Dokumentuaren akzioak
Donostiako eskola eta Gipuzkoako dantza eskolaren aberastasuna
Donostiako dantzaeraren bilakaera, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Antzuola, 2024-10-02. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA
Donostiako San Telmo museoan aurkeztu du Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-sistemaren inguruan egin duen lana. Azken hamarkadetan Gipuzkoako dantzetan erreferente izan da Donostiako eta Goizaldiren eskola. Iztuetarekin hasi eta Olano eta Pujana dantza-maisuen bidez transmititu den dantza-moldea fidelki jaso eta transmititu duen katebegitzak jo izan da hiriburukoa. Bestelako ikuspegia eskaini du Sarriegik, herrietako tradizioetan Iztuetaren esanekin bat datozen hainbat ezaugarri identifikatu baititu eta Gipuzkoako dantzen dantzaera estandarrean dauen zenbait egikera berriak direla erakutsiz. Beraz, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusiak aletu eta Donostiako eskolan 1950tik aurrera gertatu diren aldaketetako batzuk azaldu ditu.
Donostian jasoak
"Dantza, dantza-maisu eta zenbait adierazpideren erdigunea izan da Donostia". Aurretik aritutako Jose Urtubi gogoratu du Sarriegik eta nola Jose Lorentzo Pujana “ordiziarra 1924an iritsi zen Donostiara, dantza-maisu ibili zen udal dantza akademian. Eta haren ikasle izan zen Jesus Luisa; gerra aurrean Saski-Naski ikuskizunean zuzendari ibili zen Pujanarekin batera. Eta hortik ezaguna den segida: 1947an Jose Lorenzo Pujanaren lekukoa Kandido semeak hartu zuen”. Donostiako kontuei buruzko informazioa eman dioten lekuko nagusiak aipatu ditu; tartean da Maria Jesus Pujana, Kandidoren alaba. Baita Jose Lorenzoren ikasle izan zen elkarrizketatu bakarra ere, Jabier Exposito, "futbolari eta entrenatzaile gisa ezaguna, baina dantzaria izan zen Añorgan".
Kaxoiak irekitzen
Iztuetarekin hasi eta ondoko belaunaldietan dantzaera jasotzeko egin diren bilketa lanei begiratu die. 1960ko hamarkadan Goizaldik egiten zuena deskribatu zuen Gaizka Barandiaranek. "Jaime Albillosek egin zizkion berak zekizkien dantzak banaka eta xehe, eta Gaizkak nota musikalekin batera mugimendu horien deskribapen zehatza egin zuen. Horrek laguntzen du jasotzen pista bat 1960ko hamarkadan Goizaldik nola egiten zituen dantzak. Eta ondoren, Ikerfolken lana etorriko da”.
Ikerfolkek 1998an Gipuzkoako dantza maisuen taula gimnastiko koreografikoa argitaratu zuen, “adin bateko dantzari denok erreferentzi bezala izan duguna”. Erreferentzia eta oinarri handia izan zen zenbait kontu ulertzeko; "batez ere Iztuetaren interpretazio bat oso zentzuzkoa eta guretzat baliagarria izan dena ondo ulertzeko". Argiako dantza-maisu Iñaki Arregik iritzia eskatu omen zion orduan Sarriegiri, Goierriko dantza-maisuen ikuspuntuari zegokionez; Sarriegik esan zion momentuan ez zela gauza ekarpenik egiteko, “25 urte behar izan ditut Iñakiri erantzun bat eman ahal izateko. Egin dudan ikerketa lanaren ondoren orain gai naiz Ikerfolkek egin zuen lanari ekarpena egiteko”.
Iñaki Gordejuela Goizaldiko dantza-maisuak mugimendu eta dantzatzeko modu guztiak kaxoi txikietan sailkatzeko joera omen zuen. Goizaldik eta gero Ikerfolkek egin zuten lana Sarriegik kaxoidun altzari batekin irudikatzen du, eta ikusten du hor bazela Goierriko eta inguruetako dantza-maisuen jakintza eta ondarea, baina oraindik ireki gabeko kaxoietan,“herrian bertan ezagutzen zen, baina hortik kanpora ez. Lan honi esker irudikatu nahi dudana da oraindik ere kutxatila asko daudela ireki gabe, baina asko zabaldu ditugu”. Juan Inazio Iztuetak bere lanean 13 mugimendu nagusi deskribatu zituen, "Ikerfolkek, Goizalditik eta Donostiako eskolaren ondorioz ezagututakotik, 47ra arte zabaldu zituen Iztuetaren mugimenduak". Sarriegik kaxoiak zabaltzen jarraitu du, "47 horiek 200dik gora izan daitezke, segun eta ze izaera ematen zaion mugimendu bakoitzari".
Dantzaren joan-etorriak
"Liburu honek aukera eman digu dantza-maisuen sare trinko honek denboran zehar gorde duen ondarea ezagutzeko", dio Sarriegik. "Iztuetak, ez dakigu zenbaterainoko fideltasunarekin, baina bere garaian plazan egiten zenaren zati bat jaso zuen". Goierrin eta hainbat ertzetan geratu zen Iztuetaren eta Zaldibiako sistemaren parte bat, baina "badago Donostiako sistema nolabait protagonismoa hartu duena joan den mendearen erditik honantz; erabateko eragina duena dantza talde gehienen egunerokotasunean".
Nahiz eta Iztueta-Olano-Pujanatarrak lerroak pisu handia izan duen, dantza-maisuen sare zabala egon dela Gipuzkoan erakutsi du Sarriegik. Kaxoi asko zabaldu dira eta asko daude zabaltzeko, baina ohartzen da zenbait mugimendu eta osagai galdu direla ere, "Iztuetak deskribatu zizkigulako eta gaur egun erabiltzen ez direlako eta beste zenbait ez ditugu ezagutzen". Sarriegiren ondorioa da XXI. mendetik aurrera sistema oso bat eduki dugula Gipuzkoako dantza-maisuek gorde dutena, "oraindik garaiz gaude ez gelditzeko bakarrik Donostiako sistemaren inguruan, baditugu beste zenbait baliabide eta aberastasun".
Puntuak eta aldairak
"Donostian badirudi puntuak aipatzeko era desagertu egin zela, nahiz eta Isidro Ansorenak erabiltzen zuen puntuen kontzeptua". Sarriegik bere liburua 11 atalez osatu du, dantza mugimenduen inguruko informazioa sakon eta xehea jaso du, eta mugimenduak puntu eta aldaira izenak erabilita zehaztu ditu, dagokien izaeraren arabera.
XX. mende hasierako argazki bat erakutsi du, konstituzio plazakoa. “Ia ziur oinpuntako bat markatzen ari delako agertzen da dantzaria hanka albora luzatuta”. Iztuetak esaten zuen oina saihetsera atera eta oinpunta markatzen zela beste hankaren gainean, "mugimendu hori gaur egungo dantza taldeek ia inork ez dugu erabiltzen. Aldiz tradizio zaharretan badago mugimendu hori". Gaizka Barandiaranek Goizaldiren Agurra dantzatzeko eran deskribatu zuen: “elevan el pie ezquierdo lanzándolo hacía arriba (...) hacía el costado izquierdo”. Iztuetak deskribatzen zuenaren zantzua ikusten du hor Sarriegik, "Donostiako gaur egungo estandarrean desagertu egin zaigu eta orain denok aurrera altxatzen dugu".
Gerra aurretik hanka gora altxatzen zen testigantzarik ez dagoela dio. Eskola dantza taldearen argazki bat erakutsi du, 1940-50 garaikoa, eta hor ikusten dira lehen aldiz hankak gora altxatzen, “kontuan hartu behar da ballet klasikoaren eragina hasten dela Donostiako taldeetan eta 1960tik aurrera goratzea muturreraino eman zen”.
Donostian oinpunta gurutzatuarekin, zortzikoko sentziloan ixtea deitzen zaion horrekin, gertatutakoa adierazgarritzat jo du eta azken 40 urteetako bilakaera azaldu du: "Badauzkagu grabaketak 1961ekoak Goizaldirenak non saltoka dantzatzen edo ixten duten. 1963an Barandiaranek 'botecito' eta 'saltito' aipatzen du mugimendu horretan, baina 1980an Goizaldin utzi egiten diote saltatzeari eta esekidura txiki batekin markatzen dute. 1981ean Goizaldik taldean dantzatzen duenean arrastan ikusten dira. Gaur egun ikusten da arrastan eta oso zabal mugitzen direla hankak. Zenbait dantza taldetan desagertu egin da saltoka egiteko modua".
Donostiako eskola egungo tradizioa izendatzeko erabili da, baina horrek gaizki-ulertuak sortu dituela dio Sarriegik, "dantza talde gehienen estandarrean egungo tradizioa izan da, baina gainerako tradizioetan ez zegoen estandar hori". Txapelketek, ikastaroek eta beste zenbait faktorek normalizazioa eta estandarizazioa ekarri dute, "ondorioz, zenbait osagai bazterrean eta alboan utzi dira. Gehiegizko apaingarriek ere ekarri dute gaur egungo dantza taldeen dantzatzeko era". Oinarrizko mugimenduak ahaztu eta ikusgarriagoetara joan gara.
"Tokatzen zaigu ikustea zer dagoen eta ze lanabes koreografiko ditugun. Kontutan hartu tradizio folklorikoak asko aldatzen direla denboran, espazioan edota norbanakoan", aniztasunaren aldarria egiten du Sarriegik. Daukagun aberastasuna erabiltzen saiatu beharko genukeela dio, lehendik ikasitakoa eta erabilitakoa alboratu gabe.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Egindakoak
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16