Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Dantzan Ikasi: Dantzan irakasteko baliabideak 2022

Dokumentuaren akzioak

Dantzan Ikasi: Dantzan irakasteko baliabideak 2022

2022/04/01 12:10

Zer erakutsi nahi dugu, zertarako eta nola erakutsi? Galdera horiek planteatu nahi izan ditu Patxi Labordak Dantzan Ikasin, eta urtetako dantza irakasle esperientziatik bildu dituen euskal dantza erakusteko zenbait gako eta aholku konpartitu ditu. Bilbao Musika Eskolako irakasleak eta Aiko taldeko kideak dantza eta musika, biak ulertu eta barneratzeko beharra ikusten du, uste du inportantea dela ulertzea dantza ez dela bakarrik mugimendua, batez ere musikarekin harreman zuzena duela. Ikastaroak arrakasta itzela izan du, eta, ondorioz, bi saio gehiago antolatu behar izan dira, guztira hiru: urtarrilaren 22an Eibarren, otsailaren 12an Beasainen eta martxoaren 5ean Eibarren. Arbela, pandero edota txistu eta danbolinaren laguntzaz, hainbat ariketa proposatu ditu Labordak: lurrean egin daitezkeen egitura erritmikoak landu dituzte, gero horiek nola pasatu gorputzera ikusi dute eta desplazamenduetan ere jarri dute arreta. Hizkuntza koreografikoa aldarrikatzen du eta horren oinarrira joatea, gauzak soiltzea gero nahi beste konplikatzeko. Irudiak: Gari Otamendi, Josu Garate, Amaiur Aristi. Dantzan ikasi: Dantzan irakasteko baliabideak, Eibar 2022-01-22, Beasain 2022-02-12, Eibar 2022-03-05.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.