Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Patxi Laborda: Soka erakusketaren bisita dantzatua

Dokumentuaren akzioak

Patxi Laborda: Soka erakusketaren bisita dantzatua

2019/12/02 14:55

Bisita dantzatua gidatu du Patxi Labordak Dantzan Biharrianeko Soka erakusketan Dantzan Ikasik antolatuta. Labordaren helburua izan da jendeak ulertzea hizkuntza koreografiko propio dugula eta urrats batzuekin gauza pila bat egin ditzakegula, "berdin du bakoitzak ze urrats dantzatzen duen, musikak batzen gaitu, pultsuak elkartzen gaitu. Elkarren artean sortzen dena da inportantea". Dantzaren funtzio soziala nabarmendu nahi izan du, kohesiorako duen gaitasuna. Dantzak berez esanahia badu ere, geuk ematen diogula esanahia dio. Etengabe gaudela sortzen dio, mundu tradizionalean ere bai, bestela hil egingo litzateke, "sorkuntza gure baitan dago, tradizioa ez da berritzen, guk sortzen dugu". Azalpenen eta dantzen bidez transmititu ditu mezuak Labordak. Jotak eta gabota dantzatzera animatu ditu bisitariak eta Iruñeko Duguna dantza taldeak sortutako soka-dantzarekin bukatu da saioa, bisitara egokitutako bertsoak kantatuz eta dantzatuz. Irudiak: Eire Vila. Soka erakusketaren bisita dantzatua. Patxi Laborda, Eibar, 2019-11-21.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.