Dokumentuaren akzioak
Berastegiko dantzak Beasainen
Motz gelditu zitzaizkigun Berastegiko San Joan dantzak ikasteko aurreikusitako bi saioak. Bistara berezi egiten zitzaizkigula esana genuen baina, gure hanka eta gorputzetan probatu ostean ez dela doako deskribapena esan dezakegu lasai asko. Bi Nazabaldar espero genituen, Jesus eta Xanti aita semeak, baina hirugarren bat ere etorri zen: Jesusen anaia Joxe. Bideoz ikastaroa grabatzera etorria, kamara, ordea, abandonatu xamar izan zuen denborarik gehienean eta eredu lanetan ere aritu zen Joxe, Jesus eta Xantiri lagunduz.
Jesusek hartu zuen hitza hasieran eta Berastegiko dantza hauei buruzko testuingurua eta ezaugarri nagusienak kontatu zizkigun. Kapitainaren garrantziaz aritu zen, duen arduraz eta horregatik ez duela edozeinek postu horretan dantzatzen. Dantza nahiko fisikoak direla ere abisatu zigun. Sei bikotek eta kapitainak osatzen dute taldea, hamairukotea alegia, eta pausurik gehienetan lerroen arteko ispilua eginez dantzatzen dela. Zikloa osatzen duten zortzi dantza izendatu zituen: paseoa plazan sartzeko, lauko txikia eta kontrapaseoa, kapitain-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza eta belauntxingoa.
Paseo-ko urratsa eta kapitainarena ikastean zegoela gakoa kontatu zigun Jesusek. Xantik berriz, txistularia ere izaki, musikariak dantzatzen ere jakitearen beharra nabarmendu zuen abiadura aldaketak behar bezala markatu eta dantzariari lagundu ahal izateko. Herriko mutil gehienek dakizkite dantzok, eta badira pare bat urte neskek ere parte hartzen dutela abuztuan San Lorenzo egunez udaletxe plazan ematen diren dantzotan.
Sarrerako hitzak bukatuta deia ikasten hasi ziren gure lehendabiziko izerdiak: besoak goian eustea eta gerria behar bezala mugitzea ez ziren erronka makalak. Jarraian bi lerro osatu eta paseoari ekin genion. Hanka, soin zein beso, denak behar dira behar bezala koordinatu paseoko zortzikoa menderatzeko. Jesusek, belauneko lesioa medioa, ez omen zuela askorik dantzatuko esana zigun, baina ez belaun minduak, ez praka bakeroek ere ez zioten etengabe arintasunez eta indartsu mugitzea eragotzi. Lehenengo ahaleginen ondotik Joxe pasa zen kapitainaren lanak egitera eta Xantik txistu eta danbolinari kolpe egin zien musikaz laguntzeko Jesusen begirada eta agindupean.
Lauko txikia eta kontrapaseoa etorri ziren atzetik. Deiaren atzetik kanpoko hanka astintzen hasten da, beti ere ezkerrean ala eskuinean zauden ahaztu gabe beraz. Laukoteka biratzen da birritan eta deiaren atzetik kontrapaseoa etorriko da, talde osoak iturri erako desplazamendua eginez: kapitaina bi lerroen erditik dela, hauetariko bakoitza kanpotik atzera eta barrutik berriz hasierako posizioara buelta. Deia berriz bukatzeko. Izerdialdiak ez zuen etenik. Joxe ere ordurako kamiseta hutsean zebilen eta Jesusek ere txalekoa kendu zuen.
Kapitain-dantza-rekin jarraitu genuen Xanti eta Joxek markatutako ereduari jarraitu asmoz. Dena da antzerako baina dena desberdin. Launaka, aurrekaldekoa hasita, deiarekin hasi eta bukatzen du laukote bakoitzak, baten hasiera hurrengoaren hasiera markatuz. Azken errepikapena berriz talde osoak dantzatzen du.
Goizaren erdiak pasata, Berastegiko dantza-sokaren airea ere arnas genezan, bertan dantzatuko liratekeen abarketak edo axeri-dantza, desafioa eta agurra edo neska-aurrekoaren erakustaldia egin zigun Jesusek, Xantik txistuarekin eta danbolinarekin lagunduta. Zortzikoa edo dantzatutako paseoa egin zezan ere xaxatu zuen Xantik aita eta, zapia faltan Joxeri jertse baten muturra emanda, zortzikoa ere nola dantzatzen zuen erakutsi zigun Jesusek.
Bigarren saiorako aurreikusia zegoen baina, hiru orduen arrastoan zorri-dantza zertan zetzan aurreratu ziguten Nazabaldarrek. Oin biekin batera ematen ziren jauzi bitxi batzuekin hasi genuen, tarteka jirako gurpila barrukaldera eta buelta t'erdiko jauzia airean eman ondoren lerroak elkarri begira gelditzen dira. Une batez ohiko erlojuaren orratzen kontrako norantzan desplazamendua egiten du laukote bakoitzak, hiru aldiz gauza bera errepikatuz.
Dutxetarako bidean ginela kasik, gorputzaren berotasunean belauntxingo-ra salto egin eta hari ere buelta bat eman ziezaiokeela pentsatu zuen Jesusek. Pentsatu eta egin, noski. Aurreko lanen aldean sinpleagoa zirudien belauntxingoa-k. Nolanahi ere, gorputz zein buru nekeak ez zuen gehiagorako ematen eta erlojuak gauza bera zioela ohartzea gustura hartu zuten ikasleek.
Abenduaren lehen egunek elurra ekarri ziguten eta errepideen egoera kaxkarrak hilaren 2ko bigarren saiora etorri ezinda utzi zituen batzuek. Gure irakasleek ez zuten kalerik egin. Ikasleen artean zortzikoa eta hamabikoa osatzeko beste. Bigarren izerdialdiari hamabost egun lehenago utzitakoen arrastotik eman genion hasiera: lauko txikia eta kontrapaseoa lehendabizi. Hotzetan noraezean emandako lehen pausoen ondotik uste baino lehenago biak errepasatu ahal izan genituen. Astirik galdu gabe zorri-dantza berezia gogoratu genuen jarraian.
Ondotik berritasuna etorri zen: seikoa. Oinez bi urrats aurrera, beste bi atzera, ostikoa eta atzetik ezagun egiten hasiak zitzaizkigun urrats moldeak, beti ere lerroen arteko ispilua eginez. Izenak berak jasotzen duen moduan seinaka ematen dira oraingoan mugimenduak. Urratsek musikan behar bezala enkajatzeko sortarazten dituen zailtasunez gain, seinakako leku aldatzeak buruan generaman anabasa interesgarri bezain konplexua areagotzea lortu zuen. Lehen zirimolaren ondotik pixkanaka ekarri genuen bere bidera seikoa ere bai.
Seikoa-renak eginda, brokelekin egin beharreko lanak azkenerako utzi zituzten Jesusek eta Xantik eta belauntxingoa-ri ekin zioten jarraian. Lehenengo saioan ere begiratu azkar bat eman ahal izan genionez ez zitzaigun guztiz arrotz egin. Oina solte utziz astintzen da, laukotean, beste behin, eta erlojuaren orratzen kontrara mugituz musika esaldi bakoitzean.
Azkenerako utzitako brokel-dantza-ren txanda iritsi zen. Erremintak banatu, taldeak berri osatu eta oinarrizko kolpearekin hasi ginen: brokela bularraren alturan eutsi eta makilak berriz gerritik behera elkar jotzen dira. Gero launakako jokoa landu genuen: makilarekin bi kolpe jarraian eta hirugarrena brokelen artekoa, lehenak lekuan eta bigarrenak lerrokoarekin gurutzatzen. Izan ere, kapitain-dantzan gertatzen denaren antzera, aurreko laukotea hasiko da lehendabizi, erdikoa bigarren, azken laukoteak egingo du bakarrik hirugarren musika errepikapena, eta laugarrena berriz hamabikoteak egingo du. Denek batera egindako horren ondotik lerroan gora eta behera mugitzen hasten da bikoteka, pareko bikoteari lekuan eta lerrokoari gurutzatuz joz. Hasierako lekura bueltatuta, berriz laukotean hamabiak batera, eta beste behin lerroetan gora eta behera. Hirugarren errepikapena datorrenean, gauzak zailtzeko, lerroetan mugitu beharrean laukotean desplazatzen jarraitzen da baina oraingo honetan oinez beharrean saltoka. Azken aldiz laukotean jokoa oinez eta bukatzeko, betiko legez, deia.
Bapo! Denak ikusiak eta erdiak ikasiak. Orain errepasoa: Joxe talde osoaren buru zela, Xanti txistuan eta Jesus artaldea gobernatu nahian, San Joan dantzei goitik beherako buelta eman genien bi saio haiei ateratako zukua erakusgarri. Kapitainari jarraiki ahaleginak egin genituen dantza bakoitza hasi eta amaitzen, dantzatik dantzara Jesusek txalo egiten zigun bitartean; Joxeren indarra eta nerbioa berriz beste bizitza baterako kontuak ziren momentuz.
6 orduk bagenekien plazara salto egiteko formarik ez zigutela emango baina hurrengo Berastegiko plazara urreratzean San Lorenzo egun batez, beste begi eta miresmenez begiratuko diegu bertako dantzariei. Berezi, gozagarri, zorrotz eta sinpletasunean konplexuak dira gero Berastegiko San Joan dantzak. Besoen mugimendu horietan, oin-hanken edota jauzi egitean gerriaren astintze berezian, zein zorri-dantza-ko suspentsioaren atzean zer ezkutatzen ote den azter lanerako izan balitezke ere, zorioneko egiten gaitu gaur egun bizirik dirautela ikusteak, eta zorioneko Dantzan Ikasiko ikasgelara ekarri ahal izan ditugulako han izan ginenon gozamenerako.
----------------------------------------------------------------------------------
Dantzan Ikasi (dantzanikasi.com), dantza tradizionalaren irakaskuntzan dihardutenen formaziorako Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da. Ikastaro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin, Ostadar eta Aurtzaka dantza taldeekin koordinatuta, Gipuzkoako Dantzagunearen babesean, eta dantzan.com-ek kudeatuta antolatu da.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Egindakoak
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16