Dantzan Ikasi Topaketak 2021

2021/03/30
Dantzan Ikasi Topaketak 2021

Data: 2021eko maiatzak 8, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 18:00
Lekua: Armeria Eskola (Isasi kalea 36), Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Dantzaren transmisiorako proposamen, hausnarketa, eta esperientzien elkartrukerako gune eta une izan nahi du Dantzan Ikasi Topaketak. Erreminta berrien bilaketak hainbat modu, lanketa edota helduleku sortu ditu; bateko eta besteko lanketa eta ahaleginak komunean jarri nahi dira jardunaldi honen bitartez. Dantzaren transmisioan lanean diharduten zenbait aditu batuko ditugu horretarako haien esperientziak haien artean eta, bide batez gurekin, elkarbanatu ditzaten.

Dantzan Ikasi Topaketak: Dantzaren transmisiorako lanketa eta proposamenak

Goizeko saioa:

Dantza-mugimenduen sistematizazioa, gipuzkoar maisuen sistemaren bilakaera eta inguruko erreferentziak

  • 10:30  Iñaki Arregi (Ikerfolk): Euskal dantzaren estiloaren argi-itzaletan

Gure dantzakera ageriko egiten duten osagaien orekaren bila. Non dago gure dantzaren estiloaren zera hori? Zerk ematen dio karakterea eta jenioa? Zerk egiten du benetako?

  • 11:00 Maitane Eyheramonho (IDB): IDB: baliabide pedagogikoak

Euskal dantzaren transmisioa bideratu nahian baliabide pedagogikoak sortzeko lanean dabiltza IDBn. Horietako batzuk dagoeneko sarean ikusgai eta erabilgarri daude

Nola eraiki dantzaren irakaskuntza, musika oinarri hartuta? Musika-hizkuntzaren oinarriak ezagutzeak dakarren laguntza, eta nola txertatu dantzaren irakaskuntzan. Dantzaren lanketa musika-eskoletan

 Arratsaldeko saioa:

Atharratzeko Elgoyhen eskolan jauziaren inguruan eta salto egitearen gaitasuna lantzeko moduaz Dominique Nicibar ‘Burgübürü dantza-maisu zuberotarrak transmititutakoak aipatuko dira

Oñatin ia 400 dantzari mugitzen ditu Oñatz taldeak, haur eta nagusi. 11.000 biztanledun herri batean zer suposatzen du horrek? Zeintzuk dira kudeaketaren gakoak? Zein dantza-eredu transmititzen da eta zertan jartzen da indarra?

  • 16:00  Patxi Larralde (Baztandarrak dantza eskola): Baztango mutil-dantzen irakaskuntza

Dantzakeraren zainketa, mugimenduen arrazionalizazioa, terminologia eta dantza-urratsen taula koreografikoa

  • 16:30 Mahai-ingurua: Dantzan Ikasi topaketak: balorazioa, iritziak eta aurrera begirakoa
  • 17:30  Topaketaren soka-dantza, jauziak eta mutil-dantzak!

 

Data: 2021eko maiatzak 8, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 18:00
Lekua: Armeria Eskola (Isasi kalea 36)
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen