Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Mutxiko dantzari berriak eta aire zaharrak

Dokumentuaren akzioak

Mutxiko dantzari berriak eta aire zaharrak

2017/05/29 12:10
Mutxiko dantzari berriak eta aire zaharrak

Patxi Perez, mutxikoen bilakaerari buruzko hitzaldian. Argazkia: Josu Garate - Dantzan.eus CC BY-SA

Proposatutako gaiak dantza irakasle, aditu, zein gaiaren protagonista zen interesdunik batu zuen Koldo Mitxelena Kulturunean joan zen martxoaren 31an. Mutxiko dantzaldien bilakaeraren zuzeneko eragile izan dena, plazan dantza gidariaren iruditik bestelako erregistroan izan genuen. Dantzaldi gidatuen azken 30 urteko ibilbidearen testigu eta aktore —neurri berean— izan den Patxi Perezek gaur egun bizi dugun fenomenoa ulertzeko zenbait gako eman zizkigun.

Patxi Perez: Mutxikoen bilakaera aztergai_5
Dantzan Ikasi, 2017-03-31. Argazkia: Josu Garate - dantzan CC BY-SA
Zutik, eszenarioaren eskuinaldean leku egina zuen askatasunez mugitu ahal izateko. Mahai gaina liburu, diska eta lehengo kasete zaharrez betea eta atzekaldeko bazter batean paperezko arbel zirriborratua zuela, hizkuntza, euskara, eta dantza konparatuz hasi zuen hitzaldia. Hala, eremu erdaldunean bizi eta euskara ikasi nahian dabilen euskaldun berriaren erreferentzia falta irudikatu zituen bere esperientzia propioaren isla, eta nola horrek berarekin dakarren ikasten ari den hizkuntzaren beraren lautasuna, edo "azento" falta.

Behin eta berriz gogora araziko zigun sarrera honen atzetik dantzari lotutako bere ibilbidearen berri ematen hasi zitzaigun: familiaren gora beherak, Basusarrirekin lotura, Koldo Zabalarekin euskal dantzetan bere lehen urratsak, Betti Betelurekin harremana... Hala, Lapurdin dantza-jauzien berpiztean funtsezkoa izaten ari zen azken pertsonaia honek, bere zereginerako laguntza eskatu ziola kontatu zigun eta horri esker bi urtez harekin lanean eta harengandik ikasteko aukera izan zuela.

1992an 15 urtetatik jaten ematen zion lantegia utzi eta dantzatik bizi nahi zuela konturatzen da. Hartu zituen lehen bi erabakiak: euskaraz ikastea lehena, eta maskaradak barnetik bizitzea eta ulertzea bestea. Ordurako han-hemenka dantza eskolak ematen hasia zen, alabaina gaztetxo eta haurrekin jarduten bazuen ere, argi ikusten du nagusiak dantza araziz zegoela profesionalki aritzeko bidea.

Patxi Perez: Mutxikoen bilakaera aztergai_4
Dantzan Ikasi, 2017-03-31. Argazkia: Josu Garate - dantzan CC BY-SA

Bearnon ikusitako jauzi "kantatuak", Brest-en egindako ikastaroa eta Naik Raviart-ekin topo egitea, Mari Cruz Goñi eta baztango mutil-dantzak... etengabeko erreferentzia bil(a)keta da berea. Ibilbide horretan konturatuz doa bere dantzakerak ez duela "azenturik" dantza zein hizkuntzari aplikatzeko balio dion terminoa hasieran adierazia zigun bezala: giro, inguru euskaldunean ikasiz gero badugu aukerarik hizkuntza dagokion euskalkiaren intonazio eta kolorez janzteko; kontrara berriz, hizkuntza laua izango dugu, kolore gabea esan nahi da.

Behin bere ikasketa-bizimodua azaldu ostean plazetan darabilkien dantza-jauzien nondik norakoetara salto egin zuen. Dantza-jauzien antzinatasunari erreferentzia egin ostean pultsu bitarraz mintzatu zen oinarrizko egitura erritmiko gisa. Dantza jauzien inguruko azalpenak osatzeko berriki zendu zaigun Jean Michel Guilcher ikerlari frantziarra ekarri zuen gogora, edo hobeto esanda haren La Tradition de danse en Béarn et Pays basque françaisLapurdi, Nafarroa Behea eta Zuberoa (Nafarroarako muga ere gaindituz) aldeko dantzan ikerketa sistematikoa jasotzen duen liburuak dantza askoren urrats, izen, aldaera eta gako ulertzeko ezin besteko erreminta.

Patxi Perez: Mutxikoen bilakaera aztergai_3
Dantzan Ikasi, 2017-03-31. Argazkia: Josu Garate - dantzan CC BY-SA
 Laguntzaile ekarri zuen Peio Heguyk jendartetik irakurrita, Guilcher jaunak bere liburu horretan jasotako sarrera txiki batekin hasten zituen berak plazetan eman izan dituen dantza-jauzien deskribapenak. Pixkanaka, arbelan jasoak zituen zazpi-jauzi, hegi, maiana, ostalertsak, mutxikoak, lapurtar motxak... jauzien musika eta urratsen inguruko bitxikeriekin, dantzan jarri zituen hitzez, kantuz, zein hanka eta gorputz mugi araziz emandako azalpenekin.

Sorkuntzako dantza-jauzietara pasa zen gero, eta bere dantzaldietan erabiltzen dituen molde berriko jauzi hauen inguruko xehetasunak kontatu nahi izan zizkigun: nondik sortuak, noiz, zergatik aukeratuak izan ziren jauzi moduan emateko... Jauzien fenomenoa hegoaldean ere nola hedatzen joan den aipatu zuen, Bizkaian Gipuzkoan baino gehiago oraintsu arte, haren esperientziaren arabera.

Denbora estutzen zihoan einean, harrapataka etorri ziren Beteluk erakutsitako Teilarin piezaren inguruko xehetasunak, bralea maskaraden testu ingurutik ateratzeagatik jaso zituen kritikak, Baztango zortzikoaren afera... Arbelean izkiriatutako fandangoa, arin-arina, Axuri beltza edo larrain-dantza modukoak berriz lekurik gabe gelditu ziren hitzaldi honetan, eta zoritxarrez han batutakoek mingain puntan zituzten hamaika galdera ere bai. Bilatu beharko dugu agian beste tarterik falta zirenei leku egiteko, lasaiago.

Patxi Perez: Mutxikoen bilakaera aztergai_1
Dantzan Ikasi, 2017-03-31. Argazkia: Josu Garate - dantzan CC BY-SA

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa