Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa: Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa: Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik

2019/04/08 08:45
Ikastaroa: Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik

Lantzeko "ijoteak". Argazkia: Bizkai Euskal Folklor Elkartea

Euskal folklorean doinu eta dantza ezagunik bada Lantzeko zortzikoa da ezbairik gabe horietako bat. 1970. eta 1980. hamarkadetan Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu ostean, gerora gure mugak ere gainditu ditu. Dantza arrakastatsu honen ereduaren eta historiaren gora beherak azalduko dizkigu zabalkunde horretan zuzeneko eragile izan den Sabin Egigurenek, Ane Gallok eta Itxasne Ulloak lagunduta. 

Ikastaroa: Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik

  • Irakasleak: Sabin Egiguren, Ane Gallo eta Itxasne Ulloa
  • Data: maiatzak 4, larunbata
  • Ordutegia: 10:00 – 13:00
  • Lekua: Elgoibar, Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
  • Matrikula: 15€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Lantzeko ijoteak
Lantzeko ijoteak. Argazkia: Bizkai Euskal Folklor Elkartea

Lantzeko "ijoteak"

Modu berezian gogoratzen du Lantzen izan zen lehen aldi hura Sabin Egigurenek: Inauterietako astelehena zen eta elurra mara-mara ari zuen. Astelehen horretako goizean zehar oso jende gutxi zegoen Lantzen. Bilboko lagun bat eta biok geunden, biak ala biak Gorantza dantza-taldeko kideak. Jaia nola garatzen ari zen ikusi bitartean, burura etorri zitzaidan nik ere Ijotia hori Bilbon munta nezakeela. Pentsatu eta egin: hainbat urtetan Lantzera egindako joan-etorrietan Fermin Martikorena herrriko danbolinteroari jasotako doinua eta haren semeei ikasitako dantzaren ereduarekin, 1973an Basaurin Euskal Herriko II. Dantza Agerketa Nagusian Lantzeko Ijotiak aurkeztu zituzten jendaurrean lehen aldiz. Gerora arrakasta handiz hainbat lekutara eraman zituzten eta baita propio zortzikoaren ikastarorik eman ere. Besteak beste 1971an iparraldean eman zituen dantza honek lehen urratsak Betti Bettelu eta Thierry Truffauten eskariz Baionan Sabinek berak eman zuen ikastaro batean. 

Lantzeko ijoteak2
Lantzeko ijoteak. Argazkia: Bizkai Euskal Folklor Elkartea

Zenbait hamarkada atzera egin behar dugu, ordea, Lantzeko inauteriak eta bereziki bertako zortzikoaren ibilbidearen arrastoen bila. Aurreko mende hasierakoak dira Lantzeko inauterien inguruko aipamenak folklore zaleen artean. 1936ko altxamendu eta frankisten garaipenaren ostean berriz iritsi zitzaion horri ere etena. Inauteriak ospatzea galerazita ziren hartan, Jose Esteban Uranga eta Jose Maria Iribarren eragileei esker 1944an inauteriok ospatzea lortu zen erregimenaren baimen berezia lortu ostean; ia 30 urtez ospatutako bakarrak izan ziren. Urteak beranduago berriz ere baimen bereziak lortuta, Caro Baroja anaiei esker 1964an Lantzeko inauteriak martxan jarri eta NO-DOarentzat "Para conocer España. El año del pueblo" serierako grabatu ahal izan zituzten. Orduz gero urtero ekin zitzaion inauteriak ospatzeari eta urte gutxiren buruan jai horien oihartzuna zabaltzen joan zen, gaurdaino.

Urte hauetan Lantzeko inauteriak Lantzen bertan herria bera gainditzen duen turismo erakargarri bihurtuta, haren zati dantzatua, zortzikoa, Euskal Herriko hamaika herritako inauterietara hedatu da, gure kulturari dagozkion muga geografikoak ere gaindituz eta haren jatorriaren oroimena desagertzeraino. Zabalkunde horrek eraman duen jatorrizko eredutik aldentzea izango dugu aztergai zuzeneko testigu izan den Sabin Egigurenen eskutik, eta Ane Gallo eta Itxasne Ulloa izango ditu laguntzen ikastaro teoriko-praktiko honetan.

Sabin Egiguren Apraiz (Bilbo, 1940) Sabin Egiguren

Bittor Olaetarekin eman zituen lehen dantza urratsak hamar urte zituela, eta ondoren ibilbide luze eta oparoa egin du dantza tradizionalaren munduan. Bizi Nai, Gaztedi eta Edurre dantza taldeetan aritu zen, Gorantza taldearen sorreran parte hartu zuen, Filipe Oihanbururen zuzendaritzapean Etorki konpainiarekin aritu zen. Bere ekimenez abiatu eta sortu zen Bizkaiko Dantzarien Elkartea 1968an, eta hortik abiatuta bere gidaritzapean antolatzen joan zen Euskal Dantzarien Biltzarraren lehen egitura Bizkaian. Euskal Herriko Dantza Agerketa sortu, antolatu eta zuzendu zuen 1981 urtera arte bere kolaboratzaileen laguntzarekin, eta Bizkai Euskal Folklor Elkartea sortuta, euskal dantza tradizionalen ikerketa eta irakaskuntzan jardun du buru belarri. Euskal Herriko hainbat dantza tradizional ikus-entzunezko sistemen bidez grabatzen lan erraldoia egin du eta hainbat dantzaren ezagutza sustatzeko argitalpen lanak bultzatu ditu. 

Ane Gallo Deusto (Bilbo, 1955) Ane Gallo, Bizkai Folklor Elkartea

1979an Bizkai Euskal Folklor Elkarteko partaide egin zen. Bertan, Sabin Egiguren Apraizen zuzendaritza teknikopean dantza-irakasle gisa trebatu da, besteak beste Betti Bettelu, Xabier Larralde, Patxi Larralde, Patxi Arrikaberri, Jean Marie Elgart, Bittor Olaeta... dantza-maisuekin. 1982tik  aurrera euskal dantza tradizionaleko eskolak ematen hasi zen Bizkai Euskal Dantza Tradizionaleko Eskolan, egun zeregin berean dihardu. Elkartean hamaika dantza irakaslerekin trebatu da. Era berean, Bizkai Euskal Folklor Elkarteak egindako kultura-egitasmo guztietan parte hartu du. Irrintzi-txapelketa ugaritan ere hartu du parte hainbat sari eskuratuz.

 

 

Itxasne Ulloa Garcia (Getxo, 1983) Itxasne Ulloa, Bizkai Folklor Elkartea

Hamabost urterekin hasi zen Areeta-Getxoko Berantzagi taldean dantzan. 2006an jaso zuen bere lehen ikastaroa Bizkai Euskal Dantza Tradizionaleko Eskolan eta horrekin batera formazio teknikoari ekin zion Sabin Egigurenen zuzendaritzapean. Etengabeko formazioa jarraitu du bertan. 2008tik dantzako irakaskuntzan dihardu. Bizkai Euskal Folklor Elkartean sartu zenetik, bertan antolatu eta garatutako jarduera guztietan parte hartu du. Gaur egun bertan darrai lanean Sabin Egigurenen zuzendaritzapean.

 

 

 

 

Ikastaroa: Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik

  • Irakasleak: Sabin Egiguren, Ane Gallo eta Itxasne Ulloa
  • Data: maiatzak 4, larunbata
  • Ordutegia: 10:00 – 13:00
  • Lekua: Elgoibar, Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
  • Matrikula: 15€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2023

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa