Zuberotarrez dantzan ikasten Jon Iruretagoienarekin
Aurtengoan behintzat izan da aukerarik Zuberoako dantzetan murgiltzeko Dantza Ikasiren guardasolpean. Izan ere, urtarriletik apirilera lehendabiziko txandan eta maiatza eta ekaina bitartean bigarren txanda estuago batean, birritan eskaini behar izan dugu Jon Iruretagoienak emandako ikastaroa jasota...
Aurtengoan behintzat izan da aukerarik Zuberoako dantzetan murgiltzeko Dantza Ikasiren guardasolpean. Izan ere, urtarriletik apirilera lehendabiziko txandan eta maiatza eta ekaina bitartean bigarren txanda estuago batean, birritan eskaini behar izan dugu Jon Iruretagoienak emandako ikastaroa jasotako eskaerari erantzun ahal izateko. Urtarrilean ikastaroaren berri eman orduko, gure usterik onenak gainditu eta astebetean matrikulatzeko ateak itxi behar izan genituen. Kanpoan gelditutakoen interesari ere erantzun nahian, ordea, berehala Jonekin bigarren txanda bat lotu ahal izan genuen.
60 lagunetik gora izan dira, launa orduko lau saio trinkotan larunbat arratsaldez, Jonen irakasgaiak atentzioz jarraitzen eta ahaleginez ariketak errepikatzen. Lehendabizi Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolan eta bigarrenez Errenterian Gipuzkoako Dantzagunean eman da ikastaro bera. Ikasleen jatorrien jakitun, kilometro dexente egin behar izan dituzte askok bertaratzeko baina merezi izango zuelakoan gaude.
Hasierako minutu eta hitzak izaten dira sarritan garrantzitsuenak, ikasgai guztian zehar zerbaitegatik errepikatuko direnak gero. Oraingoan ere hala gertatzen da. Zuberotarrek –euskaldun manexek legez– "lurraren kontra" dantzatzen dute. Alegia jauzi egitea, ez da goranzko
Aurretik Zuberoako dantzetan eskarmentua zutenen abiapuntua –ustez– hobea zen arren, berriz atzera egin eta beren oinarria berrikusi eta sendotzen jardun dute. Esperientzia handirik gabekoek aldiz, hutsetik hasi eta oinarri sendo bat osatzeko aukera paregabea izan dute ikastaroan zehar. Lau saio hauen 16 orduek beste askotarako ezin zezaketen eman baina, aurrera bidean, Zuberoako dantzak behar bezala landu ahal izateko bidea markatzeko xedea beteko zutelakoan gaude. Oraindik bada zer ikasi eta zer landu! Bide horretan, beraz –manexok xiberotarrez dantzatzeko ahaleginetan– berriz ere elkar ikusiko dugulakoan gaude.
Hona hemen ikastaroek eman dutenaren zenbait argazki: Zuberoako dantzen ikastaroa-Jon Iruretagoiena