Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa: Gipuzkoako dantzak III: Iztuetaren ekarpena eta ia-desagertu den dantzakera

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzak III: Iztuetaren ekarpena eta ia-desagertu den dantzakera

2016/01/12 08:15

Bi zati izango ditu Gipuzkoako dantzei buruzko ikastaro berezi honen hirugarren saioak. Batetik, Iztuetari begiratuko dio Juan Antonio Urbeltzek, eta Gipuzkoako dantzen tradizioan hainbeste aldiz aipatzen den erreferentziaren ikuspegi berriak eskainiko dizkigu. Bestetik, XX. mendearen bigarren zatian Gipuzkoako dantzakeran gertatu den aldaketaren testigu eta protagonista izan diren Jesus Mari Garate, Jose Luis Vallejo eta Iñaki Arregi hiru dantza-maisuen eskutik prozesu horri begiratuko diogu. 

Juan Antonio Urbeltz: Iztuetaren ekarpena

Juan Inazio Iztuetaren 1824ko liburu klasikoa "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia" oso-osorik digitalizatuta dago dagoeneko Interneten. Susa argitaletxearen eskutik Klasikoen Gordailuan jaso dute Iztuetaren liburua. Testu osoa, kapituloka antolatuta, bertan irakurtzeko moduan dago, eta RTF dokumentu bezala jaitsi eta norberaren ordenagailuan gordetzeko moduan prestatuta dago.Gipuzkoako hainbat dantzaren argazkia eskaini zigun Juan Inazio Iztuetak 1824. urtean argitaratu zuen Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira liburuarekin. Bi mende ondoren alor honetan aritzen diren guztientzat erreferentzia saihestezina da liburua. Hala ere, galdera ugari dago oraindik Zaldibiko dantza-maisu eta idazlearen ibilera eta liburua idazteko motibazioen inguruan. Zerk bultzatu zuen liburua idaztera? Zergatik hautatu zituen dantza batzuk ezagutzera emateko eta ze beste dantza utzi zituen ahanzturaren lozorroan? Zeintzuk dira bere garaiko dantzen deskribapen zehatzak eta zein ekarpen egin zuen beretik?

2011-05-14_Dantzan-ikasi-Urbeltz-Ingurutxoak-OA-739Juan Antonio Urbeltz, folklore ikertzaile eta Argia dantzari taldeko zuzendaria saiatuko da galdera horiek eta Iztuetaren ekarpenaren inguruko beste zenbait erantzuten. 1965ean, emazte Mari Angeles Arregirekin, Argia taldearen zuzendaritza hartu zuenetik Iztuetaren bizitza eta lanak aztergai eta bidaide izan ditu, eta azken urteotan egindako aurkikuntzetako batzuk azalduko dizkigu, gure dantzetan horren eragin handia izan duen dantza-maisuaren figura ulertzen eta bere ekarpenak kokatzen lagundu nahirik. 

Garate, Vallejo eta Arregi: hiru dantza-maisuren testigantza

Goizaren bigarren partean, XX. mendearen bigarren zatian Gipuzkoako dantzetan gertatu diren aldaketa sakonei erreparatuko diegu. 1970-80tik aurrera, Goizaldi dantza taldearen dantza-moldea zabaldu eta nagusitu da Gipuzkoan, eta herriz herri mantentzen zen dantza estiloa baztertu dute dantza taldeek eta ia desagertu da urte gutxitan. 

Zarautz: aurreskua XX. mende hasiera
Argazkia: Indalecio Ojanguren

Juan Inazio Iztueta, Jose Antonio Olano eta Jose Lorenzo Pujanak osatzen duten Goierriko dantza-maisuen dinastiaren oinordeko Candido Pujana eta honek sortutako Goizaldi dantza taldea aipatu izan da behin eta berriz, etenik gabe soka horren frogatzat, baina XX. mendean zehar, besteak beste Iñaki Gordejuela moduko Goizaldiko dantza-maisuen eskutik, dantza-molde honek bilakaera berezia izan zuen, ordurarteko estilo nagusitik bereiztuz. Ondoren, urte gutxitan eredu eraberritu horrek ia-beste guztiak baztertu eta ordezkatzea lortu du.

Prozesu hori bertatik bertara ezagutu eta bizi izan duten hiru dantza-maisuren laguntzarekin, Gipuzkoako dantzaera zaharraren testigantzak bildu eta eredu berriaren hedapena noiz eta nola gertatzen joan den ezagutzen saiatuko gara. Jesus Mari Garate ordiziarra, Jose Luis Vallejo tolosarra eta Iñaki Arregi andoaindarra izango dira ahalegin horretan lagunduko gaituzten dantza-maisuak. Azken 40 urteko Gipuzkoako dantzen bilakaera barrutik ezagutu dute hirurek ere, dantzari eta dantza-maisu moduan. Mikel Sarriegi beasaindarrak gidatuko du mintegia

Hitzaldia: Iztuetaren ekarpena. Juan Antonio Urbeltz - Argia / Ikerfolk
Mintegia: Gipuzkoako dantzakeraren bilakaera. Jesus Mari Garate, Jose Luis Vallejo eta Iñaki Arregi. Gidaria Mikel Sarriegi. 
Data: 2016ko urtarrilak 16, larunbata
Ordutegia: 10:00–11:30 eta 11:30-13.00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Prezioa: 15 €

Izen-ematea eta informazioa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzak III: Iztuetaren ekarpena eta ia-desagertu den dantzakera

Argazkia: Kutxa Fototeka

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com



Hurrengo saioak
2017
 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Makilaria // Kronika 
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika 



Egindakoak
2016

Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015

Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa