Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza

Dokumentuaren akzioak

Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza

2014/06/19 09:25
Dantzan Ikasiren bidez Gaztemundu programarako antolatutako hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango da uztailean. Euskal diasporako 25 dantza irakasle Euskal Herrira etorriko dira uztailean hamabost egunez euskal dantza tradizionalean ikastaro trinko bat jasotzera. Eusko Jaurlaritzaren Gaz...

Dantzan Ikasiren bidez Gaztemundu programarako antolatutako hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango da uztailean. Euskal diasporako 25 dantza irakasle Euskal Herrira etorriko dira uztailean hamabost egunez euskal dantza tradizionalean ikastaro trinko bat jasotzera. Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programako ikasle horientzat antolatutako ikastaro eta mintegietako batzuetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu Dantzan Ikasi egitarauaren bidez. Horrela, bi helburu bete nahi ditugu. Batetik, ikastaro eskaintza hori Euskal Herriko dantza irakasleei zabaltzea, eta bestetik, diasporako eta Euskal Herriko dantza irakasleak harremanetan jartzea.

25 diasporatik, 10 Euskal Herritik

Ameriketako 25 euskal dantza irakaslek parte hartuko dute 2014ko Gaztemundu programan. Uruguai, Txile, Argentina eta Ameriketako Estatu Batuetakoak dira, eta beraien hirietako Euskal Etxeetan euskal dantza taldeetan irakasle eta zuzendari aritzen dira. Diasporako 25 dantza irakasleekin batera, Euskal Herriko dantza irakasleek izango dute aukera ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaro bakoitzean Euskal Herriko 10 ikasle onartuko dira. Diasporako eta Euskal Herriko dantza irakasleen artean harremanak sortzeko aukera eskaini nahi da modu horretan. Dantzan Ikasin eskainiko diren ikastaroez gain, Gaztemundukoek beste zenbait saio, mintegi eta hitzaldi beraientzat propio prestatutakoak izango dituzte, tokian-tokiko dantzak ikustera joango dira (Lesaka, Markina-Xemein, Añorga,...).

Ikastaro eskaintza

Hauek dira Dantzan Ikasiren bidez egin ahal izango diren ikastaroak. Batzuk Donostian, Olarain egoitzan eta besteak Errenterian, Dantzagunean egingo dira. Ikastaro bakarrera zein gehiagotara izen-emateko aukera dago eta saio bakoitzean 10 ikasle bakarrik onartuko dira, beste 25 ikasle Gaztemundu programakoak izango baitira.

Lesakako San Fermin eguneko dantzak

Lesaka San Fermin ezpata-dantza 2003San Fermin bezpera izanik eta biharamunean Lesakan dantzaz betetako egun handia izango denez, Lesakako dantzak ikasteko saioa egingo dugu. Horretarako Ander Abuin eta Amaia Telletxea lesakarrak izango ditugu irakasle, Ander Abuin Tantirumairu dantza taldeko kidea da eta Lesakako ezpata-dantzari gaztetxoak prestatzeaz arduratzen da. Kalez-kaleko makil-gurutzeez gain zubigainekoa, ziharkakoa, mutil-dantza, neska-dantza, Lesakako aurreskua, jota eta arini-arina ikasiko dira ikastaroan. 

Ikastaroa: Lesakako San Fermin eguneko dantzak
Irakasleak: Amaia Telletxea, Ander Abuin - Tantirumairu dantza taldea
Data: 2014ko uztailak 6, igandea
Ordutegia: 11:00–13.00 
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia
Prezioa: 10 €
Izena emateko epea: Uztailak 2

Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara

Maritzuli: Aurrez Aurre 2009 1883Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzen ikusmira bat eskainiko dute Jon eta Claude Iruretagoiena, Maritzuli konpainiak dantza-maisuek. Horrekin batera, dantza irakaskuntzan aritzeko Lau urrats eta kitto! beraiek garatutako sistema erakutsiko dute. Horrez gain, uztailaren 8an bertan, astearte iluntzeanan, Nundik Nora ikuskizuna eskainiko du Maritzulik Hondarribiko Itsas Etxean. Zuberoako dantzen historian eta dantza-maisuen oroitzapenak biltzen ditu ikuskizun honek, Jon Iruretagoienaren azalpenekin eta Maritzuli konpainiako dantzariekin osatuta.

Ikastaroa: Dantza jauzietatik aitzineko püntüetara
Irakasleak: Claude eta Jon Iruretagoiena - Maritzuli
Data: 2014ko uztailak 8, asteartea
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria

Urratsak, aldairak eta dantzak Gipuzkoako tradizioan

Txistua eta danbolina, txirula eta ttun-ttuna: euskal folkloreak eskaintzen dizkigun sinboloetako bat dira txistulariak, danbolinteroak. Danbolinteroak, ttunttuneroak dantzari begira jotzen izango ditugu Ezpalak 2014 jaialdiaren protagonista. Gloucestershire, Zamora, Cambrils, Itsasu eta Berrizko ttunttunero eta dantzariak izango dira maiatzaren 24an Iruñean eta 25ean Eibarren ospatuko den Ezpalak jaialdian.Gipuzkoako dantzetako urratsak, aldairak, barkakako dantzak eta brokel-dantzaren sortako zenbait dantza landuko dituzte Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Jokin Otamendi, Argia dantzari taldeko dantza-maisuek. Gipuzkoako dantza urratsen taula-gimnastiko koreografikoa landuko dute, eta urratsetatik dantzetara aldairetatik pasaz ohikoa izan den progresioa pedagokikoa landuko dute. Ondoren, sistema horretan oinarrituta Gipuzkoako zenbait dantza ezagun landuko dituzte eta brokel-dantzan ohikoak diren tresnen erabileran trebatuko dira.

Ikastaroa: Urratsak, aldairak eta dantzak Gipuzkoako tradizioan
Irakasleak: Iñaki Arregi, Jexux Larrea, Fernando Aristizabal, Jokin Otamendi - Argia / Ikerfolk
Data: 2014ko uztailak 10, osteguna eta 11 ostirala
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00 ostegunean, eta 10:00–13.00 ostiralean.
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia

Arabako dantzak

2010-05-15_Dantzan-Ikasi-Arabako-dantzak_OA 015Arabako dantza sorta bat irakatsiko dute Gasteizko Udal Folklore Akademiako irakasle den Jon Fernandez-ek eta Indarra dantza taldeko Amagoia Egiluzek. Goizeko saioan Guardiako dantzak landuko dituzte: paseoa, arku-dantza, zinta-dantza, jota eta San Joan degolladoren trokeo-dantza. Astirik izanez gero Ekorako Andra Mari Bercijanaren kate-dantza. Arrastaldean berriz, Gasteizko zortzikoa irakatsiko dute. 

Ikastaroa: Arabako Errioxako dantzak
Irakasleak: Jon Fernandez, Amagoia Egiluz - Gasteizko Udalaren Folklore Akademia, Indarra dantza taldea.
Data: 2014ko uztailak 15, asteartea
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00.
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia

Durangaldeko dantzari-dantza

Berriz dantzari-dantza San Pedro 2005Durangaldeko dantzari-dantza landuko dute Mikel Goitiak eta Kepa Artetxek. Agintariena, banangoa, biñangoa, launangoa, ezpata joko nagusia, eta abar. Durangaldetik kanpora zabalkunde handia izan duen errepertorio honen jartorrizko testuingurua azalduko dute, eta Berrizko eredua aintzat hartuta, dantzari-dantza egiteko xehetasunak eta estilo ñabardurak zehaztuko dituzte. 

Ikastaroa: Durangaldeko dantzari-dantza
Irakasleak: Mikel Goitia, Kepa Artetxe - Andra Mari dantzari taldea
Data: 2014ko uztailak 17, osteguna
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00.
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia

Erromerien bidaiak

Elgoibar: ErromeriaErromerietako dantzen bi mendeko bilakaera bidea Patxi Labordaren eskutik egiteko gonbidapena da honako saioa. Soka-dantza, jiga, ipurkada eta ingurutxoekin hasi, XIX. mendeko dantza lotu, dantza solte eta kontra-dantzekin segi, eta debekuak, dantza taldeen sorrera, errepertorio berriak, akademizazioa eta gaur egungo erromeria eta dantzaldi gidatuetara bidaiatzea da asmoa, etapa bakoitzeko dantza eta dantzakerak aztertuz.

Ikastaroa: Erromerien bidaiak
Irakasleak: Patxi Laborda - Aiko taldea
Data: 2014ko uztailak 18, ostirala
Ordutegia: 10:00–13.00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria

Nafarroako Erriberako Palotedoak

Irailaren 29an, San Migel egunez, Cortes-en ospatzen den paloteadoaren inguruko 32 minutuko dokumentala burutu du Caro Baroja Museoak. "El Paloteado de Cortes" du izenburua lanak, eta antzerkia, bertso errezitatuak eta dantza biltzen dituen ikuskizun eszeniko tradizional honen berri ematen du. Nafarroako Erriberako paloteauen errepertorioari gainbegirada eskaini, eta eskema koreografiko desberdinak identifikatuko ditugu Laya elkarteko Iñigo Castellano eta Patxi Labordaren eskutik. Besteak beste errepertorio horietan aurki daitezkeen arku-dantza, giza-dorre, makila-dantza, kortesia eta zinta-dantzen berri izanik, Cortes-ko paloteadoan egiten diren dantzak landuko ditugu bereziki. 

Ikastaroa: Nafarroako Erriberako paloteauak
Irakasleak: Iñigo Castellano, Patxi Laborda - Laya
Data: 2014ko uztailak 18, ostirala
Ordutegia: 15:00–17.00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria

 

Izen-ematea eta informazioa

Prezioa: 10 € ikastaro bakoitza
Izena emateko epea: Uztailak 2

Dokumentuaren akzioak

2014/06/19 14:10
:'(
Joe, ze faenilla* egun eta ordutegi horiek... Pena!
2014/06/19 16:28
Ni, aldiz, pozik oparotasunagatik. Eskerrik asko parte hartzeko aukera irekitzeagatik.
bea bea
2014/07/02 13:03
Bai, pena da ikastaro gehienak ordutegi hori edukitzea, behitzat arratsaldez bakarrik izango balira. Hurrengo batean izan beharko du!
bea bea
2014/07/02 13:04
Bai, pena da ikastaro gehinak aste egunean eta goiz eta arratsaldez izatea, behintzat arratsaldez azken orduan izango balira. Hurrengo batean izan beharko du!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com



Hurrengo saioak
2017
 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Makilaria // Kronika 
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika 



Egindakoak
2016

Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015

Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa