Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak aletzen Sarriegirekin

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak aletzen Sarriegirekin

2025/11/04 07:55
Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak aletzen Sarriegirekin

Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Beasain, 2025-04-05, Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Gipuzkoako dantza sistema aztertu du Mikel Sarriegik hiru hamarkadatan eta Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburuan jaso; lan hori atalez atal azaldu digu Dantzan Ikasin.

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Eibar, 2024-10-19. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Beasain, 2025-04-05. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Eibar, 2024-09-21. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Guztira goiz osoko zazpi saio izan dira, Eibarren eta Beasainen. 2024ko iraila eta 2025eko apirila bitartean egin diren ikastaldietan, oinarri teorikoak jaso eta praktikan probatzeko aukera ere izan da.

Zehazki honako hauexek izan dira zortzi saiotan begiratu eta landu ditugun gai nagusiak:

  • I. Puntuak eta Aldairak
  • II. Aurrekariak. Dantzatzeko erregelak ea arau orokorrak: Sarrerak, Itxierak eta Deiak
  • III. Dantza-maisuak.
  • IV. Sentzilloak eta Paseoak. Lauarinak eta Lasterkak
  • V. Muriskak, Ostikoak, Txingoak, Oinjirak eta Pausoak
  • VI. Arau koreografikoak, eta lotura historikoak
  • VII. Ondorio orokorrak. Laburpena eta Sistematizazioa

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Beasain, 2025-04-05. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Eibar, 2024-10-19. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Hogeita bost urtez mamitutako ikerketaren ondoren, Iztuetak idatziz jaso eta hainbat dantza-maisuk ahoz transmititu dituzten Gipuzkoako dantza-sistemaren gakoak azaleratzen joan da. Egungo dantza-maisuen dantza hiztegia eta gramatika bildu eta osatu ahal izan ditu, eta horri esker, dantza-mugimenduen sistematizazio baterako proposamen berri eta osatuago baten oinarrizko azalpenak landu ditu Sarriegik.

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Eibar, 2024-11-23. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Beasain, 2025-01-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikerketa lanean Sarriegik bide-lagun izan zuen Carles Mas antzinako dantzan adituak ere parte hartu du azalpen teorikoak eta praktikoak osatuz.

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Carles Mas, Dantzan Ikasi, Beasain, 2025-02-15. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Carles Mas, Dantzan Ikasi, Beasain, 2025-02-15. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Carles Mas, Dantzan Ikasi, Beasain, 2025-02-15. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

 40 bat dantzari ibili gara larunbat goizetan ustez ezaguna zitzaigun Gipuzkoako dantza sistema deseraiki eta berreraikitzeko lanean. Sarriegiren azalpenak jaso eta hainbat urrats dantzatzeaz gain dantzarion topaleku ere izan da ikastaroa.

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Beasain, 2025-04-05. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema
Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Beasain, 2025-01-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikastaroan Gipuzkoako dantza sistemari modu orokorrean erreparatu diogu, baina herriz herriko berezitasun eta xehetasunen bila herrietan mintegiak ere egin dira Mikel Sarriegirekin eta herrietako dantzariekin. Elgoibar, Antzuola, Tolosa, Donostia eta Errenterian, esaterako. Aurrera begira ere aurreikusita daude beste zenbait herritako saioak.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

Topaketak 2025

 

Egindakoak

2025

Mintegia: Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak // Kronika

Ikastaroa: Bourreea 2 eta 3 denboratan Bernard Cocletekin // Kronika

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan // Kronika

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera // Kronika

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa