Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak: Mikel Sarriegiren liburuaren aurkezpena Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak: Mikel Sarriegiren liburuaren aurkezpena Beasainen

2024/03/21 09:15

Gipuzkoako eta Euskal Herri osoko dantza-maisuak eta dantzazaleak batu dira Beasainen martxoaren 9an Mikel Sarriegik (Beasain, 1965) idatzitako Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua lanaren aurkezpen ekitaldi nagusira. Ezpata-dantzarekin harrera egin ondoren Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Leire Artola Beasaingo alkatea, Jokin Otamendi Aranzadiko presidentea eta Mikel Sarriegi berak hartu dute hitza Igartzako jauregian egin den ekitaldian. Bildutako guztiak eskutik helduta soka-dantzan aritu dira eta Gipuzkoako zenbait herritako dantzakerak ere agertu dira esku-aldatzeko doinuan. Carles Mas dantza aditu kataluniarrak euskal agurra edo erreberentziarekin parekotasunak dituen Berpizkundeko pabana dantzatu du. Ekitaldian hitza hartu dutenen interbentzio zatiak eta Iñaki Arregi, Maite Irizar, Xabier Etxabe, Josu Mujika eta Carles Mas-en hitzak bildu ditugu honako erreportajean. Irudiak: Amaiur Aristi eta Oier Araolaza. Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak: Mikel Sarriegiren liburuaren aurkezpena Beasainen, Dantzan, 2024-03-09.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.