Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Mikel Sarriegi: "Gutxi dira Europan hain fidelki transmititzea eta gordetzea lortu duten tradizioak"

Dokumentuaren akzioak

Mikel Sarriegi: "Gutxi dira Europan hain fidelki transmititzea eta gordetzea lortu duten tradizioak"

2024/03/07 09:20

Martxoaren 9an aurkeztuko du Mikel Sarriegik (Beasain, 1965) Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua lana. 20 urtetik gorako ikerketan Goierriko eta Gipuzkoako dantza-sistemaren azterketa sakon eta xehea egin du. Juan Inazio Iztueta erdigunean jarrita, Europako dantza-eskolatuen erreferentzietatik hasi eta Gipuzkoan herriz herri jaso ditu idatzizko, ahozko eta gorputzezko datuak. Horrela, azken hamarkadetan Gipuzkoako dantzetan erreferentziatzat jo diren zenbait molde eta eredu zalantzan jarri ditu. Bideo honetan jaso ditugu Sarriegiri Oier Araolazak eginiko elkarrizketako zenbait pasarte, hemen elkarrizketa osoa. Aurkezpena martxoaren 9an izango da, Beasaingo Igartza jauregian. Ekitaldira sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena. Irudiak: Amaiur Aristi. Mikel Sarriegi Gipuzkoako dantzen inguruan egin duen ikerketaz, Eibar, Dantzan, 2023-11-28.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.