Hitzaldia: Ihauteri. Ilunpetik argira: Putz egitea ez da jolastea

2025/12/12
Hitzaldia: Ihauteri. Ilunpetik argira: Putz egitea ez da jolastea

Thierry Truffaut antropologo baionarrak argitaratu berri duen IIhauteri: Ilunpetik argira liburua aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan urtarrilaren 13an. Inauterien eta neguko festen inguruko 50 urte baino gehiagoko ikerketen emaitzaren sintesia da liburu honetan bildutakoa, eta Patxi Beltzaiz argazkilariarekin irudiekin osatu du. 

Liburuaren eta ikerketaren norabidea markatzen duen “Putz egitea ez da jolastea” kapitulua oinarri hartuta hitzaldia eskainiko du Truffaut-ek. 

Putz egitea ez da jolastea
Aspaldi, egunak laburtzen zirenean, natura lokartu egiten zen eta hotza gailentzen zen; gure arbasoek, larrituta, guztiz desiratzen zuten urte berriaren eta udaberriaren etorrera. Europa Zahar osoan, baita Euskal Herrian ere, urteko garai erabakigarri horiek ziurgabetasun garaiak dira, eta bizitzaren eta heriotzaren arteko benetako borroka sinbolikoak izaten dira. Horien lekuko dira gure mendeetan zehar gure tradizioan iraun duten landa eremuetako maskaradak eta inauteriak. Airearekin, haizeekin, puzkadekin, eztularekin, puzkerrekin eta korroskadekin zerikusia duen guztiak, hau da, puzten eta husten den guztiak, paper nagusia betetzen du garai honetako energia klimatiko guztien sinbolo gisa, izpirituena, arimen zirkulazioarena, arnasketaren eta bizitzaren babesarena. Hartz puzkertia esnatu eta hurrengo egunean, otsailaren 3an, San Blas izango da putz-egiteen maisu. Dantzetan: sua pizten dutenak ipurdian edo zahagiarenak; gaita, eltzagorra, soinu-errota edo joareen doinuan, aldaketa-erritual hauetan lagunduko diote: eztuldun zoroak, maskuriarekin armatuak, “soufflaculs” mozorroak, “pet-en-gueule” jolasa, olo-irensleak, San Panzart puztua... garai honetan denek baitakite putz egitea ez dela jolastea.

 

Bizar-dantza, Beskoitze, 2025. Argazkia: Patxi-Beltzaiz

  • Hitzaldia: Ihauteri. Ilunpetik argira

Thierry Truffaut (Baiona, 1957) 

Antropologoa da, Parisko Gizarte zientzietako goi ikasketen eskolan (EHESS) formatua, animatzaile eta kultura eragilea. 1974az euskal kulturaren ikerketan, babesean, transmisioan eta garapenean dabil Gaskoinia eta Pirinioetako eremuetan. 

1978an, dantza-jauziak ikasi zituen Betti Betelu dantza-maisuarekin, eta bere ikerketak festa tradizionaletara bideratu zituen: inauteriak, maskaradak, dantza eta mitologia... 1981ean, Lapurtarrak elkartea sortu zuen, Lapurdi eskualdeko kultura berpizte mugimenduan funtsezko rola izan zuena. 1984tk 1987ra IDBko lehendakaria izan zen. 2018tk 2021era, Euskal kultur erakundearekin batera euskal tradizio Kultura ondare immaterialaren inbentarioan sartzeko fitxak idazten aritu da. Patxi Beltzaiz argazkilariarekin lan egiteak transmisiorako aukera berriak eskaini zizkion, eta liburu hau da prozesu horren amaitzetako bat. 

Patxi Beltzaiz (Baiona, 1973) 

Hans Lucas agentziako argazkilaria da, eta prentsa-argazkilari gisa aritzen da Euskal Herrian, Mediabask, Gara eta Berria egunkarientzat. Aldi berean, proiektu dokumental pertsonalagoak ere garatzen ditu. 1990eko hamarkadaren amaieran, Nafarroako inauteri tradizionalen inguruko lehen argazkiak ateratzen hasi zen ea Truffaut ezagutu zuen. Ordutik Euskal Herriko jai tradizionalak dokumentatzen ibili izan dira elkarlanean. 2005-2008 bitarteko lanaren zati bat Pyrénées-magazine aldizkarian (Milan argitaletxea) argitaratua izan zen. Hainbat urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan ondoren, 2020an itzuli zen eta Truffaut-ekin elkarlanean jarraitu du.

 

Thierry Truffaut eta Patxi Beltzaiz.

  • Hitzaldia: Ihauteri. Ilunpetik argira