Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Dokumentuaren akzioak

Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

2024/06/14 08:10
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko Laguntasunatik, Jone Garreta, Inhar Torres eta Aritz Ibañez Iruñeko Dugunatik eta Unai Esturo Iurretako dantzari taldetik.

Talde bakoitza mundu bat

Hiru taldetako errealitateak ezagutu ditugu, bakoitza mundu bat da, baina dantzari gazteen mugimendua sumatzen da talde horietan eta horretarako gakoak ezagutu nahi izan ditugu.

Barakaldo 100.000 biztanleko herria da eta Laguntasuna taldeak aurten bete ditu 75 urte. Txikien dantza eskolan 5-16 urte bitarteko bost dantzari talde dituzte, pixkanaka Bizkaiko eta Euskal Herriko hainbat dantza ikasten dituztenak talde handira iristerako. Helduen taldean, berriz, 17-30 bitarteko 25 dantzari dabiltza. Euskal dantzez gain, dantza talde izaera gainditu eta kultur erakunde moduan ikusten dutela taldea dio Eder Niñok, “Gazteon parte hartzea bultzatzeko ez dago formula magikorik. Baina komunitatea eta sareari ematen diogu garrantzia. Denok egiten dugu lan boluntarioki, harreman asko ditugu, denak lagunak gara eta ezinbestekoa da dantza talde osasuntsu izateko”.

Dantzan Topaketak 2024
Unai Esturo, Eder Niño, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Duguna ere 75. urteurreneko ospakizunetan dabil aurten. 200.000 biztanleko hiriko dantza taldea, hain zuzen ere, bertako udalak sortua hiriko festa eta ekitaldi protokolarioetarako, hala aurkeztu du taldea Aritz Ibañezek. Dantza eskolan 70 bat haur eta gaztetxo dituzte eta helduen taldea 50 dantzarik osatzen dute. Horietatik 25 bat 20 urte azpikoak dira. Duela urte batzuk dantza errepertorio propioa sortu zuten Iruñeko festetarako, eta, batez ere, horietan egiten dute indar.

Dantzan Ikasi Topaketak
Inhar Torres, Jone Garreta eta Aritz Ibañez, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Unai Esturo Iurretako dantzariak aipatu du beste taldeekiko ezberdina dela eurena:gerra zibil aurreko egitura batetik gatoz. Gure herriko dantzak bakarrik dantzatzen ditugu Durangaldeko ezpata-dantza zikloa, erregelak eta gorulari-dantzak. Ikasi behar ditugun dantzak ez dira ugariak, baina saiatzen gara daukaten erroari eutsita eta nagusiek erakutsi ziguten bezala, atzera begiratuz dantzatzen”. 3500 biztanle ditu Iurretak eta momentu honetan dantzan ikasten 13-16 urte bitarteko 23 bat gazte dabiltza, plazara dantzara ateratzen direnak beste 20 bat dira.

Dantzan Ikasi Topaketak
Unai Esturo, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Zerk motibatzen ditu gazteak dantzara?

Ni dantzaria izan naiz txikitatik, nire nortasunaren parte da dantzan egitea eta inguruko askoren kasuan ere berdina dela esango nuke. Nire ustez motibazioa da txikitatik izan dugula dantzarekiko maitasuna eta dantzatzeko gaitasuna hobetzeko nahia”, dio Jone Garreta Dugunako dantzari gazteak. Talde bereko Inhar Torresek, berriz, giroa eta onurak nabarmendu ditu, “dantzan sortzen den giroak erakartzen nau. Dantza asko maite dut desestresatzen nauelako, oso gustura nago momentu horietan dantzan”.

Dantzan Ikasi Topaketak
Eder Niño eta Inhar Torres, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

Niñok familiak bultzatu zuela dantzara dio, “nire amak betidanik jo izan du txistua eta Laguntasunan jarraitzen du, arrebak dantza egiten du, beraz, familiako sagari jarraitu diot”. Gakoa haurrak dantzara bultzatzeko orduan dagoela uste du, “behin apuntatuta hor gelditzeko estimuluak badaude”. Gure kasuan herriko jaiak ez dira ulertzen dantza barik. Herriko jaietan protagonista totalak dira dantzariak”, Esturok uste du jaietan ematen zaion indar, fama eta garrantzia dela giltza beraien kasuan, “hori gustatu egiten zaigu eta konturatzen zara dantzan arituta herrian norbait zarela”.

Dantzan Topaketak 2024
Jone Garreta, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

Iurretan bezala, festetako dantzak badira amua Iruñeko dantzari gazteentzat. Dugunak badu protagonismoa jaietan, “dantzatzeko grina duten ume horientzat sanferminetan dantzatzea motibazioa handia da. Nik ikastetxean egiten nuen dantzan eta sanferminetan pentsatzen nuen nik hor egon nahi nuela egunen batean”, azaltzen du Garretak. Torres ere paretsu, “nik betidanik Dugunan dantzatu dut eta sanferminetan dantzatzea izan da beti helburua. Helduak ikusten nituen dantzan eta ikaragarria, oso polita iruditzen zitzaidan, nahi nuen horretara ailegatu”.

Dantzarien arrantza

Esturok dio ahalegin berezirik ez dutela egiten, “orain saiatzen gara 2-3 urteetan deialdia egiten. Ezin dugu galdu dantzaririk bere belaunaldiari ez zaiolako suertatu. Deialdia egin behar dugunean herriko ikastetxera joaten gara”. Ahoz aho ere ibiltzen direla dio, denak ezagutzen dira elkar, beraz, bati esan eta ingurukoak ea animatzen dituen.

Niñok ikusten du pandemiaren ondorioz dinamikak aldatu egin direla eta orain lehen egiten ez zuten esfortzua egiten dutela jendea erakartzeko, “aisialdia oso beteta dago, gu ere boluntario gabiltza eta askotan denon puzzleak koadratzea ez da erraza. Jaitsi egin da matrikulazio kopurua, baina gaudenak konpromiso handiz gabiltza”.

Dantzan Topaketak 2024
Inhar Torres, Jone Garreta eta Aritz Ibañez, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Torresek Dugunak egiten dituen zenbait ahalegin aipatu ditu, “gazteak erakartzeko bideoak egiten ditugu, kartelak... baina azken urteetan neskak erakarri ditugu, mutilak kostatu egiten da”. Garretak dio bera lagunen bidez hasi zela, eta azken urteetan asko horrela iritsi direla taldera. “Lehen etortzen ziren haurrak eta orain bila joatea tokatzen da”, dio Ibañezek. Bestalde, duela urte batzuetatik Iruñeko ikastetxe batekin duten hitzarmenaren berri eman du, “ikastetxe horretan dantza eskolak hartzen dituzten umeek aukera dute ibilbide hori jarraitzeko gure taldean”.

Nortasuna eta konpromisoa behar 

Niñok 12 urteak azpimarratu ditu, “adin tarte gogorra da. Ni mutila izanda, mutil gutxi geunden bestela ere, eta kideek dantza utzita ba babesa galtzen da”. Nerabezaroan benetan dantza gogoko dutenek eta jarraitzeko nortasuna dutenek bakarrik jarraitu ohi dute. Izan ere, “12 urteren bueltan gurasoen eskutik joateari utzi eta zure esku dago. Adin horretan pertsonalitate handirik ez da izaten askotan eta erabaki behar izaten da zu bakarrik entsegura edo lagunekin parkera joatea. Bestalde, dantza taldeek konpromisoa eskatzen dute eta egun horri eustea zaila egiten da”.

Dantzan Topaketak 2024
Idoia Lahidalga, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Publikotik Idoia Lahidalgak hartu du hitza: “Euskal dantzek eskatzen dizute oso gaztetatik militantzia puntu bat eta egon behar zara benetan presente, eta pertsonalitatea handia izan behar duzu. Askotan adineko bakarra izaten zara taldean eta gaztea zarenean benetan behar duzu indarra eta nahi izateko aurrera jarraitu. Bestalde, niri gogorra egiten zait nire lagunak inoiz ez etortzea ni ikustera”. Monika Bañalesek gurasoen konpromisoak duen pisua azpimarratu du, “gurasoek askotan konpromiso falta izugarria agertzen dute, ez diote garrantzirik ematen entsegu edo ekitaldiari eta ondorioaz haurrek ere ez”.

Dantzak asko ematen die gazteei

Torres koadrilako dantzari bakarra da, “dantzakoekin beste kuadrilla bat egin dut. Adinekoekin eta zaharragoekin harremantzen naiz horrela”. Dantzak beste harreman sozial batzuetarako ateak ireki dizkietela diote guztiek, “hainbeste ordu pasatzen ditugu elkarrekin, gure lagun sare handi bat dantzan dagoela”, Garreta pozik da eraiki dituen harreman berriengatik, eta batez ere, gainerako lagunek sanferminetan eta beste ospakizun batzuetan ikusi dutelako dantza garrantzitsua dela eta aitortzen diote.

Esturori kosta zaio koadrilan dantzari behar zaion lekua ematea, koadrilako bertsolariek pisu handiagoa izan dutela dio: “azken urteetan aldarrikatu dut: dantzaria naiz eta nik egiten dudanak zuek egiten duen beste balio du. Beti izan da dantza bigarren mailakoa. Ni saiatzen naiz gazteei esaten egiten dugun hori ez dela herriko gauza bakarrik. Durangaldean oso garrantzitsua da eta Euskal Herriko sokaren parte ere bada”.

Dantzan Topaketak 2024
Josune ZUbeldia, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Haurraren garapen etapei erreparatu beharra ikusten du Patxi Monterok: “nerabe gazteak behar du atxikimendua pertsona edo irakasle batekin, atxikimendua kausarekin eta taldearekin. Taldea oso garrantzitsua da, komunitatearen parte izatea eta hori lotzen da ondo pasatzearekin. Baita ere adin horietan pizten hasten da ardura eta interes soziala eta horrekin batera protagonismoa”. Idatzia dago zer behar duen gazte batek eta horietako gauza asko dantza talde batean aurkitzen dira. Josune Zubeldiarentzat dantza ondo pasatzearekin lotzea da giltza, “dantzak izan behar du jolasa. Jolasa dagoen bitartean gazteek jarraitu egiten dute, erlaxatzeko momentua ere bada. Eta horrekin katea jarraitzea errazagoa da”.

Dantzan Topaketak 2024
Kattalin Zarate, Dantzan Ikasi Topaketak, Gazteen parte-hartzea euskal dantzan mahai-ingurua, Eibar, 2024-05-11. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Nerabezaroa adin kritikoa dela aipatu da, baina Kattalin Zaratek orduan ikusi zuela argia kontatu du: “Lezamakoa naiz, herri txikikoa. Bakiora joaten nintzen benetan gura nuelako dantza egin, baina berezia nintzen beste herri batera dantzara joaten nintzelako. Institutuan hastean ikusi nuen ondoko herrietan asko ziren dantzan ari zirenak, dantzan bizi nahi zutenak. Gazte horiekin erosoago sentitzen nintzen; ulertzen nindutelako, azkenean, hizkuntza berean aritzen ginelako. Hor lasaitu nintzen eta dantzari eta dantzak ekartzen duen guztiari gustua hartu nion”.

Dokumentuaren akzioak

2024/06/18 19:57
"Idatzia dago zer behar duen gazte batek eta horietako gauza asko dantza talde batean aurkitzen dira"... Esango nuke, "aurki daitezke", egoki lantzen badira. Ez da automatikoa.
'Haurraren (= pertsonaren) garapen etapak' eta etapa bakoitzaren ezaugarri eta beharrak nahikoa aztertuta daude.

NERABEZAROA (12 urte ingurutik aurrera):
- Identitatea loratzen: Nor naiz ni? Zenbat balio dut? Zer dut gustuko? Nor izan nahi dut?
- Komunitatearen / lagunen / taldearen garrantzia (tribua): parekoen bila (zaletasunetan / pentsamenduan...). Taldean bilatzen / aurkitzen dute norbere identitatea.
- Oso inportanteak: zaletasunak, kirola (ariketa fisikoa), taldea.
- Oso inportantea: ondo pasatzea, giroa (ez bakarrik esfortzua, lotura eta konpromisoa).
- Sozialerako interesa esnatzea. Gizartean leku eta funtzio baten bila.
- Errekonozimendua. Protagonismoa. Pertenentzia sentimendua.
- Erreferenteen / ereduen bila (gurasoak, irakasleak...)
- Atxikimendua: talde batekin, zio batekin, pertsona batekin (dantza-irakaslearekin, dantza-taldeko arduradunekin...)
- Lekua eman: ENTZUN behar zaie, eta aintzat hartu.

Horra eskuliburua!!

Mahai-inguru honetan eta Gazteen Dantza Topaketari buruzko azalpenean ere, hortxe azaldu dira argumentuok: komunitatea, harremanak, lagunak, atxikimendua, tribua (zaletasun-tribua eta lagun-tribua), errekonozimendua (prestigioa, onarpen soziala, protagonismoa), pertenentzia, ardura soziala, giroa, ondo pasatzea...

Haur eta, kasu honetan, nerabeekin ari garelarik, dantza-irakasle, monitore, arduradun edo dena delakoek, hazieraren etapa honi dagozkion ezaugarri eta beharrak ezagutu, aintzat hartu eta zaintzea komeni, ezinbestean. Batez ere, beraiengandik gure aldeko erantzuna nahi badugu...
Landu atxikimendua, landu talde giroa eta harremana, landu ondo pasatzea eta jolasa, landu entzutea eta aintzat hartzea, landu errekonozimendua, protagonismoa, pertenentzia...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa