Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa: Jota eta Porrua Andra Mari dantzari taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa: Jota eta Porrua Andra Mari dantzari taldearen eskutik

2009/04/14 13:21
Jota eta Porrua
Kepa Artetxe eta Mikel Goitia - Andra Mari dantzari taldea

Data: Maiatzaren 9a, larunbata
9:30 – 11:30 Jotaren parteak eta urratsak
11:30 – 12:30 Jotaren testuingurua eta bilketa lana
12:30 – 13:30 Loturak eta estiloa
Lekua: Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Ikastaroaren prezioa: 15 €

Jota eta Porrua
Orain 30 urte inguru, erromerien gainbeheraz ohartuta, Bizkaiko zenbait eskualdetan, eta Arratia eta Zeberion bereziki, jota eta porrua modu zaharrean egiten zuten dantzariekin ikasteari ekin zioten Andra Mariko dantzari eta musikariek. 1985. urtean, jotalari eta dantza-maisu garrantzitsuekin ikerketa lana abiatu zen. Fasio, Leon, Txilibrin, Bartolo Lasa eta beste hainbatekin bildu zituzten jota zaharren inguruko kontuak. Bilketa lan horri esker galtzear zegoen erromeria dantzakera baten aztarnak jaso eta berpiztu zituen Andra Marik. “Arratiako jotak” izenarekin ezagutzera eman dira, baina ziurrenez, Euskal Herriko hainbat txokotan dantzatuko zirenen antzekoak izango ziren.

Ikastaroan jotaren hiru zatiak bereizi, puntapioa, hara-honakoa eta baltseoa, eta zati bakoitzean erabiltzeko egokiak diren zenbait urrats ikasiko dira. Urratsen arteko loturak egiteko zenbait aukera ikusi, eta oin, belaun, gerri eta besoen erabileran kontuan izan beharreko gomendioak eta estilo zaharreko irizpideak irakatsiko dira. Kepa Artetxeren azalpenekin, eta jota horiek dantzatzen zituzten dantza-maisuei –Bartolo Lasa edo Silbestre Elezkano “Txilibrin" adibidez– egindako bideo grabazioak erakutsiz, jota eta porru zaharren testuingurua ezagutzeko aukera izango da.
 
Andra Mari Eusko Dantzari Taldea (Galdakao)
Andra Mari Dantza taldea 1955. urtean sortu zen. Euskal Herriko ohitura eta folklorea, oro har kultura tradizionala eta herri jakintza plazaratzen duen taldea da. Andra Marik kontu handiarekin burutzen ditu bere dantza, musika eta errito ikerketa guztiak; forma tradizionalak mantenduz, estiloa landuz, koreografia zainduz, eta batez ere, dantzaren izaera “ulertzen” saiatuz. Horretarako hainbat izan dira bost hamarkada hauetan egindako ikerketa lanak. Hau dela eta, lan egiteko modu honengatik, Andra Mari Dantza Taldea, Euskal Herriko  erreferentziazko talde bat bihurtu da, askoren eredu, alegia. Hastapenetatik Andra Mari Dantza Taldearentzat garrantzitsua izan da dantzen iturriak ezagutzea, jasotako datuen interpretazioa egitea eta tokian tokiko janzkerari erreparatzea. Ibilbide horretan eragin berezia izan dute, Txelu Etxebarriak 60. hamarkadan argitaratutako “Bizkaiko dantzak” liburuan isladatutako lan egiteko moduak eta Juan Antonio Urbeltzek 70. hamarkadan ezarritako lan ildoa. Hainbat dantzaren analisia, egituraketa eta ikasketan Andra Mari taldeak zuzeneko laguntza jaso izan du urteetan Txelu Etxebarria, Juan Antonio Urbeltz eta J.M. Barandiaranen ekarpenen eskutik.

Kepa Artetxe Atutxa  (Galdakao, 1939)
Andra Mari Dantza Taldearen sortzaileetako bat da eta gaur egun ere oraindik ere taldekide eta dantza-maisu da bertan. “Ballets Olaeta” taldearean partaide ere izan zen gazte garaian. Dantzari eta musiko garrantsitzuez inguratua formatu du bere burua, Zuberoatik hasi; Jean Pierre Rekalt, Jean Mixel Bedaxagar…Nafarroatik igaro; Frantzizko Beruete… eta Bizkaian bukatuz; Fasio, Leon, Txilibrin, Bartolo Lasa, Alejandro Aldekoa, Joakin Goti…eta beste hainbat.

Mikel Goitia Garai (Bilbo, 1969)
Itsasalde Dantza Taldean hasi zen dantzan eta 1993. urtetik aurrera Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeko dantzaria da Mikel Goitia Garai. Urteen eskarmentuarekin eta folklore alorrean egindako ikerlanek babestua, azken urteotan Andra Mariko dantza irakasle izendatua izan da. Horretarako dantza maisu aparta izan du talde barruan, Kepa Artetxe berau hain zuzen ere.

Ikastaroetan izen-ematea

Betebeharrak
  • Gutxieneko adina: 16 urte.
  • Dantzari eskarmentua izatea.
  • Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea. Dantza irakasleek izango dute lehentasuna.
Izen-ematea
Emailez: Bidali mezu bat ikasi@dantzan.com helbidera honako datu hauekin:
• Izen-abizenak
• Jaioturtea
• Tfnoa.
• Emaila
• Herria
• Posta-kodea
• Zure dantzari jarduera zein den adierazi
• Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi
• Zein ikastarotan eman nahi duzun izena

Postaz: Izen emateko txartela behar bezala bete, eta Dantzan Ikasira bidali (Dantzan Ikasi. 513 Posta Kutxatila. 20600 Eibar)

Izen-emateko epea:
Maiatzaren 1a baino lehenago.

Ordainketa:
Behin ikastaldian onartua izan zarela ziurtatzerakoan, matrikularen zenbatekoa  Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaro egunean eraman.

Informazio gehiago
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa