Dokumentuaren akzioak
Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza
Dantzan Ikasiren bidez Gaztemundu programarako antolatutako hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango da uztailean. Euskal diasporako 25 dantza irakasle Euskal Herrira etorriko dira uztailean hamabost egunez euskal dantza tradizionalean ikastaro trinko bat jasotzera. Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programako ikasle horientzat antolatutako ikastaro eta mintegietako batzuetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu Dantzan Ikasi egitarauaren bidez. Horrela, bi helburu bete nahi ditugu. Batetik, ikastaro eskaintza hori Euskal Herriko dantza irakasleei zabaltzea, eta bestetik, diasporako eta Euskal Herriko dantza irakasleak harremanetan jartzea.
25 diasporatik, 10 Euskal Herritik
Ameriketako 25 euskal dantza irakaslek parte hartuko dute 2014ko Gaztemundu programan. Uruguai, Txile, Argentina eta Ameriketako Estatu Batuetakoak dira, eta beraien hirietako Euskal Etxeetan euskal dantza taldeetan irakasle eta zuzendari aritzen dira. Diasporako 25 dantza irakasleekin batera, Euskal Herriko dantza irakasleek izango dute aukera ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaro bakoitzean Euskal Herriko 10 ikasle onartuko dira. Diasporako eta Euskal Herriko dantza irakasleen artean harremanak sortzeko aukera eskaini nahi da modu horretan. Dantzan Ikasin eskainiko diren ikastaroez gain, Gaztemundukoek beste zenbait saio, mintegi eta hitzaldi beraientzat propio prestatutakoak izango dituzte, tokian-tokiko dantzak ikustera joango dira (Lesaka, Markina-Xemein, Añorga,...).
Ikastaro eskaintza
Hauek dira Dantzan Ikasiren bidez egin ahal izango diren ikastaroak. Batzuk Donostian, Olarain egoitzan eta besteak Errenterian, Dantzagunean egingo dira. Ikastaro bakarrera zein gehiagotara izen-emateko aukera dago eta saio bakoitzean 10 ikasle bakarrik onartuko dira, beste 25 ikasle Gaztemundu programakoak izango baitira.
Lesakako San Fermin eguneko dantzak
San Fermin bezpera izanik eta biharamunean Lesakan dantzaz betetako egun handia izango denez, Lesakako dantzak ikasteko saioa egingo dugu. Horretarako Ander Abuin eta Amaia Telletxea lesakarrak izango ditugu irakasle, Ander Abuin Tantirumairu dantza taldeko kidea da eta Lesakako ezpata-dantzari gaztetxoak prestatzeaz arduratzen da. Kalez-kaleko makil-gurutzeez gain zubigainekoa, ziharkakoa, mutil-dantza, neska-dantza, Lesakako aurreskua, jota eta arini-arina ikasiko dira ikastaroan.
Ikastaroa: Lesakako San Fermin eguneko dantzak
Irakasleak: Amaia Telletxea, Ander Abuin - Tantirumairu dantza taldea
Data: 2014ko uztailak 6, igandea
Ordutegia: 11:00–13.00
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia
Prezioa: 10 €
Izena emateko epea: Uztailak 2
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzen ikusmira bat eskainiko dute Jon eta Claude Iruretagoiena, Maritzuli konpainiak dantza-maisuek. Horrekin batera, dantza irakaskuntzan aritzeko Lau urrats eta kitto! beraiek garatutako sistema erakutsiko dute. Horrez gain, uztailaren 8an bertan, astearte iluntzeanan, Nundik Nora ikuskizuna eskainiko du Maritzulik Hondarribiko Itsas Etxean. Zuberoako dantzen historian eta dantza-maisuen oroitzapenak biltzen ditu ikuskizun honek, Jon Iruretagoienaren azalpenekin eta Maritzuli konpainiako dantzariekin osatuta.
Ikastaroa: Dantza jauzietatik aitzineko püntüetara
Irakasleak: Claude eta Jon Iruretagoiena - Maritzuli
Data: 2014ko uztailak 8, asteartea
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Urratsak, aldairak eta dantzak Gipuzkoako tradizioan
Gipuzkoako dantzetako urratsak, aldairak, barkakako dantzak eta brokel-dantzaren sortako zenbait dantza landuko dituzte Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Jokin Otamendi, Argia dantzari taldeko dantza-maisuek. Gipuzkoako dantza urratsen taula-gimnastiko koreografikoa landuko dute, eta urratsetatik dantzetara aldairetatik pasaz ohikoa izan den progresioa pedagokikoa landuko dute. Ondoren, sistema horretan oinarrituta Gipuzkoako zenbait dantza ezagun landuko dituzte eta brokel-dantzan ohikoak diren tresnen erabileran trebatuko dira.
Ikastaroa: Urratsak, aldairak eta dantzak Gipuzkoako tradizioan
Irakasleak: Iñaki Arregi, Jexux Larrea, Fernando Aristizabal, Jokin Otamendi - Argia / Ikerfolk
Data: 2014ko uztailak 10, osteguna eta 11 ostirala
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00 ostegunean, eta 10:00–13.00 ostiralean.
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia
Arabako dantzak
Arabako dantza sorta bat irakatsiko dute Gasteizko Udal Folklore Akademiako irakasle den Jon Fernandez-ek eta Indarra dantza taldeko Amagoia Egiluzek. Goizeko saioan Guardiako dantzak landuko dituzte: paseoa, arku-dantza, zinta-dantza, jota eta San Joan degolladoren trokeo-dantza. Astirik izanez gero Ekorako Andra Mari Bercijanaren kate-dantza. Arrastaldean berriz, Gasteizko zortzikoa irakatsiko dute.
Ikastaroa: Arabako Errioxako dantzak
Irakasleak: Jon Fernandez, Amagoia Egiluz - Gasteizko Udalaren Folklore Akademia, Indarra dantza taldea.
Data: 2014ko uztailak 15, asteartea
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00.
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia
Durangaldeko dantzari-dantza
Durangaldeko dantzari-dantza landuko dute Mikel Goitiak eta Kepa Artetxek. Agintariena, banangoa, biñangoa, launangoa, ezpata joko nagusia, eta abar. Durangaldetik kanpora zabalkunde handia izan duen errepertorio honen jartorrizko testuingurua azalduko dute, eta Berrizko eredua aintzat hartuta, dantzari-dantza egiteko xehetasunak eta estilo ñabardurak zehaztuko dituzte.
Ikastaroa: Durangaldeko dantzari-dantza
Irakasleak: Mikel Goitia, Kepa Artetxe - Andra Mari dantzari taldea
Data: 2014ko uztailak 17, osteguna
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00.
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia
Erromerien bidaiak
Erromerietako dantzen bi mendeko bilakaera bidea Patxi Labordaren eskutik egiteko gonbidapena da honako saioa. Soka-dantza, jiga, ipurkada eta ingurutxoekin hasi, XIX. mendeko dantza lotu, dantza solte eta kontra-dantzekin segi, eta debekuak, dantza taldeen sorrera, errepertorio berriak, akademizazioa eta gaur egungo erromeria eta dantzaldi gidatuetara bidaiatzea da asmoa, etapa bakoitzeko dantza eta dantzakerak aztertuz.
Ikastaroa: Erromerien bidaiak
Irakasleak: Patxi Laborda - Aiko taldea
Data: 2014ko uztailak 18, ostirala
Ordutegia: 10:00–13.00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Nafarroako Erriberako Palotedoak
Nafarroako Erriberako paloteauen errepertorioari gainbegirada eskaini, eta eskema koreografiko desberdinak identifikatuko ditugu Laya elkarteko Iñigo Castellano eta Patxi Labordaren eskutik. Besteak beste errepertorio horietan aurki daitezkeen arku-dantza, giza-dorre, makila-dantza, kortesia eta zinta-dantzen berri izanik, Cortes-ko paloteadoan egiten diren dantzak landuko ditugu bereziki.
Ikastaroa: Nafarroako Erriberako paloteauak
Irakasleak: Iñigo Castellano, Patxi Laborda - Laya
Data: 2014ko uztailak 18, ostirala
Ordutegia: 15:00–17.00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Izen-ematea eta informazioa
Prezioa: 10 € ikastaro bakoitza
Izena emateko epea: Uztailak 2
Dokumentuaren akzioak
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Egindakoak
2024
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
2023
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16