Dokumentuaren akzioak
Ikastaroa: Baztango mutil-dantzak
Patxi Larralde, Xabier Larralde eta Rafa Barron
Mikel Aranburu Urtasun
Data: Maiatzak 23, larunbata
9:30 – 10:30 Mutil-dantzak: sarrera hitzaldia – Mikel Aranburu
10:30 – 13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde, Rafa Barron eta Patxi Larralde
Data: Maiatzak 30, larunbata
9:30 – 13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde, Rafa Barron eta Patxi Larralde
Lekua: Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Ikastaroaren prezioa: 25 €
Baztango mutil-dantzak
Borobil irekian eta ordulariaren aurkako norabidean dantzatzen dira Baztango mutil-dantzak. Iparraldeko jauzi eta Bearneko sauts-ekin loturak antzematen zaizkie, baina ezaugarri propio eta bereziak dituzte baztangoek. Ertizke, hiru urrats, ezker batekin, aitzina pasa, gibelerat pasa eta beste zenbait urrats ikasiko dira ikastaroan, eta ondoren horiek lotzen ikasiko da. Urratsak eta horiek elkarlotzen ikasita, mutil-dantzak dantzatzen ikasteko oinarriak barneratzea da ikastaroaren helburua.
Xabier Larralde (Arizkun, 1927) eta Patxi Larralde (Arizkun, 1976)
Xabier Larralde hamalau urterekin hasi zen txistua jotzen eta Antonio Elizalde baztango txuntxunero ezaguna izan zuen maisu. Berarekin ikasi zituen Baztango mutil-dantzak. Amaiur-en jardun zuen mutil-dantzak jotzen Felix Iriarte eta Ixidro Jaurena atabalariek lagunduta. Elizondoko herriko txistularia izana da bost urtez. 1971An Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte txistulari zirela Elizondo eta Arizkungo dantzariak biltzen zituen mtuil-dantzari taldean dantzari izan zen. 1974n soka-dantza ikasi zuen Josefa Garbalena arizkundarrarekin eta taldeari erakutsita berpiztu zuten Baztango dantza hori.
Patxi Larralde bere aita Xabier Larralderekin hasi zen dantzan eta txistua jotzen. Baztango dantza guztiak ikasi ditu etxean, bai dantza egiten eta bai txistuarekin jotzen ere. Baztango Elkartasuna dantza taldearen gidaritzaz arduratu dira aita-semeak urte askoan, eta Baztango usadio eta dantzak mantendu eta galduta zeudenak berreskuratzen lan handia egin dute azken urteotan. Sagar-dantzak, Eskalapoin-dantza, maiatzeko erreginak, e.a.
Mikel Aranburu Urtasun (Iruñea, 1955)
Txistu ikasketak egin zituen Pablo Sarasate konserbatorioan eta 1975etik Iruñeko Udalaren Txistulari Bandako kidea da. Ortzadar taldearen sortzaile taldekoak izan zen eta elkarte horren "Folklore Jardunaldien" bultzatzailea. Txistulari eta dantzari jardueraz gain, euskal folklorean ikerketa eta dibulgazio eskarmentu handia du, ikastaro, hitzaldi, kongreso eta komunikabideetan, eta 50 lan inguru ditu argitaratuta aldizkari berezituetan eta hainbat liburu ere bai, besteak beste Txuntxuneros de Iruña (Iruñea, 1993), Danzas y bailes de Navarra (Iruñea, 2000) edo Niebla y Cristal (Iruñea, 2008).
Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkariko zuzendaria izan da, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea, Eusko Ikaskuntzako lehendakari-ordea eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakaria.
Ikastaroetan izen-ematea
Betebeharrak
- Gutxieneko adina: 16 urte.
- Dantzari eskarmentua izatea.
- Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea. Dantza irakasleek izango dute lehentasuna.
Emailez: Bidali mezu bat ikasi@dantzan.com helbidera honako datu hauekin:
• Izen-abizenak
• Jaioturtea
• Tfnoa.
• Emaila
• Herria
• Posta-kodea
• Zure dantzari jarduera zein den adierazi
• Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi
• Zein ikastarotan eman nahi duzun izena
Postaz: Izen emateko txartela behar bezala bete, eta Dantzan Ikasira bidali (Dantzan Ikasi. 513 Posta Kutxatila. 20600 Eibar)
Izen-emateko epea:
Maiatzaren 1a baino lehenago.
Ordainketa:
Behin ikastaldian onartua izan zarela ziurtatzerakoan, matrikularen zenbatekoa Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaro egunean eraman.
Informazio gehiago
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Egindakoak
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16