Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa: Baztango mutil-dantzak

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa: Baztango mutil-dantzak

2009/04/14 14:27
Baztango mutil-dantzak
Patxi Larralde, Xabier Larralde eta Rafa Barron
Mikel Aranburu Urtasun


Data: Maiatzak 23, larunbata
9:30 – 10:30 Mutil-dantzak: sarrera hitzaldia – Mikel Aranburu
10:30 – 13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde, Rafa Barron eta Patxi Larralde
Data: Maiatzak 30, larunbata
9:30 – 13.30 Baztango mutil-dantzak – Xabier Larralde, Rafa Barron eta Patxi Larralde
Lekua: Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Ikastaroaren prezioa: 25 €

Baztango mutil-dantzak
Borobil irekian eta ordulariaren aurkako norabidean dantzatzen dira Baztango mutil-dantzak. Iparraldeko jauzi eta Bearneko sauts-ekin loturak antzematen zaizkie, baina ezaugarri propio eta bereziak dituzte baztangoek. Ertizke, hiru urrats, ezker batekin, aitzina pasa, gibelerat pasa eta beste zenbait urrats ikasiko dira ikastaroan, eta ondoren horiek lotzen ikasiko da. Urratsak eta horiek elkarlotzen ikasita, mutil-dantzak dantzatzen ikasteko oinarriak barneratzea da ikastaroaren helburua.

Xabier Larralde (Arizkun, 1927) eta Patxi Larralde (Arizkun, 1976)
Xabier Larralde hamalau urterekin hasi zen txistua jotzen eta Antonio Elizalde baztango txuntxunero ezaguna izan zuen maisu. Berarekin ikasi zituen Baztango mutil-dantzak. Amaiur-en jardun zuen mutil-dantzak jotzen Felix Iriarte eta Ixidro Jaurena atabalariek lagunduta. Elizondoko herriko txistularia izana da bost urtez. 1971An Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte txistulari zirela Elizondo eta Arizkungo dantzariak biltzen zituen mtuil-dantzari taldean dantzari  izan zen. 1974n soka-dantza ikasi zuen Josefa Garbalena arizkundarrarekin eta taldeari erakutsita berpiztu zuten Baztango dantza hori.
Patxi Larralde bere aita Xabier Larralderekin hasi zen dantzan eta txistua jotzen. Baztango dantza guztiak ikasi ditu etxean, bai dantza egiten eta bai txistuarekin jotzen ere. Baztango Elkartasuna dantza taldearen gidaritzaz arduratu dira aita-semeak urte askoan, eta Baztango usadio eta dantzak mantendu eta galduta zeudenak berreskuratzen lan handia egin dute azken  urteotan. Sagar-dantzak, Eskalapoin-dantza, maiatzeko erreginak, e.a.

Mikel Aranburu Urtasun (Iruñea, 1955)
Txistu ikasketak egin zituen Pablo Sarasate konserbatorioan eta 1975etik Iruñeko Udalaren Txistulari Bandako kidea da. Ortzadar taldearen sortzaile taldekoak izan zen eta elkarte horren "Folklore Jardunaldien" bultzatzailea. Txistulari eta dantzari jardueraz gain, euskal folklorean ikerketa eta dibulgazio eskarmentu handia du, ikastaro, hitzaldi, kongreso eta komunikabideetan, eta 50 lan inguru ditu argitaratuta aldizkari berezituetan eta hainbat liburu ere bai, besteak beste Txuntxuneros de Iruña (Iruñea, 1993), Danzas y bailes de Navarra (Iruñea, 2000) edo Niebla y Cristal (Iruñea, 2008).
Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkariko zuzendaria izan da, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea, Eusko Ikaskuntzako lehendakari-ordea eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakaria.


Ikastaroetan izen-ematea

Betebeharrak
  • Gutxieneko adina: 16 urte.
  • Dantzari eskarmentua izatea.
  • Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea. Dantza irakasleek izango dute lehentasuna.
Izen-ematea
Emailez: Bidali mezu bat ikasi@dantzan.com helbidera honako datu hauekin:
• Izen-abizenak
• Jaioturtea
• Tfnoa.
• Emaila
• Herria
• Posta-kodea
• Zure dantzari jarduera zein den adierazi
• Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi
• Zein ikastarotan eman nahi duzun izena

Postaz: Izen emateko txartela behar bezala bete, eta Dantzan Ikasira bidali (Dantzan Ikasi. 513 Posta Kutxatila. 20600 Eibar)

Izen-emateko epea:
Maiatzaren 1a baino lehenago.

Ordainketa:
Behin ikastaldian onartua izan zarela ziurtatzerakoan, matrikularen zenbatekoa  Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaro egunean eraman.

Informazio gehiago
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

 

Hurrengo saioak
2018

_

 

Egindakoak
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa // Kronika
Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa