Guardia eta Eltziegoko dantzak
Maiatzaren 15ean, San Isidro egunez hurbildu zen Gipuzkoako Dantzagunera Gasteiztik Arabako Errioxako dantzak irakastera etorritako dantza-maisu taldea. Pedro Elosegi, Gasteizko Udalaren Folklore Eskolako zuzendariak egin zituen aurkezpen lanak, eta landuko genituen dantzei buruzko informazioa eta xehetasunak eskaini zizkigun.
Indarra dantza taldea eta Folklore Akademiako Jon Fernandez, Elena Gonzalez de Artaza eta Amagoia Eguiluzek Guardiako eta Eltziegoko dantzak irakatsi zizkiguten. Guardiako pasacalles, troqueao de San Juan Degollao, arku-dantza eta jota ikasi genituen lehenengo. Eltziegoko pasacalles, la danza, las cuatro calles eta el arbol ondoren.
Historia, janzkera eta dantzen ezaugarrien inguruko dokumentazio aberatsa, eta bideo eta musikak ekarri zizkiguten ikasitakoan sakondu, finkatu eta dantzatzeko. Aurreikusitako dantza guztiak ikasteko denborarik ez zen izan, eta hurrengo batean Ekora eta Villabuenako dantzak lantzeko beste saio bat antolatu beharko da.