Zirkuloan dantzan eta kantuan, alegia, irradakan
"Zirkuloan dantzatzea" adierazi nahi du Irradakan aritzeak Orotariko Euskal Hiztegiaren esanetan. Are gehiago,
'baile en círculo dándose las
manos' dio
"Irrada"ri buruz OEHk. Garia eta bestelako zekale haziak ereiteko egiten den mugimenduari ere irradaka deitzen zaio.
Irradakaren adiera horiek izan zituen gogoan Juan Antonio Urbeltz borobilean egiten diren dantza kantatuetan inguruan eskainitako ikastaroan. Ikerfolk-eko buruak, Argiako dantzariek lagunduta, borobilean eta kantuan egiteko Argiak sortutako bi dantza irakatsi zituen abenduaren 18an Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian eskainitako ikastaroan: Axuri-beltza eta Irradaka.
Bi dantza horien, eta borobilean egiten diren dantza kantatuen inguruko testuingurua azalduz hitzaldia eskaini zuen lehehik eta behin Urbeltz-ek. Beren ibilbidean Portugaletik hasi eta Europako ekialderaino molde horretan egiten diren hainbat dantzarekin topo egin dutela, eta Euskal Herrian ere horrelakoan aztarna zenbait aurkitu eta berpizten aritu dira Argiako dantzari eta musikariak. Urdiango San Juan kantaitaren berreskuraketa lanean Jose Mari Satrustegirekin batera aritu ziren Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi.
Axuri-beltzaren birsortze lanean, noizbait egin zen dantza baten doinua bakarrik zuten eskura, eta beraz, baztango mutil-dantzen eta dantza-jauzien urratsak egokitu zizkioten doinu zaharrari. Sarrera eta irteera egiteko Lekarozeko zikiro-beltzaren doinua erabili zutela azaldu zuen. 1969an egin zen Jaurrietako axuri-beltzaren estreinaldia, eta azkar zabaldu eta errotu zen dantza taldeetan, eta baita Jaurrietan bertan ere.
Irradakarako Azkueren kantutegiko zenbait kanta erabili zituzten. Marian Arregi arduratu zen elkar-josteaz, eta haien gainean prestatu zituen mugimenduak Juan Antonio Urbeltzek.
Jantzien inguruan hainbat xehetasun eskaini ondoren, dantza gelara pasa eta bi dantzak pausoz pauso ikasteko aukera izan zen. Horretarako, Marian Arregi eta Mikel Urbeltz aritu ziren soinua eta biolinarekin doinua jartzen, eta Itziar Otamendik gidatu zituen koreografiaren nondik norakoak.