Ikastaroa: Dantzari ttipi, lau urrats eta kitto!

2012/09/10
Dantzari ttipi, lau urrats eta kitto!
Claude Iruretagoiena, Jon Iruretagoiena
Maritzuli konpainia

Data: 2012ko irailak 29, larunbata
Ordutegia: 10:00 – 13.00
Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Prezioa: 15 €
Izena emateko epea: Irailak 24
Ikastaroan izena emateko egin klik hemen

Dantzari ttipi, lau urrats eta kitto!
Umeekin dantza tradizionala lantzeko eredu bat aurkeztuko dute Claude Iruretagoienak eta Jon Iruretagoienak saio honetan. Hainbat burukomin sortzen dizkie dantza irakasleei dantza tradizionala umeekin lantzeak. Maritzuli konpainiako dantza-maisuek Ixtorio Mixtorio ikusgarriaren prozesuan garatutako eredua aurkeztuko dute. 1996an estreinatu eta 2012an berrituta aurkeztu du Maritzulik Euskal folklorearen aberastasuna umeekin landu ahala erditutako ikuskizuna da Ixtorio Mixtorio.

2012-05-05_Ixtorio-Mixtorio_IZ_IMG_2593_r

Lau urrats eta kitto! oinarrietara jotzeko deia da. Lau urratsekin euskal tradizio koreografikoaren zati eder bat dantzatu eta gozatu baitezakete umeek. Urrats horiek ikasiz eta bakoitzarekin egin daitezkeen dantzak jorratuz umeekin egindako ibilbidea aurkeztu da ikastaro honetan.

Claude Iruretagoiena (Baiona, 1960)
Betti Beteluren 2010-05-30_Claude-Iruretegoiena_FL_0635 ikaslea, Juan Antonio Urbeltz-ekin sakondu zuen irakaskuntza, eszenaratze eta koreografia tekniketan. Zortziko eta Alakiketan ikuskizunetan parte hartu zuen, eta 1992an bere lehen lana, Xirula Mirula plazaratu zuen. Eskualde desberdinetako dantza-maisuekin euskal dantza tradizionalaren errepertorioaren ezagutzan sakondu zuen. Horrekin batera, Bearneko branleak, schottish, polkak edota Gaskuinako dantzak ikasi zituen. 1995ean Pier Pol Berzaitz-ek sortutako Elkanoren semeak ikukizun musikala eszenaratu eta koreografiatu zuen. Suitzako Nomades-LE Loft Vevey konpainiarekin Courrier du Pacifique ikusgarria landu zuen. Jantzi tradizionalak eta historikoak egiten ditu Irulea elkartearen baitan. Hamaika ikastaro eman ditu eta EDBren dantza irakaslea izana da. Besteak beste Argia-Ikerfolk, Malandain Ballet Biarritz, Biarritz Culture, Garazikus, Institut Culturel du Pays basque eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin egin ditu lankidetzak. Berak zuzentzen duen Maritzuli konpainiarekin hainbat ikuskizun taularatu ditu: Ixtorio Mixtorio (1996), Ingura Mingura (2000), Côté Cour... Côté Jardin... (2004), Kutx ala Pil? (2005), Aurrez aurre (2009).

Jon Iruretagoiena (Baiona, 1985)
2010-05-30_Jon-Iruretagoiena_FL_0694
Maritzuli konpainiako dantzaria, dantza-maisua eta lehendakaria da gaur egun Jon Iruretagoiena. Beskoitzeko Oinak Arin eta Ahurtiko Ortzadar taldeetan aritu zen dantzan ume zelarik, eta 1996tik gerora Ixtorio Mixtorio taldean hasi eta horren ondorengo den Maritzuli konpainian dihardu. Donostiako Argia dantzari taldean ere aritzen da. Claude Iruretagoyena, Bruno Delavigne eta Iñaki Arregi izan ditu dantza-maisu. Hainbat dantza ikusgarritan aritu da bere ibilbidean. Maritzulirekin Ixtorio Mixtorio, Ingura-Mingura, Côté cours... Côté Jardin, Dantzama, Kutx ala pil edo Aurrez aurre ikuskizunetan dantzari aritu da besteak beste, eta Argiarekin Axeri Boda, Axuri Beltza eta Aunitz Urtez-en. 2012ean Maritzulik estreinatu duen Ixtorio Mixtorio (II) ikusgarrian koreografia eta dantza-maisu lanak egin ditu. Zuberoako dantzaren historia ikertu du eta horren inguruko zenbait hitzaldi eskaini ditu. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko dantza irakaslea da gaur egun.