Luzaideko Bolant-eguna dantzatuz
Aurreratua zen bezela, Miguel Angel Sagaseta ezin izan genuen fisikoki geure artean izan Loiolako (Donostia) Dantzagunean haren osasun egoera ahulak ez baitzion utzi. Nolanahi ere, beste ezertan hasi aurretik, hari 2011 urtean dantzan.com-eko lan-taldeak egindako elkarrizketa argitaratu gabearen bideo zati bat ikusteko beta izan genuen.
Aurreratua zen bezela, Miguel Angel Sagaseta ezin izan genuen fisikoki geure artean izan Loiolako (Donostia) Dantzagunean haren osasun egoera ahulak ez baitzion utzi. Nolanahi ere, beste ezertan hasi aurretik, hari 2011 urtean dantzan.com-eko lan-taldeak egindako elkarrizketa argitaratu gabearen bideo zati bat ikusteko beta izan genuen. Bertatik, orduan argitaratu berri zen bere Luzaideko ddantzak liburuan jasotakoen nondik norakoen zenbait argitasun entzun ahal izan genituen egilearen ahotan: hala, 1966an Luzaidera iritsi (eta 1973ra bitartean), musikari falta medio, herriko gazteeri txistua jotzen erakusten nola hasi zen, eta nola, piskanaka, bokazioz eta afizioz hasitako behar haien hariari tiraka, gaur egunean dugun eta Luzaideko (eta baita Nafarroa Behereko) dantza eta doinuen erreferentzia den lan mardulena jasotzen amaitu zuen.
Bideoaren atzetik Peio Setoainek heldu zion ikastaroari Patxi Labordaren laguntzarekin. Sagasetak bideoz argitutako batzuk Setoainek berak baieztatu zizkigun, lehengo denboretan hasieran gazteenek urraska ikasten ziztuztela pausoak eta gerora egiten zutela salto antrexat bidezko jauzi dantzakerara kasu. Bera ere tradizio horren aldeko azaldu zitzaigun eta halaxe hasi ginen geu ere, Luzaideko jauzien pausoak banaka landuz, antrexatetara salto egin aurretik.
Jauziekin atalarekin bukatzeko Xibandiarrak dantzatu ostean, Setoain eta Labordaren eredueri jarraiki, martxa eta bolan-dantzari ekin genien binaka jarrita. Binaka jarraitu genuen parez pare lehenengo antrexatekin eta segidan, denborak ikastaroa irentsi aurretik, sorginak eta eskualdunak ere dantzatzeko ahaleginak egin genituen.
Ikastaroaren osotzerako eta gehigarri legez, parte hartzaile bakoitzari Mixel Aurnaguek idatzitako Fauxtin Bentaberriren eragina Baxe Nafarroako musika eta dantzetan: aparteko kasu bat (Txistulari aldizkaria) artikuluaren kopia bana eman zitzaion (Luzaideko dantza eta -hedaduraz- Nafarroa Behereko dantzen gaineko dokumentu interesgarri gisa.


