Ikastaroa: Xemeingo ezpata-dantza
Xemeingo ezpata-dantza
Zerutxu dantza taldea
Data: Abenduak 28, asteartea
Ordutegia: 10.00 – 13.00
Lekua: Elgoibar. I. Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirre Plaza, 20870 Elgoibar)
Ikastaroaren prezioa: 15 €
Izena emateko epea: Abenduak 19
Xemeingo ezpata-dantza
Arretxinagako San Migel ermitaren ondoan dantzatzen du urtero Zerutxu dantza taldeak Xemeingo ezpata-dantza. Xemein eta Markinak udalerri bakarra osatu zuten 1959an. Xemeinen dago Arretxinagako San Migel ermita berezia, eta ondoan du garai batean Xemeingo udaletxea izan zena. Ingurune berezi horretan, soka-dantza eta mahai-gainekoaren batera dantzatzen da urtero irailaren 29an, ezpata-dantza.
Ezpata luzeekin egiten den ezpata-dantza berezia da Xemeingoa, Europako beste hainbat ezpata-dantzekin antzekotasunak dituena. Taldearen antolaketa, egiten dituzten zubiak, ezpatak gurutzatuz osatzen duten arrosa, haren gainera maisu-zaharra igotzeko ohitura... Koreografikoki ezpata-dantza aberats eta ederra da.
Iñaki Irigoien eta Felipe Amutxastegik bildutako datuen arabera, dagoeneko 1714an dantzatzen zen ezpata-dantza Xemein-en San Migel egunez. 1943an Segundo Olaetak erreparatu zion Xemeingo-ezpata-dantzari, eta ikastearekin batera, ezpata-dantza horretan oinarritutako beste antzeko dantza bat sortu zuen, ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka bat irudikatuz. “Arretxinagako San Migel” bezala ezagutzera eman zen dantza horrek hedapen handia izan zuen, baina San Migel egunean ermita ondoan ez zen dantzatzera iritsi. Gainera, 1979an, gerra aurrean dantzari izandako zenbaiten laguntzaz molde zaharreko mugimenduak berreskuratu zituzten Xemeingo ezpata-dantzarako Zerutxuko dantzariek eta arduradunek. Horixe da ikastaro honetan irakatsiko duten ezpata-dantza.

Zerutxu dantza taldea (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldea 1966an sortu zen. Hasiera batean umeei dantzan irakasteko asmoarekin, eta behin horiek nagusitu ahala helduen dantza taldearekin aurrera eginez. Markina eta inguruko ohiturak izan dira Zerutxuren lan-ardatza ordutik, eta berak biziberritzen ditu urtero besteak beste Xemeingo ezpata-dantza, soka-dantza edo aurreskua, mahai-gainekoa, eta inauterietako Hartzaren dantza eta saragi-dantza.
Felipe Amutxastegi izan da Zerutxu dantza taldearen ibilbidean bultzatzaile eta sustatzaile nagusia, eta gaur egun ere bere babesa ematen jarraitzen dio taldeari, nahiz eta koordinazio ardurak Alex Larrinagak daramatzan.