Gorputzaren gaitasun eremuak zabaltzen
Dantzara begira gorputzaren prestakuntza fisikoa eta teknikoa lantzeko bide desberdinak proposatu zituen Josu Mujikak Dantzagunean 2010eko ekainaren 19an eta 26an eskainitako ikastaroan. Dantza tradizionalean ibili zen gaztetxoa zela Mujika, eta ondoren Bartzelonan IT Dansan eta Beljikan, Maurice Bejart-en Mudra eskolan osatu zuen bere formazioa. Dantzari profesional bezala Beljikan eta Italian aritu ondoren, dantza irakasle aritzen da Euskal Herrian.
Dantza tradizionalaren alorrean hain ohikoak ez diren ariketa eta mugimendu sorta zabal bat landu zituen bi egunetan zehar Josu Mujikak. Askotan mugimendu bat edo pauso bat egiten blokeatu egiten gara, eta horregatik mugimendu eta urrats sorta zabalago batekin lan egitera gonbidatu gintuen Mujikak, gero ohikora itzultzen garenean askoz samurrago gertatuko zaigulako.
Lurreko ariketak, zutikakoak, barrakoak eta diagonalak egin genituen, eta espazio bakoitzean landu daitezkeen aukera desberdinetako batzuk probatzeko aukera izan genuen. Musika, urrats konbinazio eta mugimendu desberdinak probatu eta lantzera animatu gintuen Josu Mujikak, gorputza fisikoki eta koordinazioari dagokionez ere, malgutu eta indartu dezagun. Ezagutzaz gain, dantza klase bat aurrera eramateko irakaslearen bizipoza eta energia transmitatzeko gaitasunak zein garrantzi duen ere antzeman genuen bera lanean ikusita.