Azaroaren 7an egingo dira 2026ko Dantzan Topaketak
Dantzaren inguruko ezagutza, esperientziak eta gogoetak partekatuko ditugu azaroaren 7ko Dantzan Topaketetan. Eibarren izango da dantzari eta dantzazaleon topalekua. Aurreko urteetako topaketei segida emanez, aurten ere dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile eta alorreko eragileak elkartzeko jardunaldia antolatzen ari gara.
Oraingoz egitaraua lantzen ari gara, eta datozen asteetan joango gara xehetasunak ezagutzera ematen. Programa osatu ahala, izen-ematearen inguruko informazioa eta gainerako datuak ere argitaratuko ditugu.
Iaz abiatutako bideari jarraituz, aurten ere martxan dituzuen egitasmoak, ikerketak eta proiektuak ezagutu nahi ditugu. Horretarako, Dantzan Topaketetan zuen lana eta jarduna aurkezteko espazio ireki bat izango da. "Honetan ari naiz", "Hau egin dut" edo "Hau egin nahi dut" gisako aurkezpen laburren bidez, bakoitzak 5-10 minutuan bere esperientzia edo proiektua partekatzeko aukera izango du. Dantzaren inguruko ekimen, ikerketa, esperientzia edo proiekturen bat aurkeztu nahi baduzu, bidali zure proposamena ikasi@dantzan.com helbidera.
Dantzan Topaketak 2026
Data: 2026ko azaroaren 7a, larunbata
Lekua: Eibar, Markeskoa Jauregia
Egitaraua eta izen-emateari buruzko informazioa laster emango ditugu.
Aurreko Dantzan Topaketak
2025
2024
2022
2021