Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Gaztemundu dantzan 03: Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara

Dokumentuaren akzioak

Gaztemundu dantzan 03: Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara

2014/07/11 17:25
Gaztemundu dantzan 03: Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara

Claude Iruretagoiena Gaztemundu eta Dantzan Ikasiko ikasleei eskola ematen. Dantzagunea, 2014-07-08. Arg.: Oier Araolaza / dantzan.com 2014-07-08

Maritzuli konpainiako Jon Iruretagoiena eta Claude Iruretagoiena dantza-maisuen eskutik, egun bete eta mamitsua bizi izan dugu, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzen inguruko xehetasunak landuz, Lau urrats eta kitto! dantzaren irakaskuntzarako sistema pedagogikoa ezagutuz eta Nundik Nora ikuskizunaz gozatuz.

Zuberoa, gabota eta dantza-jauziak

Dantzagunean, Errenteriako Niessen eraikinean dantzarako prestatu diren azpiegitura bikainetan ekin diogu Jon Iruretagoienaren lehen eskola-orduari. Zuberoako maskaradetako zenbait urrats, aitzineko püntü zenbait, irakatsi ditu. Pas française, tombé, entrexat, eta frantsesez izendatzen diren beste zenbait urrats irakatsi ditu, eta baita frantsesa eta euskara konbinatzen duten urratsen bat ere, tombé luzia, esaterako.

Jon eta Claude Iruretagoienaren eskutik ikastaroa Dantzagunean, Gaztemundu eta Dantzan Ikasiko ikasleentzat, 2014-07-09. Argazkia: Oier Araolaza / dantzan.com CC-BY-SA

Urratsen jatorrizko izen frantsesaren inguruko argibideak eskaini ditu Claude Iruretagoienak, eta dantza hauetan ageri den desplazamendu ardatzaren (aurrera-atzera, eskuinera-ezkerrera) eta simetriaren jatorria kontra-dantzen egitura koreografikoen eraginez datorrela azaldu digute Iruretagoienatarrek.

Orain zenbait hamarkada Nafarroa Beherean, Aitziritzen ikasitako gabota irakatsi du ondoren Claude Iruretagoienak. Gaueko emanaldian garrantzia berezia izango duen dantza horren beste aldaera bat da Aitziritzekoa, plazan egiteko dibertigarria gainera. Azkenik, dantza-jauzien sistematika, egitura eta estiloetara hurbilketa azkar bat eskaini du Claude Iruretagoienak.

Jon eta Claude Iruretagoienaren eskutik ikastaroa Dantzagunean, Gaztemundu eta Dantzan Ikasiko ikasleentzat, 2014-07-09. Argazkia: Oier Araolaza / dantzan.com CC-BY-SA

Lau urrats eta kitto!

Arratsaldeko saioan Lau urrats eta kitto! dantza tradizionala transmititu eta lantzeko sistema pedagokiko aurkeztu du Claude Iruretagoienak. Bai Gaztemunduko taldea eta bai Dantzan Ikasiren deialdiaren bidez ikastaroetan parte hartzen ari direnak, denak dantza irakasleak izanik, interes handikoa da proposamen hau. Euskal dantzetan agertzen diren urrats gehienak apaindura eta estilo xehetasunez biluztu oinarrian hiruzpalau urratsetara ekartzen dituzte Maritzuliko irakasleek, eta horiek landuz dantza errepertorio zabal batez gozatzeko aukera izan daitekeela agertarazten dute.

Jon eta Claude Iruretagoienaren eskutik ikastaroa Dantzagunean, Gaztemundu eta Dantzan Ikasiko ikasleentzat, 2014-07-09. Argazkia: Oier Araolaza /  dantzan.com CC-BY-SA

Nundik Nora, Errenteriatik Hondarribira

Errenteriako Dantzagunea utzi eta Hondarribira aldatu gara. Gaztemunduko partaideek Hondarribiko alde zaharra bisitatzeko aukera izan dute, eta ondoren, Itsas Etxean, Maritzuli konpainiaren Nundik Nora ikuskizuna ikusteko aukera izan dute. Gipuzkoako Dantzagunea eta Hondarribiko Udalaren lankidetzarekin antolatu da emanaldia, eta euskal dantzaren alorreko hainbat dantzari, dantza-irakasle eta zuzendari elkartu da bertan Iruretagoienatarren azken lana ezagutzeko asmoz. Izan ere, ekainaren 20an Hendaian egin zen emanaldiaren estreinaldia, frantsesez, eta beraz, euskarazko estreinaldia izan zen Hondarribiko saioa.

Maritzuli Nundik Nora 6

Hitzaldi-dantzatua zuen abiapuntuan emanaldiak, eta horrela ulertu behar da orain ere, saioaren zati handi bat hitzek hartzen baitute, bai bideoan grabatutako azalpenek eta bai bertan, zuzenean, Jon Iruretagoienak irakurtzen dituenek, dantzaren historiaren etapa esanguratsu batzuk narratzen baitituzte. Luis XIVa errege dantzariaren ekarpen eta garaiko dantzekin hasi, kontra-dantzen moda, dantza-maisu eta koreografo handien ekarpenak, XIX. mendeko Frantziar Armadako instrukzio garaietan gazteek jasotako dantza-formazioak, eta guzti horiek Zuberoako dantzetan izandako eraginak eta utzitako arrastoak xehetu ziren ikuskizunean. Bikain prestatutako hamar dantzarik, Jon Iruretagoiena buru zuela, dantzatu zituzten historia pasarteetan agertzen ziren kontra-dantza, gabota, anglaise eta godalet-dantzak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa