Ikastaroa: Luzaideko dantzak
Luzaideko dantzak
Miguel Angel Sagaseta
Peio Setoain
Data: 2013ko urriak 12, larunbata
Ordutegia: 10:00 – 13.00
Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14, 20014 Donostia)
Prezioa: 15 €
Izena emateko epea: urriak 8
Ikastaroan izena emateko egin klik hemen (Bukatuta epea)
Luzaideko dantzak
Administratiboki Nafarroa Garaiari dagokio Luzaide, baina fisikoki, kulturalki eta zer esanik ez, koreografikoki Nafarroa Beheretik gertuago antzematen da herri hau. 400 biztanle ditu, baina dantza herritarren odolean sartuta dago, eta urtero, Pazko igandez ospatzen duten Bolant-eguna dantzaren festa ederra izaten da.
Luzaideko dantzen errepertorioa oso ezaguna eta zabaldua da dantza talde eta plazako dantzetan, baina saio honetan sistema osoa ulertu, sistema horren teknika ezagutu eta estilo kontuak bereiztea izango da helburua. Dantza-jauziak izango dira saioaren abiapuntua, eta horiek egiteko bi erak ikusiko ditugu: urraska eta antrexatekin.
Luzaiden 1950eko hamarkadatik aurrera, jauziak antrexatekin egiteko ohiturak indar handia hartu du, eta sistema hori landuko dugu. Dantza-jauziez gain, bolant-dantzak, martxak, dantza-luzea eta kontra-dantzak ikusteko tartea hartzen saiatuko gara.
Miguel Angel Sagaseta, Peio Setoain
Sarrera teoriko bat eta saio praktikoa izango ditu ikastaroak. Hasteko, Miguel Angel Sagasetak Luzaideko dantzei buruzko ikuspegi orokorra eta bere ikerketan jasotako hainbat kontu jakingarri eskainiko ditu. Ondoren, Peio Setoain dantza-maisu luzaidarraren eskutik dantza saio praktikoa izango dugu.
Luzaiden jaioa, dantzaria eta musikaria da Peio Setoain. Luzaiden urtero bolant-egunean dantzatzeaz gain, gazteei dantzan irakasten trebatua. Txistua eta gaita jotzen ditu, eta Untsalaz txarangarekin aritzen da.
Ituren-n jaio zen Miguel Angel Sagaseta eta apaiz lanetan zazpi urte egin zituen Luzaiden, 1996 eta 1973 bitartean. Herri hartan dantzak zuen indarraz oharturik hasi zen informazio eta datu bilketan eta 1977an argitaratu zuen Danzas de Valcarlos izeneko liburua, Luzaideko eta 
2011. urtean Luzaideko ddantzak argitaratu du, aurretik egindako lana osatuz eta zabalduz, Luzaideko dantzei buruz ezezik, mendebaldeko pirinioetako dantzei buruzko informazioa zabala eskainiz.
Miguel Angel Sagaseta eta Peio Setoianekin batera, Patxi Labordak, Aiko taldeko dantza-maisuak koordinatuko du ikastaroa.
- Ikastaroan izena emateko egin klik hemen

