Dokumentuaren akzioak
Dantza eta genero-identitatea aztertzen dituen doktore-tesiaren defentsa
Apirilaren 30ean, osteguna, 11:00etan izango da doktore-tesiaren defentsa, eta bideo-konferentziaz burutuko da saioa. Ekitaldia jarraitu nahi duzuenok bete formulario hau eta emailean jasoko duzue ekitaldian sartzeko lotura. Hori bai, ohartarazi didate kontu hartzeko kamera eta mikrofonoa itzalduta izateaz bertan sartzerakoan eta horrela mantentzeaz ekitaldiak iraun bitartean. Berez martxoaren 20an UPV/EHUren Leioako kanpusean aurreikusita zegoen saioa, baina COVID-19 birusak eragindako larrialdia dela eta, bertan behera geratu zen ekitaldia eta bideo-konferentziaz egingo dugu orain.
Euskal dantza eta genero-identitatea
Doktore-tesiaren defentsa ekitaldian euskal dantza eta genero-identitatea aztertuz eginko ikerketa lana aurkeztuko dut. Euskal dantzetan indarrean izan ditugun genero-identitateak eta rol estereotipatuak noiz eta nola eraiki ziren ikertu dut doktore-tesian.
UPV/EHUren Mikel Laboa katedraren bekarekin egin dut ikerketa eta Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailaren Gizarte Komunikazioa doktorego programaren baitan aritu naiz. Leire Ituarte eta Nerea Aresti izan ditut zuzendariak eta epaimahaia honakoek osatuko dute: Melania Moscoso (CCHS), Xabier Itzaina (Sciences Po Bordeaux) eta Miren Llona (UPV/EHU).
Urriaren 14an erregistratu nuen tesia eta matrikularen inguruko gatazka administratibo bat dela medio atzeratu egin da aurkezpena, baina azkenean arazoak konponduta 2020ko martxorako ezarri zen ekitaldia, eta azkenik apirilaren azken hondarretan burutuko da. Doktore-tesien defentsak ekitaldi publikoak izaten dira eta horregatik bideo-konferentzian ere sarrera irekia izango da. Hori bai, epaimahaiak bere balorazioak agertu ondoren aretoan direneei ekarpenak egiteko aukera eskaintzen zaie, baina hitza hartzeko aukera doktore titulua dutenek soilik izaten dute. Ez dakit oraingoan, bideo-konferentzia izanik nola kudeatuko duten puntu hori.
Doktore-tesiaren defentsa
- Tesiaren izenburua: Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan.
- Doktoregaia: Oier Araolaza Arrieta
- Tesi-zuzendariak: Leire Ituarte eta Nerea Aresti
- Epaimahaia: Melania Moscoso (CCHS), Xabier Itzaina (Sciences Po Bordeaux) eta Miren Llona (UPV/EHU).
- Data: 2020ko apirilaren 30ean, 11:00etan
- Tokia: EHUren e-gela birtual batean egingo da, bertan izateko interesa izanez gero bete formulario hau eta emailean jasoko duzue ekitaldian sartzeko lotura.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?