Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan

Dokumentuaren akzioak

Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan

Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi du liburu honek. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi dira: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan.
Egilea
Oier Araolaza Arrieta
Formatua
Liburua
Editorea
UEU
Data
2020/04/30

Erosi liburua dendarako saski-botoia

Euskal komunitate nazionalaren espresio sinboliko eraginkorra izan da euskal dantza. Funtzio hori betetzeko helburuarekin eraldatu egin zen euskal dantza XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehen herenean. Genero-ikuspegiak eraldatzen ari ziren gizartean, eta, ondorioz, gizon eta emakumeen rol eta estereotipo berrien neurrira berregin ziren euskal dantzak. Dantza-tradizio berri hori genero-ikuspegi bitarrarekin eraiki zen, eta genero bakoitzari errepertorio, janzkera eta dantzakera bereiziz osatutako rol estereotipatuak egotzi zitzaizkion: maskulinitatea gorpuztu zuten ezpata-dantzariek eta feminitate-eredu berria poxpolinek. Gizon eta emakumeen arteko banaketa hori neurri handi batean orain 100 urte eraikia eta eraldatua izan zela frogatzeak egungo ikuspegietara ekartzeko ardura transmititzen digu.

Emakumeek aurreskurik ez zutela dantzatzen esan da XX. mendean, baina ikerketa honek frogatu du gezurra dela hori, emakumeek aurreskuak dantzatzen zituztela, harik eta ukatu zitzaien arte. Euskal emakumeen dantzaren historia debekuek eta ukazioek, eta estereotipoek eta rolek markatutako historia da. Euskal dantza tradizionalaren eraikuntza horretan genero-identitateak nola aldatu eta konfiguratu ziren azaleratu nahi du lan honek. Debeku guztien gainetik eta ukazio guztien azpitik, dantzan egiteari inoiz utzi ez dioten emakumeen historia da honako hau.

Aurkibidea

ESKERTZA

1. SARRERA
1.1. Euskal dantza eta generoa aztergai
1.2. Dantzaria dantzari begira
1.3. Hipotesia, kronologia eta atalak
1.4. Identitateak dantzan
    1.4.1. Dantza-ikasketak
    1.4.2. Nazio- eta genero-identitateak dantzan
    1.4.3. Dantza genero-sisteman
1.5. Euskal dantza eta generoari begiradak
    1.5.1. Folkloristak emakumeen dantzaren ukazioaren eta bereizkeriaren artean
    1.5.2. Generoa analisi-kategoria moduan
    1.5.3. Genero-begirada euskal dantza tradizionalari buruzko lanetan

2. DEBEKUEN GAINETIK ETA BAZTERKETEN AZPITIK EMAKUMEAK DANTZAN
2.1. Gizonezko euskal dantzariaren mitoaren eraikuntza aipu apokrifoetan
2.2. Emakumeak dantzan Erregimen Zaharrean (XVI-XVII)
    2.2.1. Emakumeak Corpus Christi eta patroien festetan eta dantzetan
    2.2.2. Emakume dantzarien kontrako debekuak
    2.2.3. Emakumeak dantzan bidaiari eta kronikarien begietan
2.3. Emakumeak dantzan erregimen-aldaketan (XVIII-XIX)
    2.3.1. Debekuen uztarripean eta arrotzen liluraren artean dantzan
    2.3.2. Ez deabru, ez aingeru
    2.3.3. Deabruaren mandatariak dantzan: ipurdikoak eta gorputz-igurtziak
    2.3.4. Emakumeak dantzatzetik, emakumeen dantzetara

3. GENERO- ETA NAZIO-IDENTITATEAK AURRESKUAN
3.1. Esku-dantzatik aurreskura: generoaren araberako sailkatze hierarkikoa
3.2. Klasea, generoa eta adina aurreskuan
3.3. Emakume aurreskulariak Errestaurazio-garaian (1874-1920)
3.4. Lehen abertzaletasunaren gizon-dantza (1894-1920)
3.5. Emakumeen aurreskuak euskal kulturaren pizkundean (1920-1936)
    3.5.1. Santurtzi, 1921: filmatutako lehen aurreskua, emakumeen azkenetakoa
    3.5.2. Ez dantzakera maskulinorik, ez dantzakera femeninorik
    3.5.3. Emakumeen azken aurreskuak
3.6. Euskal nazionalismo koreografikoa eta euskal emakumeen dantzen ukazioa
    3.6.1. Resurreccion Maria Azkue
    3.6.2. Francisco Gascue
    3.6.3. Pierre Lhande
    3.6.4. Telesforo Aranzadi
    3.6.5. Aita Donostia
    3.6.6. Policarpo Larrañaga
    3.6.7. Enrique Jorda Gallastegi

4. POXPOLINAK ETA EZPATA-DANTZARIAK: EUSKAL NAZIOAREN GORPUTZ SEXUATUAK
4.1. Ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputza
4.2. Gorulariak eta poxpolinak: euskal emakumeen gorputz dantzariak
    4.2.1. Emakume arku-dantzariak errege-erreginen gozagarri
    4.2.2. Gorulariak: etxeko aingeru dantzariak
    4.2.3. Poxpolinak: aberriaren alabak dantzan
4.3. Gorputz dantzari sexuatuen eraikuntza
    4.3.1. Sagar-dantza: gizonen dantza femeninoa
    4.3.2. Euskal dantzakera maskulinoa eta femeninoa
    4.3.3. Dantzariak eta pilotariak: janzkera eta gorputz-jarduera sexuatuak
4.4. Mugak, tentsioak eta zuzenketak emakumeen dantzen definizio-prozesuan
    4.4.1. 1931ko emakume ezpata-dantzariak eta genero-mugen urraketa
    4.4.2. Poxpolinak mutil-dantzetan: gatazka Aberri Egunean

5. ATZEAN IKASI DUGU NOLA DANTZATZEN GAREN AURREAN

6. ITURRIAK, BIBLIOGRAFIA ETA INDIZEAK
6.1. Erreferentziak
6.2. Filmak eta bideoak
6.3. Artxibo eta dokumentazio-zentroak
6.4. Hemeroteka
6.5. Ilustrazioen indizea

Fitxa

  • Egilea: Oier Araolaza Arrieta
  • Argitaletxea: UEU
  • Gaiak: Antropologia, Folklorea, Emakumea, Dantza
  • Jakintza-arloak: Antropologia
  • ISBN: 978-84-8438-754-2
  • Argitarapen urtea: 2020

 

Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan

Oier Araolaza Arrieta, 2020

Dokumentuaren akzioak