Munduko dantzariak Euskal Herrira: GAZTEMUNDU 2002
Gaztemundu egitaraua 1996an jarri zen abian eta bere helburu nagusia euskal etxeetako gazteei gaur egungo Euskadi erakustea da. Horretarako egiten duten 15 eguneko egonaldian zehar hamaika ekitaldiz osatutako egitaraua betetzen dute, herri honetako kultura, gizartea, erakundeak eta enpresak, besteak beste, bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.
VII. edizioko deialdi hau gai monografiko baten ingurukoa egin nahi izan da, euskal etxeetako dantza taldeetako zuzendari eta arduradunentzat izango dena, munduko hainbat tokitan sakabanatutako dauden euskal etxe horietako eta Euskal Herriko bertako dantza taldeen arteko harremanak sendotu eta trukeak bultzatzeko asmoarekin.
Kontuan hartu beharra dago euskal etxeetara hurbiltzen diren gazte gehienak dantzaren inguruko ekintzetara hurbiltzen direla.
Gaur egun dantza talde ugari dago euskal etxeetan, egia da, maila desberdinetakoak direla, baina kasu askotan behintzat erreferente ere badirenak Euskal Herriko taldeentzat ere.
2002ko irailerako prestatzen ari garen egitarauaren helburu nagusia taldeen arteko harremanak eta lotura estutzea da, azken finean errepertorio, materiale, jantzi eta musikari dagokienez ere, elkar aberasteko. Datozen asteetan bidaliko zaizue egitarauaren lehen zirriborroa..
2) Egitarauaren datak eta tokiak
Irailaren 6tik 20ra bitartean izango den egonaldian zehar makinatxo bat herri bisitatuko dira Euskal Herrian zehar, bakoitzean bertako dantzak ikusteko.
Bigaren asterako utziko dira aterpetxean egingo diren lan-ekitaldiak: ihardunaldi, aurkezpen, hitzaldi, dantza saio eta abar.
3) Parte hartzeko baldintzak
Gaur egun dantza taldeekin lotura duen edonork parte har dezake, batez ere zuzendari edo arduradun den orok, beti ere Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen euskal etxeen erregistro ofizialean izen emandako euskal etxe bateko kide izanez gero, gutxienez orain dela hiru urtetik.
Deialdi honetan gehienez 40 lagunentzako tokia dago, beraz, jasotzen diren eskabideak berrogeitik gorakoak badira, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza honek aukeraketa egin beharko du jasotako eskabideen artean.
4) Eskabideak aurkeztea
Deialdian parte hartzea nahi duen orok honekin batera datorren eskabidea bete eta bidali beharko du.
Horrez gain, ikerketa lan bat egin beharko da honako gai hauetako baten edo batzuen inguruan:
1. Zure dantza talde edo Euskal Etxeko dantza taldearen historia egin. Historia luzea badu etapetan bereizi eta garai bakoitzari buruz ondoko datuak bildu eta landu:
- Noiz sortu zen eta nork bultzatu zuen
- Zein dantza egiten zituzten hasieran, nola eta norekin ikasi zituzten
- Non biltzen ziren dantzak ikasteko
- Noiz eta non egin zuten lehen emanaldia, zer dantzatu zuten
- Nola konpondu ziren arropak egiteko, ereduak nondik hartu zituzten, nork josi zituen..
- Nondik eskuratu zituzten tresnak: ezpatak, uztaiak,...
- Musika nork jarri zuen
2. Gaur egungo dantza taldea eta etorkizuna
- Zenbat lagunek osatzen duten, lagun horien jatorria
- Ensaiatzeko tokia, maiztasuna.
- Nor da irakaslea, non eta norekin ikasi duen
- Zein dantza ezagutzen dituen taldeak, noiz, norekin eta non ikasitakoak diren
- Noiz, non, eta zer arrazoi, ospakizun... dela eta egiten dituzue dantza saioak? Zer dantzatzen duzue? Zein lekutan egiten dira (kalean, euskal etxeetan, antzokietan...)? ze ikusle kopuru biltzen da, gutxi gora behera?
3. Dantzak Taldeak dantzatzen dituen dantzan zerrenda egin eta dantza bakoitzari buruz ondoko informazioa bildu:
- Dantzaren izena, norekin, non eta noiz ikasitakoa den.
- Dantza horretarako erabiltzen diren arropak eta tresnak deskribatu (argazkiz osatu)
- Dantzari horren jatorriari buruz taldean duzuen informazioa bildu:
- Euskal Herriko zein eskualde edo herritakoa den
- tradizionala den ala norbaitek sortutakoa den
- Noiz dantzatzen den eta zer den jai horretaz dakizuena
- Dantza horren musikaz duzuen informazioa bildu: zein musikatresnarekin jotzen den, partiturarik baduzuen,...
4. Euskal Herriko dantza bat (edo dantza multzoa) edo Euskal Herriko eskualde bat aukeratu, eta horri buruzko lan bat egin. Bildu bertan egiten diren dantzak, deskribatu urratsak, jatorria, gaur egun nola mantentzen den, jantziak, musika... Lan horrek atal horiek edo beste batzuk izan ditzake.
Programan parte hartzeko aukeratzen diren guztiek aukera izango dute egonaldian zehar taldeko gainontzeko kideei euren lanen berri emateko.
Aurkeztu beharreko agiriak:
¨ Eskabide orria (honekin batera datorrena) behar bezala beteta.
¨ Euskal Etxeko Zuzendaritzaren egiaztagiria, gutxienez 3 urte lehenagotik kide dela dioena, eta dantza taldearekin duen lotura azaltzen duena.
¨ Euskal Etxeko Zuzendaritzaren egiaztagiria, dantza taldearen ezaugarrien berri ematen duena: taldeko kide kopurua, egiten dituzten dantzak eta emanaldiak, eta kanpoan duten oihartzuna
Eskabideak aurkezteko epea 2002ko maiatzaren 15erartekoa izango da.
Eskabideak posta elektronikoz bidaliko dira (Word 6.0 edo berriagoan) honako helbide honetara: Benan-Oregi@ej-gv.es
5) Aukeraketa
Parte hartu ahal izateko baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideen artean eta ikerketa lanarekin batera badatoz, honako puntuaketa egingo da:
Aurkeztutako lanagatik gehienez 40 puntu
Eskegileak dantza taldean duen partehartze neurria
(egiaztagiri bidez ziurtatuko dena) gehienez 30 puntu
Dantza taldearen neurri eta garrantzia
(egiaztagiri bidez ziurtatuko dena) gehienez 20 puntu
Euskara maila gehienez 10 puntu
PUNTUAK GUZTIRA (GEHIENEZ) 100 PUNTU
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak uztailaren 10a baino lehen jarriko da harremanetan aukeratuak izan diren eskegileekin.
Aukeratuak izan diren eskegileek honako agiri hauek bidali beharko dituzte uztailaren 20a baino lehen:
1. Parte hartzeko borondatea berresteko idatzia.
2. Itzuli ondoren euskal etxearekin lankidetzan jarduteko egindako akordioa (izan daiteke gainontzeko kideei hitzaldi bat ematekoa, edo beste edozein).
3. Egitarauan jasotako ekitaldi guztien parte hartzeko konpromisoa.
7) Baldintza orokorrak
Kontuan hartuko da nongoak diren hautagaiak aukeraketa egiteko orduan. Horrela, ahalik eta dantza talde kopuru handiena ordezkatuta izatea nahi izango da. Horrez gain, herrialdeen arteko proportzioa mantentzeko ahalegina egingo da..
Aukeratua izan den norbaitek uko egiten badio parte hartzeari, erreserbako zerrendan hurrengo denari eskainiko zaio parte hartzeko aukera hori
GAZTEMUNDU 2002 EGITARAUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE ORRIA
ESKEGILEAREN DATUAK, JAKINARAZPENETARAKO
Izen-abizenak:
Jaioteguna:
Sorlekua: Herrialdea:
Helbidea: Kalea:
Kode postala: Hiria: Probintzia: Herrialdea:
CURRICULUM VITAE:
Egindako ikasketak edo egiten ari den ikasturtea (ari bada):
Lanean ari zara: Bai: Ez:
Baiezkotan, zein lanbide eta postutan:
HIZKUNTZAK:
Ama hizkuntza:
Besteak: Oinarrizko ezagutza Erdipurdikoa Maila ona
Euskara
Gaztelania
Inglesa
Frantsesa
Besterik (adierazi)
EUSKAL HERRIAREN EZAGUTZA
Adierazi zenbatetan etorria zaren eta zein urtetan:
EUSKAL ETXEAK
Zein euskal etxeko kide zara?
Noiztik zara bazkide?
Betetzen duzu kargurik edo baduzu zereginen bat euskal etxean? Zein?
ARRAZOIAK
Adierazi zeintzuk diren programa honetan parte hartzeko eskea egitera eraman zaituzten arrazoiak
Deialdiaren dokumentua jaisteko egin klik ondoko artxibo erantsian:
Benan Oregi