Dokumentuaren akzioak
Gaztemundu dantzan 04: soka-dantza Lehendakaritzan
Gaztemunduko parte hartzaileei harrera eskaini zien Lehendakariak uztailaren 9an. Gazteizen, Lehendakaritzan bertan bildu eta elkarrekin solasteko aukera izan zuten. Ekitaldian soka-dantza egiteko asmoarekin, soka-dantza prestatzen aritu ziren diasporako dantza irakasleak goiz partean.
Soka-dantzatik aurreskura, aurreskutik soka-dantzara
Soka-dantzaren historia eta bilakaeraz mintzatu zitzaien Oier Araolaza goizeko lehen txandan. Soka-dantza, dantza-soka, esku-dantza, dantza-luzea, zortzikoa, aurreskua, dantza-luzea,... gutxienez XVI. mendetik aurrera, Euskal Herriko dantzaldi, erromeria eta festetako dantza ohikoenetakoa zela agertu ondoren, eta historian izan dituen hainbat ezaugarri aurkeztuta, XX. mendean izan duen bilakaeraren berri eman zuen.
Soka-dantza ireki eta libreak gutxitu eta soilik protokolozko soka-dantzek iraun zuten nagusiki. Azken hamarkadetan, soka-dantzatik erauzitako aurreskua bihurtu da protokolo dantza ia-bakar eta sistematikoa, horrek dantza kolektiboa dantza indibidual bihurtuz eta parte hartzailea zena ikusle bihurtuz. Aurresku inflazioak, aurreskuaren debaluazioa ere ekarri du, eta hortxe du berriz aukera soka-dantzak, eremuak berreskuratu eta balio sinbolikoak lehengora itzularazten saiatzeko.
Soka-dantzaren desafioa
Hitzetatik ekintzetara pasaz, soka-dantza bat prestatzeari ekin zioten Gaztemunduko kideek Josu Garate eta Oier Araolazaren laguntzarekin. Desafioa ikasteko ahaleginak izerdia ongi atera ondoren, alkate-soinua, zubiak, fandangoa, arin-arina eta kalejirak antolatuta, prest geratu zen taldea arratsaldeko desafiorako.
Lehendakari txistulari
Banan-banan agurtu ditu Lehendakariak Gaztemundu programan parte hartzen ari diren kide guztiak. Berakin dira emaztea, Lucia Arieta-Arunabeña, eta Maria Angeles Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia. Ongi-etorria eman, eta Gaztemunduko programaren asmoak, edukiak eta ekarpenak agertu ditu Iñigo Urkullu Lehendakariak. Ondoren, argazkia egin dute denok elkarrekin.
Soka osatu, eta Lehendakaritza egoitzaren erdiko patioa dantza-plaza bihurtu da berehalakoan. Jose Migel Laskurain txistulariaren doinura, goizean prestatutako soka-dantza egin dute Gaztemunduko parte-hartzaileek, irakasle eta antolaketa taldeko kideekin batera. Urduritasunak eta ikasitakoa barneratzeko presak gainditu ondoren, poliki-poliki askatzen joan dira dantzariak eta fandango eta arin-arinean beren onena eman dute.
Kalejira bukatuta, inork espero ez zuena gertatu da. Txistu soinua entzuten hasi da berriz, eta txistulariari begiratzerakoan sorpresa keinuak nagusitzen hasi dira. Iñigo Urkullu Lehendakariak txistua eta danbolina hartu dizkio Jose Migel Laskuraini, eta dotorezia osoz jotzen ari da. Ikusi mendizaleak kanta jotzen ari da, eta konturatu orduko denok kantuan gara haren erritmora.
Txistua eta danbolina jotzen urte asko aritua da Lehendakaria, eta ez duela ahaztu erakutsi du. Baina jarraian solasean aritu gara, eta jotzeaz gain, txistua, dantza eta euskal folklorearen alorra interes handiz jarraitzen duela frogatu ahal izan dugu.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Egindakoak
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16