Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kajoitxu Dantza-khorda bat Itsasun XX. mende hasieran

Dokumentuaren akzioak

Dantza-khorda bat Itsasun XX. mende hasieran

2023/06/19 07:35
Dantza-khorda bat Itsasun XX. mende hasieran

Dantza-khorda Itsasun, 1924. Argazkia: Bilketa.eus

Gizon emakumeak zapiekin elkarri helduta sokan dantzan Itsasuko (L) Elizaldeko plazan, dantza-khordan alegia. Bilketa euskal funtsen atarian eman dute ezagutzera “Aspaldiko soinulari eta dantzariak” izenburuarekin XX. mende hasierakoa izan daitekeen argazki eder hau.

Dantza-khorda Itsasun
Dantza-khorda Itsasun, 1924. Argazkia: Bilketa.eus

Xabier Itzainaren arabera garrantzi handia izan du dantza-khordak Itsasun, bereziki Besta Berri eta Otaban edo Zortziurrenean. Hain zuzen ere, bi data horien pasa berri dira azken bi asteburutan. Bi aldiz eta bi lekutan ematen zutela dantza dio Itzainak eta kartier bakoitzeko ordezkariak izaten ziren sokaren buru eta buztan.

Dantza-khorda Itsasun
Dantza-khorda Itsasun, 1924. Argazkia: Bilketa.eus

Itzainak dio argazki honek ez dirudiela Besta Berri ospakizunetakoa, gizonezkoak ez baitaude soldadu jantzita. Hala balitz galtza zuriak izango zituzten. Hala ere, Besta Berrin bezala moketak eta lore buketak dituzte, zapiak eta lore-sortak. Dantza hau ezkontzetako ospakizunetan ere ohikoa izan da. Itzainak azpimarratzen du xirula soinuz ari direla. Garai hartan argazki gutxitan agertzen omen dira xirulariak, ordurako Nafarroa Berean eta Lapurdin kobrezko instrumentuak erabiltzen baitziren.

Dantza-khorda Itsasun
Dantza-khorda Itsasun, 1924. Argazkia: Bilketa.eus

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.