Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kajoitxu Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Dokumentuaren akzioak

Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

2024/03/08 09:50

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak emakumeak hartu zituen erdigunean. Hala, landa zein hiri eremuetako hainbat eta hainbat emakume erretratatu zituen, bereziki protagonismoa emanez haiei.

Hainbat belaunalditako emakumeei egin zizkien argazkiak.

Eulalia Abaitua
Ama-alabak, adin-mailen profilak. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Eulalia Abaitua
Erromes baten erretratua. 1900 baino lehenagokoa. Argazkia: Eulalia Abaitua

Eulalia Abaitua
Txanbila daroan neska koskorra etxeko atean. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Lehen ikasketak Bartzelonan egin omen zituen eta 1873. urtean Liverpoolera joan ziren Bigarren Karlistalditik ihesi, urtebete lehenago ezkondu zen Juan Narciso Olano Pikabea Lesakakoa ontzigilearekin. Ingalaterran egin zuela argazkilaritzarekin lehen kontaktua eta handik Bilbora itzultzean Begoñako Basilikaren alboan kokatuta zegoen etxeko sotoan ipini zuen bere argazki-laborategia.

Emakumeak eguneroko lanetan ari zirela islatu zituen. Hiriko, landa eremuetako eta kostako emakumeak lanean.

Eulalia Abaitua
Kantina gerrian, neurria eskuan eta atzean, gurdian, kupela. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Eulalia Abaitua
Argazkian agertzeko gertu. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Eulalia Abaitua
Lan eta irrifarre. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Eulalia Abaitua
Errepublika plazako iturrian. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Ia lan guztia 44x107 mm.dun plaka esteroskopikoz egina dago, zuri-beltzean. Egun, berak egindako 1000tik gora argazki gordetzen dira. Ez zituen publiko egin eta etxeko sotoan geratu ziren gordeta. Gerora familiak Bilboko Euskal Museoari eman zizkion. Orain, bilduma eder horretako zenbait argazki eskuragarri ipini du Euskarianak. Tartean dira baserritar jantziaren eraldaketa lagundu zuten argazki nagusiak.

Eulalia Abaitua
Adineko emakumeak. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Eulalia Abaitua
Egirletako emakume eta haurrak. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Eulalia Abaitua
Amona eta biloba. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Aisialdi denborak ere islatzen dira argazkietan. Dantza, festa eta jaian ere hor ziren emakumeak.

Eulalia Abaitua
Santutegi aurreko zabalunea. 1900 baino lehenago. Argazkia: Eulalia Abaitua

Eulalia Abaitua
Udaletxeko Plaza, Lekeitio. Circa 1900. Argazkia: Eulalia Abaitua

Eulalia Abaitua
Mozorroa jantzita inauterietan. Circa 1910. Argazkia: Eulalia Abaitua

Bestalde, Eulalia Abaituaren argazkietatik abiatu eta Bilboko Euskal Museoak ekoitzitako Kameratik orratzera erakusketa Balmasedako La Encartada Fabrika-Museon dago ikusgai uztailera arte. XIX eta XX. mendeetako emakume jantzien erakusketa.

Dokumentuaren akzioak

2024/03/09 19:12
Kaixo. artikuluak dioen bezala "baserritar jantziaren eraldaketan" zerikusi handia izan zuen Eulalia Abaituaren lanak baina azpimarratu nahi nuke Ikerfolkeko Atondu ekimena izan zela 1992an, besteak beste, argazkilari honen argazkietan oinarrituriko ereduak lehenengo aldiz 12 emakumeren gorputzetan kaleratu zituena. Horixe izan zen inflexio puntua: argazkietan zegoena gorputzetan jartzean gauzatu zena, XIX. mendeko herri Janzkera berreskuratuz.Argazkiak oinarri izan ziren, bai, baina ikerketak emandako ezagutzarekin eta paperean zegoena gorputzetan jarriz. Joanne Entwistlek dioen bezalaxe, jantzia janztesren emaitza da.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.