Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Eulalia Abaituaren argazkiak I

Dokumentuaren akzioak

Eulalia Abaituaren argazkiak I

2024/03/08 07:55

Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943) argazkilariaren bilduma ederra eskuragarri ipini du Euskarianak. Ingalaterran ikasi zuen argazkilaritza eta egun berak egindako 1000tik gora argazki gordetzen dira. Asko euskal herritarren erretratuak dira, Euskal Herriko egunerokotasuna, lanbideak, jaiak... agertzen dira; tartean dira baserritar jantziaren erreboluzioa ekarri zuten argazki nagusiak. Euskarianak 1900-1910 urteetan datatuta dauden 131 argazkiko bilduma argitaratu du eta hemen horietako batzuk jaso ditugu. Argazkiak: Eulalia Abaitua, Bilboko Euskal Museoa.

Dokumentuaren akzioak