Weiditz, XVI. mendeko euskaldunak nola janzten ginen erakutsi zigun marrazkilaria

2025/06/11
Weiditz, XVI. mendeko euskaldunak nola janzten ginen erakutsi zigun marrazkilaria

Ezagutzen dugun euskal dantzari buruzko ilustrazio zaharrenetarikoa Chistoph Weiditz (Estrasburgo, Frantzia, 1498 – Friburgo, Alemania, 1559) artistarena da, "Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian" goiburua ipini ziona, hain zuzen ere. Neska gazte bat irudikatzen da, besoak goian dituela, dantzan. Weiditz-ek euskal emakume dantzarien lehen froga jasotzeaz gain, gure inguruetako beste hainbat ilustrazio egin zituen eta Trachtenbuch lanean jaso zituen. Horietako zenbait, Euskal Herrikoak eta ingurukoak, erakutsiko ditugu sarrera honetan.

Weiditz Estrasburgon jaiotako marrazkilari, eskulangile eta urregilea izan zen. Bizitzaren zati handiena bere jaioterrian eta gaur egungo Baviera-n (Alemania) pasatu zuen, non eskultura txikiak (batez ere, dominak, horri esker ezaguna egin baitzen) eta erretratuak egin zituen. XVI. mendeko 1520-1530eko hamarkadan Iberiar penintsulan zehar bidaiatu zuen; horren ondorioz, Trachtenbuch edo Jantzien liburua deiturikoa sortu zuen. Bertan, bisitatutako lekuetako jantziak jasotzen dira, batez ere emakumezkoenak. Trachtenbuch liburuan hainbat pertsonen marrazkiak agertzen dira; horien bitartez, Weiditzek bisitatzen ari zen lekuetako herritarren inguruko informazioari buruzko pistak ematen dizkigu. Trachtenbuch Iberiar penintsulako jantziak biltzen diren garaiko liburu bakarretakoa da. Eskuizkribu hau Nuremberg-eko Alemaniako Museo Nazionalean dago gaur egun.

Ilustrazioen goiburuak garaiko aleman zaharrean daude idatziak eta euskarara itzultzeko ahalegina egin dugu. Beraz, argazki-oinak itzulpenak dira, bere horretan jasoak. Ondorioz, kontuan hartu behar da herrialdeak Weiditzek garaian egin zuen gisan izendatu ditugula.

Jarraian, Trachtenbuch-ean agertzen diren Euskal Herriko eta inguruko jantziak aurkeztuko ditugu, batez ere emakumezko jantziak.

Euskal emakumeen jantziak

Euskal herriko emakume baten mendira joateko jantzia. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Testu originalaren araberan, irudian ikusten den jantzia, Euskal Herriko mugetako eta Bizkaiko emakumeen mendietako jantzi tradizionala zen.

Euskal herriko emakumeen jantzi tradizionalak. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Ezkerreko irudian agertzen den emakumearen jantzia, testu originalaren araberan, Euskal Herriko emakumeen beste mendiko jantzi tradizionala zen.

Euskal herriko emakume baten mendira joateko jantzi tradizionala. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Horrela dantzatzen da Bizkaian. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Testu originalaren araberan, hau zen Bizkaiko emakumeen dantzatzeko garaiko modua.

Ezkerreko irudian Santanderreko emakume baten jantzia eta eskumako irudian Euskal agure baten jantzia. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Testu originalaren araberan, eskumako irudian ikusten den anderea, elizarako bidean dago; beraz, ulertu daiteke horrela joaten zirela Euskal Herriko agureak elizetara.

Ezkerreko irudian euskal emakume bat haritzen eta eskumako irudian euskal emakume baten festarako jantzia. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Testu originalaren araberan, eskumako irudian dagoen emakumearen jantzia bai kaleetako festetarako baita etxeko festetarako emakume baten jantzia zen.

Ezkerreko irudian euskal emakume noble baten jantzia eta eskumako irudian euskal emakume baten mendirako jantzia. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Ezkerreko irudian Frantziako mugako euskal emakume baten jantzia eta eskumako irudian euskal agure baten jantzi tradizionala. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Testu originalaren araberan, ezkerrean dagoen irudiaren emakumearen jantzia, Frantziako Pirinioetako mugako emakumeen mendi jantzia zen.

Ezkerreko irudian euskal emakume baten jantzia eta eskumako irudian Frantziako eta Espainiako mugetako euskal emakume baten jantzia. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Testu originalaren araberan, ezkerreko irudiko emakumearen jantzia, garaiko emakume baten jantzi eder bat zen. Beste aldetik, eskumako irudiko emakumea, testu originalaren araberan, Bizkaitik Frantziako eta Espainiako mugetara joateko jantzi bat zen.

Euskal herriko dontzeila baten jantzi tradizionala. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Ezkerreko irudian euskal emakume baten jantzia Santa Marian, Bizkaian, eta eskumako irudian euskal emakume bat elizarako jantzia. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Testu originalaren araberan, eskumako irudian ikusten den emakumea elizarako bidean dago; beraz, ulertu daiteke horrela ere joaten zirela Euskal Herriko agureak elizetara.

Iruñeko emakume baten jantzia. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Iruñeko emakume baten jantzia. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Ezkerreko irudian Santanderreko emakume baten elizarako jantzia eta eskumako irudian Santanderreko emakume baten mendirako jantzia. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Testu originalaren araberan, eskumako irudian dagoen emakumearen jantzia Santanderreko emakumeak erabiltzen zuten mendira joateko, baita Euskal Herriko emakumeek ere erabiltzen zutela adierazten digu testu originalak.

Euskal gizonen jantziak

Euskal herriko ofizial gazte baten jantzi tradizionala. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Euskal herriko nekazari baten jantzi tradizionala. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Euskal herriko gudari baten jantzi tradizionala. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

Morris dantzak. Christoph Weiditz, Trachtenbuch, 1520-1530.

 Sarreran aipatutako moduan, ilustrazioak Trachtenbuch liburutik hartuak dira. Ondoko estekan liburu osoko irudiak ikusteko aukera duzue, Alemaniako museo nazionalaren liburutegi digitalizatuan eskuragarri baitago lan osoa.