Dokumentuaren akzioak
Honela dantzatzen dira emakumeak Bizcayan
- Egilea
- Iñaki Irigoien Etxebarria
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Euskal museoa/ Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
- Data
- 2019/03/14
"Honela dantzatzen dira emakumeak Bizcayan" esaldia ageri omen da Christoph Weiditz (1498-1559) alemaniarrak 1529. urte aldera eginiko marrazki baten goialdean. Neska gazte bat irudikatzen da, besoak goian dituela, dantzan. Irudi hori izango litzateke euskal emakume dantzarien lehen froga. Horrekin hasi eta emakume dantzariak agertzen diren beste zenbait datu aurkezten ditu Irigoienek. Horietako batzuetan ikus daiteke, historian zehar emakumeek dantzatu dutela Euskal Herrian eta zenbait kasutan baita dantzak gidatu eta zuzendu ere.
Datu historikoen ondoren azaltzen du gaur egun ere badirela Bizkaian emakumeek zuzendutako aurreskuak. Zehazki gaur egun emakumeak dantzatzen diren honako herrietako kasuak aurkezten ditu: Lekeitio, Iurreta, Deustu, Otxandio eta Santurtzi.
Amaitzeko, ea historian zehar bikote mistoren batek zuzendu ote duen duen soka-dantzarik planteatzen du Irigoienek. Argi ikusten du, bai neskek eta bai mutilek atera izan dituztela aurreskuak, baina bakoitzak beren aldetik. Oso ohikoa ez bazen ere, dokumentu batzuen arabera litekeena da noizbait gizon-emakumeek elkarrekin gidatzea aurreskuak.
Irigoienek argi du, askotan errealitate hori ukatu bada ere, emakumeek aurreskuak zuzendu izan dituztela eta hori historikoki froga daitekeela. Bizkaiko zenbait herritan ohitura hori mantendu da eta beste batzuetan berreskuratu egin da.
Fitxa
- Egilea: Iñaki Irigoien Etxebarria
- Urtea: 2019
- Azala: Creastudio. Comunicación & Publicidad. Bilbao
- Hizkuntzak: Euskara eta gaztelera
- Edizioa: Euskal Museoa - Bilbao - Museo Vasco / Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
Honela dantzatzen dira Bizcayan
Iñaki Irigoien Etxebarria, Bilbo, 2019
Dokumentuaren akzioak