Dantza-irudi historiko ederrak sareratu ditu Smithsonianek

2021/11/10
Dantza-irudi historiko ederrak sareratu ditu Smithsonianek

XV-XIX. mendetako hainbat dantza ilustrazio eta grabatu digitalizatu eta eskuragarri ipini ditu Smithsonian Institutuak bere webgunean. Munduko museo, hezkuntza eta ikerketa gunerik handienetarikoa da Smithsonian eta bere bildumetan hainbat irudi historiko eder aurki daitezke.

Dance of the Daughters of Herodias, 1490c. Autorea: Israhel van Meckenem / Smithsonian - CC0

Smithsonianek bere funtsetako 2,8 milioi irudi domeinu publikoan ezarri ditu; sarean dauden irudi horiei Creative Common Zero lizentzia ezarri diete. Aurrez ere bazen irudiak erabiltzeko aukera, baina baimenak mugatuak zeuden. Orain, Smithsonianek uko egin die autore eskubideei, eta irudiak libreki erabiltzeko aukerak zabaldu dira. Horrela, Smithsonianeko funtsetako irudiak kopiatu, aldatu, banatu eta interpretatu daitezke baimenik eskatu gabe, baita merkataritza xedeetarako ere.

Festive Scene, 1650c. Autorea: Jan Miense Molenaer / Smithsonian - CC0

Bilatzailean kuxkuxeatzen aritu gara eta dantza irudi ederrak agertu zaizkigu. Gehienak XIX. mendeko ilustrazioak dira, baina irudi zaharragoak ere badaude. Irudiekin batera, hainbat xehetasun jasotzen dituen fitxa teknikoa ere eskura jarri dute. AEB, Frantzia, Italia edota Herbehereetako margolarien lanak aurki daitezke, besteak beste.

Rustic Dance, XVIII-XIX. mendea. Autorea: Autore-frantziarra / Smithsonian - CC0

The Carnival of Venice, 1730-50c. Autorea: Martin Engelbrecht / Smithsonian - CC0

Snowshoe Dance, 1800-1872c. Autorea: Smithsonian - CC0

Buffalo Dance Mandan, 1835-37c. Autorea: George Catlin / Smithsonian - CC0

Dancer, 1858-1932c. Autorea: Carl Newman / Smithsonian - CC0

A Parisian Ball Dancing at the Mabille Paris, 1867c. Autorea: Winslow Homer / Smithsonian - CC0

New Year's Night Cafe Versaille, 1869-1944c. Autorea: Anne Goldthwaite / Smithsonian - CC0

Dancing the Bon Odori, 1875c. Autorea: Yamanaka and Co / Smithsonian - CC0

 

Spring Dance, 1917c. Autorea: Arthur F. Mathews/ Smithsonian - CC0