Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kajoitxu Iturengo zortzikoaz, Aurelio Sagaseta

Dokumentuaren akzioak

Iturengo zortzikoaz, Aurelio Sagaseta

2025/11/18 07:45
Iturengo zortzikoaz, Aurelio Sagaseta

Argazkia: Iturengo zortzikoa, 1960-07-27. Aurelio Sagasetaren bildumakoa

Aurelio Sagaseta (Ituren, 1935) Iruñeko katedraleko kaperako maisu izateaz gain, txistulari izandakoa ere badugu, gazte denboretan. Orain baino lehenago ere bidera jauzi egin izan digu bera soinu jotzen agertzen den argazki hau. Baina oraingoan, sarean kuxkuxeatzen, Sagasetak berak argazkiari buruz emandako informazioa ere topatu dugu eta hemen partekatzea interesgarria iruditu zaigu:

1960ko uztailaren 27a da, nire 25. urtebetetzea eta nire lehen meza Iturenen. Dantzatzen dutenen artean, nire aita Jorge Serapio, Donamariko Zanibarrea baserrikoa, oso ongi dantzatzen zuena eta 'Iturengo Zortzikoa' serioski abiatzen duena (besoak pixka bat erorita ditu, ohi zuenez). Gainontzekoak desinkronizazio eredu bat dira: bat dantzan hasten, bestea txapela janzten, beste batek oinak guraizean gurutzatzen (auskalo zergatik), beste batek jadanik iragana zen agur protokolarioa egiten.

Anabasa irringarria, baina denak daude oso zoriontsu, ongi janda eta ongi edanda. Herri libre baten poza adierazten dute, erritmo eta simetria orotatik kanpo. Ni txistua jotzen ageri naiz, Miguel Macusorekin (Iturengo sakristau izandakoa ia 70 urtez), eta danborrean, Jose Telletxearekin (Jose Inazio Telletxea Idigoras historialari ezagunaren aita).

Bide batez, Iturengo mutil-dantzaren erritmoa (nahiz eta han 'Zortziko' esaten dioten, ez den arren) gazteek orain dantzatzen dutena baino motelxeagoa zen, berez. Dotoreagoa zen, gizon helduagokoena, gehiago... Baztango mutil-dantzen tankerakoa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.