Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kajoitxu Fernando Boteroren ballet dantzari gizenaren desafioa

Dokumentuaren akzioak

Fernando Boteroren ballet dantzari gizenaren desafioa

2023/04/25 07:30
Fernando Boteroren ballet dantzari gizenaren desafioa

Dantzaria barran, Fernando Botero, 2001.

Ezarritako ereduei eta eta begirada mugatzaileei desafio egiten die Fernando Boteroren ballet dantzariaren margolanak. Ballet dantzaria gizen irudikatu izana gizarteko kanon estetikoei kritika moduan ulertu du hainbatek. Emakumeengan argal agertzeko ezarrita dagoen espektatiba sozialaren salaketa antzeman du zenbaitek margolanean. Bereziki emakumeentzat zama sozial handia da argal agertu beharra, indar handia duen espektatiba soziala. Balletean oraindik larriagoa da gorputzen kontrako indarkeria hori. Ballet dantzari gizenaren irudiak auzitan jartzen du estereotipo hori.

Boteroren ballet dantzariak jarrera lasaia du, autokonfiantza transmititzen du, ez du agertzen konplexurik. Ez dirudi gizartetik jaso dezakeen begirada zentsuratzaileak kikiltzen duenik eta ezarritako kanonetik ateratzen den gorpuzkerarekin balletean aritzeak kezkatzen duenik. Irudi samur eta soil baten bidez gorputzen indarkeria sistemari desafio egiten dio.

Tango dantzariak (2000)
Tango dantzariak, Fernando Botero, 2000.

Fernando Botero Angulo (Medellin, 1932) margolari eta eskultore kolonbiarra da. 1950eko hamarkadan Madrileko San Fernando akademian ikasi zuen, Parisen Louvreko museoko lanak eta Florentzian errenazimendukoak sakon aztertu zituen. Sortzen dituen giza-irudiak potolo irudikatzen ditu. Bere esanetan, ordea, ez du gizentasuna irudikatu nahi, bolumenaren balio plastikoa ahalik eta gehien baliatu nahi du. Umorea eta kritika agerikoak dira bere lanean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.