Dantzan.eus azken berrikuntzak
- 2023-12-22 Komunitateko erabiltzaileen zerrendan zerbait argitaratu dutenak bakarrik erakusten dira orain. Bertan badago botoi bat "kide guztiak ikusi" dioena eta hor klikatuz gero guzti-guztiak ikusten dira, baina oinarrizko bistan bakarrik zerbait argitaratu dutenak. Bestalde, zerbait argitaratu duten kideen zerrendari orden zehatz bat eman zaio (aurretik alfabetikoa zuen), hain zuzen ere argitaratze ordenaren arabera, alegia, goian ageri dira argitaratze berrienak egin dituztenak eta irizpide horren arabera ordenatzen dira besteak.