Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Alaia Cachenaut: “Emazteen rola ez da pasiboa izan”

Dokumentuaren akzioak

Alaia Cachenaut: “Emazteen rola ez da pasiboa izan”

2006/02/20 10:45
Alaia Cachenaut: “Emazteen rola ez da pasiboa izan”

Alaia Cachenaut, Dantzan Topaketak, 2025-11-22. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

Emakumeen errolak eta haien aldaerak Uztaritzeko kaskarotetan azken 50 urteetan zein izan diren azaldu dizkigu Alaia Cachenautek; aldi berean, azken hamarkadetan nesken dantzatzeko eskubidearen alde garatu diren aldarrikapen eta erresistentziak aztertu ditu. Antropologian doktoregaia da eta bere doktoretza tesian lantzen ari den gaia ekarri digu Dantzan TopaketetaraSukaldetik plazara: nesken dantzarako aldarrikapenak Uztaritzeko kaskarotetan izenburupean, ikertzaileak hurbilpen teorikoa proposatu du, bere tesiaren ildo nagusiak aurkeztu ditu

Abiapuntua eta kultura eskubideak

Kaskaroten egitura eta funtzionamendua azaldu ditu lehenik. Eskelariak (hiru pertsonaiaz osatutako taldea), ikurrinalaria, kaskarotak eta musikariak biltzen dituen taldea da, eta inauteri garaian hiru astez etxez etxe ibiltzen dira eskean eta “han sortzen dira jateko, edateko, trukatzeko, festa momentuak”. Testuinguru horretan kokatzen du Uztaritzeko kasua, bere ikerketaren oinarri nagusi gisa. Izan ere, Lapurdiko azken herrietakoa izan da kaskarotetan nesken integrazioa onartu duena, 2023ra arte taldea ez baitzen mistoa. Berezitasun horrek ahalbidetu dio kaskarotak eta kultura eskubideen arteko harremana aztertzeko markoa eratzea.

Alaia Cachenaut
Alaia Cachenaut, Dantzan Topaketak, 2025-11-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Emakumeen parte-hartzea kultur eskubide gisa ulertzen du; honela jasotzen da eskubide hori 1948ko giza eskubideen aldarrikapen unibertsal gisa: “pertsona orok komunitateko kultura bizitzan libreki parte hartzeko, arteez gozatzeko eta aurrerapen zientifikoan eta horren ondoriozko onuretan parte hartzeko eskubidea du”. Hortik abiatu du ikerketa, “xerkatzen nuelarik oraindik nola kultura eskubideak aztertu Euskal Herriko sorkuntza artistikoetan, hori izan baitzen emana izan zitzaidan tesi gaia”.

Alaia Cachenaut
Alaia Cachenaut, Dantzan Topaketak, 2025-11-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Uztariztarra, emakumea eta dantzaria izanik, barrutik bizi izan du prozesua, beraz, esperientzia zuzena eta ikerketa uztartu ditu. Horrela, barne ezagutza eta analisi akademikoa elkartu ditu ikerketan.

Emakumeen rola eta erresistentzien bilakaera

Azaldu du emazteen rola ez dela asko deskribatua edo ia ikusezina izan dela XX. mendeko azterlanetan eta horren ondorioz, haien rolaz oso gutxi dakigula nahiz eta emakumeak hor izan. Hala ere, dantzan izan ez baziren ere lekukotasunek erakusten dute emakumeak atzeko lanetan aritzen zirela: jantziak prestatzen, sukaldean edo antolaketan laguntzen.

Alaia Cachenaut
Alaia Cachenaut, Dantzan Topaketak, 2025-11-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Eta pixkanaka dantzan parte hartzeko aldarrikapenak eta erresistentziak hasi zituzten. 1970eko hamarkadatik aurrera aldaketa batzuk badaude ere, genero-banaketa nabarmena zen. Hala ere, emakumeak musikari aritu izan dira eta neska bat eskelarietan ere sartua izan zen mutiko faltagatik, molde gordetuan eta aldarrikapenik gabe. 1990eko hamarkadan, aldarrikapenak indartzen hasi ziren eta neska dantzariek parte hartzeko eskubidea eskatzen hasi ziren. Aukera eman ezean, batzuek beren orduko rolari uko egitea ere jarri zuten mahai gainean, “ez dugu sukaldatuko, nahi dugu ere bai parte hartu, nahi dugu dantzatu”. Hala ere, sarri “murru baten aurrean” topo egin zutela dio Cauchenautek jasotako testigantza batek.

2003an, Uztaritzeko kaskarotetako elkarteko kide batek, musikaria izanik, proposamen bat aurkeztu zuen neskek taldean parte har zezaten, eskaera hau elkarteari formalki bidalita. 2012an, neska gazteentzako dantza sorkuntza berezi bat sortu zen, kaskaroten antzeko ateraldi bat ukan zezaten neskek. Aldaketarik ez zela ikusiz, erresistentzia forma batzuk ere agertu ziren: herritar batzuek taldeari ez harrerarik egitea erabaki zuten neskak kaskarotak izan arte, esaterako.

Nola askatu da korapiloa?

2022an eman zen urrats garrantzitsua: neskei kaskarotetan leku bat egiteko proiektuari bozka eman zitzaion, eta baiezkoa atera zen.

Alaia Cachenaut
Dantzan Topaketak, 2025-11-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Cauchenatek dio mintzaldian saiatu dela erakusten emazteen hainbat testigantza ekarrita ikusten dela haien rola ez dela beti pasiboa izan, “Uztaritzeko kasuan neskei leporatzen baitzitzaien ez aski borrokatzea haien lekua hartzeko”. Ikerketan ikusi du emakumeek modu propioan hainbat ekimen gauzatu dituztela beren lekua aldarrikatzeko; betiere herriko harreman eta belaunaldien arteko zaintza mantendu nahian eta gatazkak saihestuta.

Amaitzeko, gaur egungo egoera ere aurkeztu du: “2022an kolektiboki onartu zen neskek parte hartzea, nahiz eta eztabaida batzuk egon herrian. Ordutik helduen taldea mistoa da. 2026ko inauterietan, lehen aldiz, neska txikiak ere kaskarotetan ibiliko dira mutikoekin batera, eta helduen taldeak ere ibilbide berriak gehituko ditu, herriko auzo guztiak bisitatuz”.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

Mintegia: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz

Egindakoak

2026 

Thierry Truffaut: Ihauteri.Ilunpetik argira: Putz egitea ez da jolastea // Kronika

Formakuntza: Haurren eta nerabeen babesa-genero indarkeria // Kronika

2025

Topaketak 2025 // Kronika

Mintegia: Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak // Kronika

Ikastaroa: Bourreea 2 eta 3 denboratan Bernard Cocletekin // Kronika

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan // Kronika

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera // Kronika

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak // Kronika

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa