Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzaz Jakin aldizkarian

Dantza emanaldi estuenean baino izerdi gehiago bota dut ordenagailu aitzinean, baina idatzi dut zerbait ere. 2022ko irailean Jakin aldizkariko arduradunek galdetu didate artikulu bat idatziko ote nuen joan den urteari gainbegirada egin nahi dion alean. Euskal dantzak euskal kulturgintzan eta euskaragintzan dituen eragin eta lotunei buruz librean ari nadin proposatu didate. Arduraren ikaraz, baina okasioaren liluraz, baietz esateko arduragabekeria egin dut.
Honako gaiak aipatu ditut bertan:
Euskal dantza da euskaldunok gorputzarekin adierazteko dugun modua, gure ez berbazko hizkuntza, alegia, euskara gure berbazko hizkuntza den bezala, Bernat Etxeparek bere idazlanik ezagunenetan iradoki zigunez. Lizardik euskararen noranahikotasuna aldarrikatu zuen eta Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik zuzendutako Argia dantzari taldearen azken 60 urteotako jardunak ere erakutsi digu, euskal dantza gorputz-hizkuntza osoa eta autonomoa dela eta mundua bizi eta kontatzeko gaitasun erabatekoa duela, beste edozein gorputz hizkuntzak bezalaxe. Argiak erakutsi digu, beraz, euskal dantzak balio digula gaurko euskaldun gisa adierazteko. Gure herriarekiko arduratik abiatuta, dantzaren sarea artikulatuta, proiektuak partekatuta, euskal dantza herrigintzarako, kulturgintzarako eta euskalgintzarako tresna indartsua izan daiteke. Esaterako, Iruinkokoak edo Euskal Herriko ezpata-dantzarion partzuergoek, besteak beste, erakutsi digute euskal-dantzak ekarpen garrantzitsua egiten duela gure herria euskaraz saretzeko, sormenak eta elkar-igurtziak dakarten plazerraren bitartez.
Irakurri nahiko lukeenak, Jakin aldizkariaren webgunera jotzea baino ez du. Bertan duzue 253. alea 14 euroren truke bere osotasunean erosi eta deskargatzeko aukera. Bestela, artikulua bakarrik erosteko parada ere bada, 3 euroan. Papera nahiago duenak, ohiko liburu-dendetan topatuko du Jakin-en azken alea.
Apetitua pizteko-edo balio dezakeelakoan, Euskadi Irratiko Kultur Leihoa saiorako egindako erreportaitxo hau ere uzten dizuet entzungai:
Sarreratxo hau probestu nahiko nuke Jakineko arduradunei haien eskaintza, konfidantza eta goxotasuna eskertzeko. Bai eta Ihitz Iriart, Oier Araolaza eta Aitzol Mendiolari eskerrak emateko ere, emandako aholku eta laguntzagatik!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Aritz Ibañez Lusarreta
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Pierre Latasa Goya on Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka 2016/10/30
- Aritz Ibañez Lusarreta on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia 2016/03/31
- Oier Araolaza on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia 2016/03/31
- Aritz Ibañez Lusarreta on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza 2016/01/04
- Xabier Etxabe on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza 2016/01/04
- Aritz Ibañez Lusarreta on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean 2015/03/10