Orain arteko ekarpenak
2025/10/01
Iazko San Fermin festa zirimolatsuen ondotik, berriz ere ohikotasunera itzuli gara aurten. Hartara, uztailaren 6an Foruen Plazako emanaldian parte hartu dugu berriz, Iruñea eta iruñerriko gainontzeko dantza taldeekin batera. Ahantziak genituen nostalgikoen kantuak eta emanaldiaren zurruntasuna be...
2025/09/19
San Juan bezperako soka-dantza egin eta San Ferminak bitarte saiatzen ohi gara emanaldi gehiagorik ez hartzen, Iruñeko festetako gure obligazioak ongi prestatu ahal izateko. Alta, aurten ezinezkoa egin zaigu. Izan ere, errefusatu ezinezko bi proposamen heldu baitzaizkigu asteburu bererako: Batetik...
2025/09/17
2024ko Txupinazoa piztuko genuela jakin zenean, Yala Nafarroa Palestinaren aldeko plataformako kideak gurekin harremanean jarri ziren, milaka pertsonek ikusten duten momentu hori Palestinako herriaren aldeko keinutxo bat egiteko erabil genezan. Haiekin bildu ginen, lehen eskutik jaso genuen batez...
2025/09/16
Duten inplikazioarengatik erosoago edo deserosoago egonarazten gaituzten emanaldiak badaude. Gu erosoen, plazan, karrikan, aritzen gara, gure jendeaz, gure komunitateaz inguraturik. Taula gainean deserosoxeago sentitzen gara. Eta taula horrek zeriskusirik duenean karrikako dantza amateur eta artisa...
2025/09/16
Aurreko urteotan ekainean egin ohi genuen Dugunako dantzarion eguna maiatzaren 25era aurreratu dugu aurten, heldu den hilabetea ere bete samarrik heldu baitzaigu aurten. Hartara, lanak aurreratu behar. Txikien dantza eskolako talde guztiek parte hartzen dute emanaldi honetan, baita helduen taldea e...
2025/09/15
2024ko abenduan mezua jaso dugu: giza dorreen topaketa bat antolatzekotan direla Penedes-eko Vilafrancan (Katalunian) eta gure kontaktua nahi omen dutela, hara joan gaitezen. Hilabete batzuk geroago heldu da gonbidapen ofiziala eta maiatzaren 10ean, goizean goizik, autobusa kargatu eta Ebro ibaiare...
2025/09/12
2024ko otsailaren 3an hainbat hari korapilatu ziren eta buruak klik egin zigun. Egun horretan San Blas eguneko soka-dantza egin genuen, baina ordu berean kalez-kale aritu ziren Iruñeko kauteroak eta San Lorenzoko dantzariak inauteria iragartzen. Asteburu horretan berean izan genuen Iruinkokoaren a...
2025/09/11
Emanaldiak, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, erakusketak, musika, bertsoa, dantza, gitarrak, kobreak, txistuak, gaitak, lagungoa, txupinazoa... ia denetarik izan duen urteurren bati amaiera eman diogu 2024ko azaroaren 29an, San Saturnino egunarekin.
Goibelxka iratzarri da eguna, eta euri zerb...
2025/08/19
Goiz honetan zendu da, 70 urtetan, urtez eta urtez Dugunako dantzari izan den Iñaki Dominguez Zilbeti. Bilbo aldean sortua, 7 urterekin hasi zen dantzan Sestaoko Eusko-Lorak dantza taldean. Dantzazale amorratua izaki, familia Iruñera etxe-aldatu zenean, dantzan jarraitu nahi izan zuen eta hala, ...
2025/06/25
Bilbok Loraldia duen bezala, Iruñeak Iruñaldia du iaztik.
Ez gara halako makrojaialdien oso zale —nahiago genuke gure kultura urte osoan modu duinean karrikan presente balego — baina zenbaitzuetan gure inkoherentziak ere onartu behar ditugula diote gauza hauetaz dakitenek. Horixe to...
Orain arteko erantzunak
2015/11/17
Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!
2014/01/24
Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa
2013/09/26
Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!