Dokumentuaren akzioak
Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Maritzuliren omenez
Duguna - Iruñeko dantzariak
Soka-dantza plazara ateraz ospatuko dugu aurten ere San Juan bezpera, eta beraz, urteko egunik luzeena —nahiz eta tenperaturak aintzat harturik, gaurik luzeena ospatuko genukeen gustora—. Azken urteotan uda-buruko soka-dantza hau hainbat talde, erakunde edo lagun omentzeko probestu dugu eta orain arte sareratu ez dugunez, honatx, orain artekoen zerrenda:
- 2021 - Osasungintzako langileak
- 2022 - Kezka dantza taldea
- 2023 - Iruña Taldea eta Arturo Campión euskaltegia
- 2024 - Ortzadar
- 2025 - Yalah Nafarroa
Aurten ere gonbidatu bereziak izanen ditugu. Azken bi hamarkadetako gure dantza taldearen izaite eta eitean ardura handia izan duen talde laguna. Miarritzeko Maritzuli konpainia. Gure artean izanen dira, beraz, bertako Claude eta Jon Iruretagoiena aita-semeak eta Jon Olazkoaga. Esan bezala, Maritzulik laguntza handia eman digu azken urteotan: jantzi zoragarriak josi dizkigute, jantzi zoragarriak utzi dizkigute, gure errepertorioko dantzak sortu ditugunean beti aholkua emateko prest egon dira —haiek sortutakoak ere plagiatzen utzi digute, eskuzabaltasunez—, dantzan eta dantzaren pedagogian trebatu gaituzte, iparraldeko hainbat txokotara dantzara gonbidatu gaituzte. Asko diegu eskertzeko eta gonbidapen xume hau esker on hori adierazteko modutxoa izan da.
Hartara, arratsaldeko 19:30etan abiatuko dute txistulariek soka-dantzaren doinua. Eginen ditugun izerdiak izan daitezela, Maritzuliri zor diogunaren ikur!
San Juan bezperako soka-dantza
- 2026-06-23
- 19:30ean
- Santa Ana plazan
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Kezka dantza taldea on Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.





