Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Dantzan ospatuko dugu Euskal Jaia asteburuan

2023/05/19

Astebete aurreratuta dator Euskal Jaia Eibarren, hauteskundeen ondorioz maiatzeko azken asteburuan ezin izan baitira antolatu eta beraz, maiatzaren 19, 20 eta 21eko asteburuan izango ditugu aurtengo programaren ekitaldi nagusiak. Dantzari dagokionez, igandean bi euskal dantzari talde izango ditugu ...

Gehiago irakurri

Apirilaren 28an ospatuko dugu Eibarren Dantzaren Nazioarteko Eguna

2023/04/26

Gaur aurkeztu ditugu Eibarko Udaletxean 2023ko Dantzaren Nazioarteko Egunera begira Eibarren egingo ditugun ospakizunak. Eibarko alkate eta kultura zinegotziak aurkeztu dituzte ekitaldiake eta programazioan parte hartzen dugun Eibarko dantza talde eta eskoletako ordezkariak izan gara bertan: Ballet...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara Errebalen Quico Pugés eta Arkaitz Minerrekin

2023/03/28

Errebaleko Plazara Dantzara programazioaren baitan, ostiral honetan, martxoaren 31an, 19:00etan, Quico Pugés eta Arkaitz Minerrekin izango dugu dantzaldia. Sokazko (arrabita, txelo, mandolina, kitarra...) tresnekin eta era guztietako soinu eta erritmoetan nabarmentzen diren bi musikari hauen doinu...

Gehiago irakurri

Eibar: Aratusteak 2023 Koko-dantzak

2023/03/15

Koko-dantzak Eibarren 2023ko inauterietan. Mandiola eta Gorostako baserrietan aritu dira koko-eskean koko-dantzari eta kokomarruak goizez eta arratsaldean herriko kaleetan ibili dira Mauxitxa txarangak lagunduta. Irudiak: Jose Antonio Roige. Edizioa: Idoia Lahidalga. Musika: Antolinatxo molinatxo - Banda Les Joyeux. Kezka dantza taldea, Eibar, koko-dantzak, 2023-02-11.

Koko-dantzak 2023: Ibilbideak eta parte hartzeko ikastaro irekiak

2023/01/31

Otsailaren 11an, larunbatez, ospatuko ditugu 2023ko koko-dantzak. Hemen horietan parte hartzeko aukeren eta ordutegi-ibilbideen berri. Ikastaro irekiak Koko-dantzetako larunbat arratsaldeko (ots. 11, 19:00-21:00) Eibarko kaleetan egingo dugun kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat ikast...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara Errebalen Lolita Delmonteil-ekin

2023/01/24

Eskusoinua, ahotsa eta ttun-ttuna. Ostiral honetan, urtarrilaren 27an, 19:00etan, dantzaldia izango dugu Errebalen Nafarroa Beheretik datorkigun Lolita Delmonteil musikariarekin. Eibarko Udalaren babesean ikasturtean zehar zenbait dantzaldi egiten ari gara eta urteko lehena dugu honako hau. Pl...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Domina 2022

2022/12/29

Elkar taldeak jaso du Gipuzkoako Urrezko Domina 2022ko abenduaren 16an egin den ekitaldian. Ohikoa den moduan Gipuzkoako hainbat herri eta taldeko dantzariek osatutako ezpata-dantzak egin die harrera omenduei Diputazioaren jauregiaren aurrean. Ezpata-dantza, Urrezko Domina, Donostia, 2022-1...

Gehiago irakurri

Jarri gorputzak dantzan urtea bukatzeko

2022/12/27

Abenduaren 31n, San Silbestre egunez korrika egin edo mendira joateko ohitura dago, eta garai batean dantzarako ohitura ere zabaldua zegoen urtearen bukaera eta hurrengoaren hasieran. Elgoibarren adibidez, urte berri eguna ospatzeko aurreskua dantzatzeko ohitura zegoela jaso zuen Resurreccion Maria...

Gehiago irakurri

Goiz eta arratsaldez dantzan San Andres egun eguzkitsuan

2022/12/01

Eguzki printzak batetik eta dantzaren mugimendu bestetik, goiz eta arratsaldez ongi berotuta ibili gara San Andres egunean aspaldiko partez. German Meabebasterretxea eta Millan Telleria bertsolarien jardunaren ondoren hasi da dantzaldia Untzaga plazan Jainaga eta Narbaizaren eskutik. Plazar...

Gehiago irakurri

Zuberoako ikastolen saskiak 2022

2022/11/21

Irekita dago Zuberoako ikastoleak laguntzeko Ikaskoli Gabonetako otarrak erosteko aukera. Urteak daramatzagu Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldetik Zuberoako ikastolen kanpaina honetan parte hartzen eta aurten ere arituko gara. Iaz bezala, aurten ere eskaerak Ikaskoli.eus-en egingo di...

Gehiago irakurri

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com