Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Dantzaren historia dantzan: Korrotik pikutara Eskoriatzan

2022/01/24

Datorren urtarrilaren 30ean, igandea, 19:00etan Eskoriatzan, Zaldibar aretoan Korrotik Pikutara, dantzaren historia dantzan emanaldia eskainiko dugu. Erromerietako dantzen historia-dantzatua da honakoa. Dantza-emanaldi didaktiko honen bitartez euskal dantzaren bilakaera ikusi eta gozatzeko aukera i...

Gehiago irakurri

2021eko ezpata-dantza Arraten izurritearen kontra?

2022/01/16

Arrateko erromeriaren historia luzean oso gutxitan gertatuko zena gertatu da azken bi urteotan: festarik eta erromeriarik ez. Ezpata-dantza ez da falta izan baina.  Gure maisu jakintsu Juan Antonio Urbeltzek esaten du ezpata-dantzak izurriteen aurkako konjuroak direla. Arrateko 2021eko ezpata-dan...

Gehiago irakurri

Eibarko Dantzari Eguna 2021: antzokitik pantaila bidez

2022/01/03

Plazan dantzatzeko aukerarik ez, eta Coliseo antzokitik, sare bidez emitituz egin dugu 2021ko Eibarko Dantzari Eguna, ekainaren 10ean hain zuzen ere. Dantza eskolaren eta dantza taldearen urte zaila borobiltzeko emanaldia ez-ohiko baldintzetan beraz. Eibarko Dantzari Eguna, Kezka dantza tal...

Gehiago irakurri

Jarri gorputza dantzan 2021 urtea bukatzeko

2021/12/31

Abenduaren 31n, arratsaldeko 17:30ean, Untzaga plazan erromeria egingo dugu Jainaga eta Narbaizaren doinura. Aurretik, nahi duenak korrika egin dezake, 17:00etan hasiko den San Silbestre korrikaldiarekin. San Silbestre San Silbestre egunez, urtea kirola eginez bukatzeko ohitura zabaldua dago,...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren 2021eko ekitaldian

2021/12/20

Abenduaren 17an ospatu da Donostian, Gipuzkoa Plazan, Diputazioaren jauregian, 2021eko Urrezko Dominaren ekitaldia. Donostiako Gurutze Gorriaren Ospitalak jaso du urrezko domina. Ikerfolken gidaritzapean eta 2003tik egiten den bezala ezpata-dantzak egin die harrera omenduei. Ezpata-dantza G...

Gehiago irakurri

Eibarko ermitak

2021/12/15

Koko-dantzetan ibiltzen ditugun baserri-bideak, hor dauden (eta egon diren) ermitak eta bertako bizi-lagunen historiak eta istorioak jasotzen ditu Ego Ibarra eta Eibartarren Ahotan-en "Eibarko ermitak historiaren lekuko" dokumentalak . Tartean, Santa Kurutzi dagokion atalean, Mandiola Azpikoko...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain oholtzara itzuliko da

2021/12/07

Bi urteko etenaren ondoren Juan Antonio Urbeltzen, Argia dantzari taldearen eta Artedramaren Martin Zalakain ikuskizuna eszenaratuko da datorren igandean Beasainen. Gerra karlista, ezinezko maitasuna edo neguko hotzak gutxi ez eta pandemiak ere bete betean harrapatu du Martin Zalakain abenturazale...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzararik ez aurten ere; Helmholtz organoaren kontzertua

2021/11/29

Bigarren urtez jarraian ez da Plazara Dantzara erromeriarik izango San Andres egunean. 2020ean festarik ez zen izan San Andres egunea eta 2021 honetan ere ez. Iaz atzera begiratzeko baliatu genuen, 1993ko Plazara Dantzarako argazkiak berrikusteko. Aurten erromeria beranduago bada ere, urtea bukat...

Gehiago irakurri

Santa Zezili ospatu dugu Usartza txistulari taldearekin dantzan

2021/11/22

Errebaleko plazan kontzertua eskaini du Usartza txistulari taldeak Santa Zezili ospatzeko eta bertan izan da Kezka dantza taldeko dantzari gazte talde bat kontzertuan zenbait dantza eskainiz.  Kezka dantza taldeko dantzari gazteak, Usartza txistulari taldearen Santa Zezili kontzertua, Erre...

Gehiago irakurri

Helmholtz organoaren doinura dantzan

2021/11/19

Eibarren eraikitako Helmholtz organoaren 60. urteurreneko kontzertua Coliseo antzokian. Kezka dantza taldeko Ainhoa Larrañaga, Josu Garate, Jone Lahidalga eta Oier Araolaza dantzariak soltean eta lotuan dantzatu dira Juan Luis Agirrek jotako Helmholtz organoa, Quico Pugesen biolontxeloa eta Iraide Ansorenaren perkusioaren doinura. Eibar, Coliseo antzokia, 2021-11-30.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com