Plazara Dantzara, goiz eta arratsaldez San Andres egunean

2022/11/08
Plazara Dantzara, goiz eta arratsaldez San Andres egunean

San Andresetako Plazara Dantzarak hiru hamarkadako ibilbidea du eta azken aldian dantzaldi gidatuen egutegia urte osora zabaltzeko ahaleginetan ari gara. Urrian Errebalen egin dugu ikasturteko lehen dantzaldia eta azaroan, San Andres egunean ekinaldi bikoitza izango dugu. Goizean, 12:30ean, ohi bezala Jainaga eta Narbaizarekin Untzaga plazan arituko gara. Arratsaldean, 18:00etan, Untzagan berriz ere, Miren eta Roberto Etxebarriarekin arituko gara dantzan.

Plazara Dantzara eguerdian

  • Musikariak: Jainaga eta Narbaiza
  • Ordua: 12:30
  • Tokia: Untzaga plaza
  • Antolatzaileak: Kezka dantza-taldea eta Eibarko Udala - Kultura Saila

 

Plazara Dantzara arratsaldean

  • Musikariak: Miren eta Roberto Etxebarria.
  • Ordua: 18:00
  • Tokia: Untzaga plaza
  • Antolatzaileak: Kezka dantza-taldea eta Eibarko Udala - Kultura Saila

 

Buruko zapia, gerrikoa, abarketak janzten ikasteko tallerra

San Andresetara begira girotzen joateko, baserritar janzteko buruko zapi, gerriko eta abarketak janzten ikasteko tallerra egingo da azaroaren 18an, 18:00etan Portalea Kultur Etxeko dantza-gelan (3. solairuan).Antolakuntza hobetzeko bertaratuko zaretenon zerrenda osatuko dugu. Azaroaren 15 arte daukazue izena emateko aukera. Izena emateko idatzi zenbaki honetara: 605 711 429