Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Koko-dantzak 2023: Ibilbideak eta parte hartzeko ikastaro irekiak

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzak 2023: Ibilbideak eta parte hartzeko ikastaro irekiak

2023/01/31 11:30
Koko-dantzak 2023: Ibilbideak eta parte hartzeko ikastaro irekiak

Koko-dantzak Aizpirin, 2022-02-19. Argazkia: Fernando Retolaza.

Otsailaren 11an, larunbatez, ospatuko ditugu 2023ko koko-dantzak. Hemen horietan parte hartzeko aukeren eta ordutegi-ibilbideen berri.

Ikastaro irekiak

Koko-dantzetako larunbat arratsaldeko (ots. 11, 19:00-21:00) Eibarko kaleetan egingo dugun kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat ikastaro irekiak antolatu dira (Masusten kontra-dantzaren bideoak hemen). Hauek dira dantzen entseguak eta koko-jantzien banaketa egunak:

  • Otsailak 6, astelehena, 19:30 Errebal plazan.
  • Otsailak 9, osteguna, 19:30 Errebal plazan.

 

Koko-dantzak 2022 FR
Koko-dantzak Eibarren, 2022-02-19. Argazkia: Fernando Retolaza.

Hiru kantarekin bi dantza

2023 honetan zenbait ekarpen egingo dizkiogu Koko-dantzen errepertorioari. Hiru kanta zahar lagun hartuta bi dantza gehituko dizkiegu orain artekoei. Hauek dira aurtengo berritasunak:

  • Masusten kontra-dantza. Erritmikoki hainbat genero dantzan jarriko dituen kontra-dantza honen doinua Forjarien kanta da. Josu Garate aritu da dantzari forma ematen eta balts, pasodoble, kalejira eta mazurka erritmoetan antolatu du, bakarkako, bikoteko, laukoteko eta multzo handiagoko figurak osatuz, sorpresa eta jokoak tartean direla. Mauxitxa txarangak koko-dantzetan eta Ustekabe fanfareak kaldereroetan joko duten doinuaren moldaketak eta partiturak Xabier Oruesagastik egin ditu.
  • Arragueta kalian. Eibarko kantu zaharra, habanera, dultzaina eta trikitixarekin jo eta dantzatuko dugu.
  • Herri Zahar Hau. Añorgako Dibertimendurako Gari Otamendik eta Beñat Gaztelumendik prestatu zuten bertsioa Eibarrera ekarri eta koko-dantzen bukaeran kantatuko dugu.

Horiez gain ohiko errepertorioa ere izango dugu, noski: fox eta arin-arin erritmoz osatutako koko-dantza edo makila-dantza, kokomarruen soka-dantzan, kalejira, koko-moko eske kantua, e.a.

Otsailaren 11, larunbata

  • 8:30 Errebalen baserritarren postuetan
  • 9:00 Mandiola eta Gorostako baserrietan. Gutxi-gora-beherako ibilbide-ordutegia: Amazabalei Abeletxia (9:15), Amazabalei Asolaldia (9:30), Amazabalei Goikua - Amazabalei Behekua (9:45), Pagei Abeletxia (10:45), Ixua jatetxia (11:30), Usartza (12:15), Akondia (12:30), Berretxina Behekua (13:00), Iturrua Goikua - Iturrua Azpikua (13:45).
  • 19:00 Errebalen koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejiran hasiera. Ibilbidea: Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton, Plaza Barria, Errebal.
  • 21:00 Errebalen azken koko-dantzak eta kantuak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com