Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Martin Zalakain eszenatokietara itzuli da

2022/05/05

Pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondoren, Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna hasi da gure geografiako zenbait eszenatoki zapaltzen. 2022ko urriaren 23an izango da azken emanaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Zornotzan izango...

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatuko dugu Eibarren

2022/04/25

Eibarren dantzaren sustapenean dihardugun elkarte, talde eta eskolak batu gara eta lehen aldiz elkarrekin ospatuko dugu Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta dantza ospatzeko dagoen modu onenean gainera, dantza eginez. Apirilaren 29an ospatzen da urtero mundu osoan Dantzaren Nazioarteko Eguna eta aurten...

Gehiago irakurri

Zumiriki, Oskar Alegriaren filma Eibarren

2022/04/07

Datorren maiatzaren 6an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Eibarko Coliseo Antzokian eskainiko da Oskar Alegriaren Zumiriki filma Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen Eibarko Euskal Jaiaren baitan.  Posible da oroitzapen bererat bitan bidaiatzea? Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitz...

Gehiago irakurri

Helmholtz organoarekin dantzan 60 urteren buruan

2022/03/22

Errekatxuko taller txiki batean musika tresna berezi bat eraikitzen jakin zuten 1960ko hamarkada hasieran. Projectors elkarteko Jesus Mari Agirre eta Aitor Alberdiren ekimenez Helmholtz organo eibartarra era askotako musika egiten entzuteko aukera izaten da urtero, eta 2021ean, 60. urteurrena dela ...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain bideetara itzuli da

2022/03/17

Larunbat honetan Portugaleten eskainiko da berriz ere Juan Antonio Urbeltzen eta Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna. 2020rako hamar emanaldi hitzartuta zeuden eta lehen biak egin ondoren hirugarrenaren bezperatan lehertu zen pandemia. Pasa den abenduan, b i urteko etenaren ondoren ...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak 2022: Azitainetik Mahatsarira

2022/03/16

Aurreko bi urteetan zailtasun handiak izan ondoren (Zaldibarko zabortegiaren istripua 2020an eta pandemia 2021ean), 2022ko koko-dantzetan normalitatera itzultzen hasteko lehen ahalegina egin dugu. Hori bai, talde txikiagoan eta ibilbide laburragoa oraindik, badaezpada ere. Errebaleko plaza berrian ...

Gehiago irakurri

Eibar: Arrate 2021 Ezpata-dantza eta trokeo-dantzak

2022/03/10

Ohiko festa eta erromeriarik ez da izan Arraten 2021eko irailean, baina ezpata-dantza eta trokeo-dantzak dantzatu ditu Eibarko Kezka dantza taldeak. Doinu-moldaketa berri bat ere estreinatu da: Juan Bautista Gisasolaren Arrateko Amaren kanta erritmoz aldatuta ezpata-dantzaran erabiltzeko martxa moduan egokitu du Jose Migel Laskurainek eta Arrateko zelaian estreinatu du Usartza txistulari taldeak. Eliza barruan ezpata-dantza bi dantzarik egin dute eta ondoren zelaian ezpata-dantza eta hiru trokeo-dantzak, makila txikiena, makila handiena eta brokel-makilena dantzatu dira. Irudiak: Oier Arregi. Ezpata-dantza eta trokeo-dantzak, Arrateko Amaren Dantzak, Eibar, 2021-09-12. 

2021eko San Juan eguneko aurreskua Coliseo antzokian berriz

2022/02/14

Bigarren urtez, 2020an bezala 2021ean ere, San Juan festak bertan behera geratu direnez pandemiaren eraginez, Coliseo antzokian egin da San Juan eguneko soka-dantza edo aurreskua. Mugatutako ikusle kopuru batek antzokian bertan ikusteko aukera izan du eta gainontzekoek etxetik jarraitu ahal izan du...

Gehiago irakurri

Koko-eskea eta koko-dantzak otsailaren 19an

2022/02/11

Badatoz berriz karnabalak, aratusteak, inauteriak... Aurten bai, 2022an iaz utzitako lanak betetzen hasteko asmoa dugu, nahiz eta ezingo ditugun nahiko genituzkeen guztiak egin. Gorosta eta Mandiolako hainbat baserritara eramango ditugu koko-dantzak eta koko-marruak otsailaren 19an.  Koko-dantz...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta aurreskua Etxebarrian

2022/01/30

Pasa den ekainaren 13an Etxebarrian izan ginen bertako jai-batzordeak gonbidatuta emanaldia eskaintzen. Lea-Artibaiko Etxebarrian, Markinaren alboan dagoenean izan zen emanaldia. Bertako jai batzordeak maiatzerako gonbidatu gintuen lehenengo baina osasun-larrialdearen ondorioz ekainera atzeratu zen...

Gehiago irakurri

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com